Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2020ko apirilaren 30ean, osteguna

Albistegi gaztea 68. Zb.

Adi egon!

coronavirus

Gazteria zerbitzutik, ongi izan COVID19 krisiaren ondorioz sortutako larrialdi-egoera honetan.

Krisi sanitario eta sozioekonomiko honen ondorengo gazteen egoera hausnartzen eta aztertzen jarraitzen dugu. Animo guztiok eta lanean aritzen gara behar duzuenerako.

gazteentzako aholkularitzak

Konfinamenduan ere Gazte aholkularitzak zure zain gaude.

Konfinamendura moldatu egin gara eta zuri harreta ematen jarraitzen dugu, bai posta elektroniko bidez eta baita telefonoz. Ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan.

egk Covid19

COVID-19ak sortutako egoeraren harira azken asteotan hainbat neurri hartu dira egoera bideratze aldera. Animo asko eta bitartean #NiEreEtxeanGeratzenNaiz.

Hori dela eta, EGKtik zein aholkularitza eskain dezakegun pentsatu dugu. Irudi honetan bildu ditugu. Edozein zalantzarekin lasai galdetu.

gazteentzako aholkularitzak

Etxebizitzaren alokairuari buruzko ohiko galderak.

Gazteentzako Aholkularitza Juridikoak etxebizitzen alokairuari buruzko ohiko galderen zerrenda argitaratu du, gure web orrian argitaratuta egongo da, inoiz edozein zalantza izaten baldin baduzu bertara jotzeko aukera izateko.

Haziak 2020

HAZIAK Ideia Gazteen Lehiaketa – 2020. Ideiak emateko epea luzatuta abisua eman arte.

Vitoria-Gasteizen bizi, lan egin edota ikasten duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteek egindako proiektuak eta ideiak aurrera eramaten laguntzea du helburu lehiaketa honek, laguntza tekniko eta/edo ekonomikoa emanez.

egk etxebizitza

Aste hauetan etxetik bota nazakete? Zer gertatzen da alokairu-kontratua amaitzen bazait? Nire etxea BOE bada, ordainketaren bat atzera dezaket? ERTE bat aplikatu didate, eta ez dakit noiz kobratuko dudan.

Nola negozia dezaket nire bankuarekin? Nire kontratua partikularren artekoa bada, zeintzuk dira nire eskubideak? Ba al dago formularik ordainketak malgutzeko? EGKn etxebizitzari buruzko galdera batzuei erantzuten saiatu gara. Eta harremanetarako zenbaki batzuk ere utzi dizkizugu, zure kasua ez badator bat aipatutakoarekin.

Fotoarte 2020

Kultura Sailak luzatu egin ditu FotoArte eta Gazteentzako Nanoipuinen lehiaketetan parte hartzeko epeak. Internet bidez parte hartu ahalko da deialdi bietan.

Bizitzen ari garen salbuespeneko egoera bitarte, bi lehiaketa hauetan parte hartzeko epea sine die luzatzea erabaki da.

Sareetan jarraitu

instagram vitoriagazteok

Instagram @VitoriaGazteok

Animatzen al zara? Hiriko gazteok eskura duzue. Jarraitu gaitzazu edo izena eman profila zuk zeuk kudeatzeko.

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila.

Segituan ezer ez galtzeko.

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea.

Sareko informazioa.

Murgil zaitez OMIJen (Informazioaren bulegoa).

omij orokorra

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa

Egun hauetan zalantzarik baduzu edo argibideak nahi badituzu, dei gaitzazu 945 16 13 30 telefonora, bidali mezu zuzena gure sare sozialetara, edo posta elektroniko bat honako helbidera: infogaztea@vitoria-gasteiz.org

iragarko taula

14 eta 30 urte bitarteko gaztea bazara gure iragarki taula zure eskura duzu!

Eskola partikularrak online eman nahi?, hizkuntza trukea egiteko zure burua esquían? Begira ezazu iragarki taula, eta bilatzen duzuna ez baduzu topatzen, iragarri zaitez!

BEKAK DIRULAGUNTZAK

Bekak, dirulaguntzak eta praktikak.

Ekintzaileentzako dirulaguntzak, prestakuntza bekak, ikerkuntza bekak, lan-praktikak…

gazteentzako lehiaketak

Lehiaketak.

Adi gure webgunean biltzen ditugun sari eta lehiaketen deialdiei!

