Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2020ko urtarrilaren 31n, ostirala

Albistegi gaztea 66. Zb.

Adi egon!

enpleogune

Enplegu bila ari diren pertsonak eta enpresak bilduko dira Gasteizko Enplegu Foroan.

UPV/EHUk eta Gasteizko Udalak martxoaren 5ean antolatu dute. Otsailaren 3tik aurrera aukera izango duzu jarduerak kontsultatzeko eta izena emateko.

gaztearte 2019

Gazte Arte Erakusketa: Arte Gaztea Montehermoson (2020/01/31- 2020/02/21).

Bakarkako sorkuntza-prozesu tutorizatu baten ondoren, "Gazte Arte" erakusketa dator. Erakusketa kolektiboa da, eta 2019ko Gazte Arte lehiaketa irabazi duten 5 artista gazteek ekoitzitako lanen balioa azpimarratzen du.

xtraclub2020

Xtraclub Udaberria-Uda 2020: aisialdietako jarduerak 12-18 urte bitarteko gazteentzat.

Izen ematearen epea: otsailak 21, 8:30ean, lekuak bete arte.

Elezahar erakusketa

Elezahar margotuak.

Haziak programaren laguntzarekin sortu zen erakusketa ibiltaria jarraituko da gizarte etxeetatik. Ez galdu bizitatzeko aukera!

red fancine

Red Fanzine.

Aurkezpen festaren ondoren, webgune bat jarri dute martxan Haziak lehiaketa irabazi zuten neskek.

Sareetan jarraitu

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila. Segituan ezer ez galtzeko.

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Murgil zaitez OMIJen (Gazteentzako Argibide Bulegoa)

BEKAK DIRULAGUNTZAK

Bekak, dirulaguntzak eta praktikak.

Adi gure webgunean biltzen ditugun beken, dirulaguntzen eta praktiken deialdiei!

hizkuntza kluba

Ingeleseko talde berria Hizkuntza Klubean ostegunetan 17:30ean.

Izen-ematea irekita dago. Zatoz eta ingelesez mintzatu!

Gazteiz Gaztea sarearen laguntzaileen txokoa

arte eszenikoen taillerra

Gazteentzako eta Antzerki Musikalaren Taldeak Eszena-Arte Tailerrean (EAT).

Ehun bat gaztek antzezpena, gorputz-espresioa, kantua, dantza... ikasten dituzte. Gurekin oholtzan irudikatu eta jolastu nahi duzu? Zure adinetako lagunekin emozio berrien bila joan nahi?

Euskarabentura

Euskarabentura espedizioa 2020.

Adi 2003 edo 2004 urteetan jaioa bazara eta euskaraz mintzatzen bazara!

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak!

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen!

ika

Gasteizko IKAk, Vital Fundazioarekin batera, dirulaguntzak eskaintzen dizkie 18-25 urte bitarteko gazteei euskara ikas dezaten.

Informazio zehatzagoa, IKAko edozein euskaltegitan. Matrikula-epea: otsailaren 7ra arte.

Klaustro ID arte

Otsailaren 4an IDarte-n ate irekietako eguna izango da. Diseinu Grafikoa, Barne Diseinua, Animazioa, Argazkilaritza edo Ilustrazioa ikasi nahi baduzu, zatoz ezagutzera.

IDarte Euskadiko Goimailako Diseinu Eskola publiko bakarra da. Ate irekietan parte hartzeko www.idarte.eus weborrian edo ateirekiak@idarte.eus posta elektronikoan eman izena.

pakearen eguna

Bakearen aldeko eskola eguna, zurekin gehiago gara! 2020ko urtarrilaren 31n, ostirala, Indarkeriarik ezaren eta bakearen aldeko eskola-eguna.

Gasteizko ikastetxeetako ikasleak, 12:30ean, Foru Enparantzan.

master social media

Arabako Ganbarak Máster Social Media 4. edizioa antolatzen du.

Ikasi online komunitate bat kudeatzen, zure webguneko SEO optimizatzen, SEM kanpainak planteatzen eta online krisiei arrakastaz aurre egiten, besteak beste.

setem hego haizea

Izen emate epea irekita SETEM Hego Haizeak Latinoamerikan abiatuko dituen elkartasun auzolandegietan parte hartzeko.

ingelera eta txinera ikastaroak

Hizkuntzak ikastaro trinkoetan: ingelera eta txinera. 2019-2020 ikasturtea.

Arabako Ganbarak antolatzen ditu urtean zehar ingeleseko eta txinerako ikastaro trinkoak eta azterketak prestatzeko ikastaroak ere.

orientazio azoka

2020ko Unibertsitate orientaziorako azokak: lortu ezazu UPV/EHUko gradu guztien informazioa.

Arabazo Kanpusean, otsailaren 1ean 9:00etatik 14:30era Farmazia Fakultatean eta Letren Fakultatean.

Eta gainera...

NANOIPUINAK 2020

VI. Gazteeentzako Nanoipuin Lehiaketa.

Sormenezko idazketaren lehiaketa berriaren informazioa, oinarriak eta epeak, mikro formatuan.

Kirol bidean 2019 2020

Kirol bidean, hotzak ez zaitzala geldi negu honetan! Oraindik aukera daukazu. Kontsultatu egitaraua, denon gustorako jarduerak daude.

12 eta 30 urte bitartekoa bazara, aukera paregabea daukazu asteburuetan kirol anitza bakarrik edo zure lagunekin praktikatzeko.

ariketa gelak

Ariketa gelak, zure erritmorako jarduera fisikoa.

Ariketa gelak jarduera fisiko moderatua egin nahi dutenentzat, edo kirol jardueran hasten direnentzat. Etor zaitez eta aktibatu!

2019ko udazkenean liburutegiak

Liburutegi Sareko programazio berria.

Gazte eta helduentzako jarduerak literatura gertutik bizitzeko. Idazleak, literatura ikuskizunak, hitzaldiak, ipuin kontalariak, antzerkia, errezitaldiak eta bertsoak.

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org