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

Bekak Vital bidaiak

Vital Fundazioak 40 beka eskaini ditu unibertsitateko eta LHko tituludunentzat, ingeles-ezagutza hobetu dezaten.

Britainia Handian edo Irlandan lanean edo lan-praktiketan hiru hilabeteko egonaldiak egiteko 20 beka egongo dira, 2.000 eurorainokoak, eta beste 20 beka Idiomas Fundazioan ingeles teknikoa eta komertzialeko ikastaro bat egiteko.

egk islamofobia

Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) txostena, emakume gazte musulmanen errealitatea zein den eta bizi duten zapalkuntza bikoitza nolakoa den ikustarazteko.

2019ko irailean Donostiako Emakumeen Etxean egindako topaketan egindako dokumentua, Ikram Bouzalmat, Chaimae Nakari eta Enara Arrieta emakumeen testigantzekin.

Koldo Mitxelena mintzaspeaker

Koldo Mitxelena BHI Gasteiz Speakerraren hirugarren edizioa ospatu zuen. Ikasleak askatu egin dira eta barruari atea ireki diote.

Eskolaz, sexuaz, amodioaz, emakumeaz, adierazpen askatasunaz, arrazakeriaz, teknologia berriez edota zoriontasunaz... 14 eztabaida gune jarri genituen martxan eta umore onean bi orduz jardun genuen. 4. DBHkoen odol freskoa eta kemena.

Ganbera

Nazioarteko Merkataritza Masterra 2020-2021 (XXVIII. edizioa).

Bidaiatu, lan egin eta zure etorkizuna ziurtatu. Part-time programa ingelesez, nazioarteko merkataritzaren eragiketa guztiak biltzen dituena, etorkizuneko export managerrak prestatzeko. Apustu segurua edozein graduaturen etorkizun profesionalerako, B2 sarbide-maila eta pertsonen arteko harremanetarako gaitasuna dituena.

Vital arte lehiaketa

Arabako artista guztientzat zabalik dagoen 2020ko Arte Vital Lehiaketa. Vital Fundazioak deitu ditu aurten, pintura, eskultura, argazkilaritza eta bestelako tekniken diziplinetako hamazortzi urtetik gorako artistak.

1.500 euroko lau sari emango dira, baita 2021eko programazioan sartuko den talde-erakusketa bateratu bat egiteko aukera ere. Egile bakoitzak obra bakarra aurkeztu ahal izango du, eta Vital Fundazioa erakusketa-zentroan (Posta 13-15, Vitoria-Gasteiz) entregatu beharko du maiatzaren 25ean eta 26an.

egk planto

Migratzaileei buruzko aurreiritziei planto! txostena argitaratu du EGK-k. Oinarrizko kontzeptu teoriko batzuk eta bertaratutakoek azaldutakoa jasotzen da, gaiaru buruz hitz egiteko beharra, erreferenteak sortzearen beharra etab.

2019an egindako topaketan jasotako ondorioak batzen dituen txostena EGK-ren webgunean kontsultagai dago.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak!

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen!

Arabako ganbera DEI

Higiezinen enpresen goi-zuzendaritzako programa.

Programa intentsiboa, Real State Business Schoolekin lankidetzan. Higiezinen sektorearen 360º-ko ikuspegia garatuko duzu. Profesional handien eskutik ezagutuko duzu guztia, lurzoruaren erosketa edo aprobetxamendutik hasi eta merkaturatze eta saldu ondokoetaraino. Baita bideragarritasun-plan bat ere, azkenik marketin-estrategia egiteko. Norentzat: ADE, Arkitektura, Marketina, Ingeniaritzak… arloetako graduatuentzat.

Eta gainera...

HEI herritarrentzako eskola

HEI eskolak zurekin jarraitu nahi du konfinamendu denbora honetan. Horregatik, lanean ari gara eskolako jarduerak online eskaintzeko.

Eskolan programatutako hurrengo jarduerei buruzko informazioa. online izena eman daiteke, Herritarrei laguntzeko bulegoetan, edo telefonoz (010 – 945161100).

Zurrumurruen kontrako edukiak

Lineako edukiak, zurrumurruek eraman ez zaitzaten.

zurrumurruen kontra

Gasteizko Zurrumurruen Aurkako Estragegia ez da gelditu koronabirusaren ondorioz.

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org