Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2019ko azaroaren 14an, osteguna

Albistegi gaztea 64. Zb.

Adi egon!

GazteOK

GazteOK pertsonen ahalduntzera bideratuta dago. Teknologia berriak eta ohikoak erabili, ikertu, saiatu, iradoki, probatu, helarazi eta sortu nahi du topaketak.

Kulturaren eskuragarritasunaren kontrako oztopoak gaindituz, kultura eta artea guztion zera dela sentiarazteko harremanak eta sinergiak lortu nahi ditu topaketak. Azaroak 15 eta 16. Apunta zaitez!

Gazte talent 2018

Gazte Talent 2019. Musika talde eta bakarlari gazteen lehiaketa. Aurkezteko epea azaroaren 18ra arte irekita.

xtrajaia 2019

Xtrajaia: Kantu eta Hiri-dantzaren erakustaldia, 12-18 urte bitarteko gazteek emanda.

Igande honetan, azaroak 17, Aldabe gizarte etxeko antzokian, Xtraclubeko Kantu eta Hiri-dantzaren lantegietan parte hartu duten gazteek erakustaldi bat emango dute, eta hiru hilabetetan praktikatutako kantu eta dantza gazteak eskainiko dituzte.

Kirol bidean 2019 2020

Kirol bidean, hotzak ez zaitzala gelditu negu honetan! Izen emateak azaroaren 4tik. Kontsultatu egitaraua, denon gustorako jarduerak daude.

12 eta 30 urte bitartekoa bazara, aukera paregabea daukazu asteburuetan kirol anitza bakarrik edo zure lagunekin praktikatzeko.

Gaztefilm fest

Gazte Film Fest, gazte eta umeentzako zinema jaialdia, azaroaren 22an hasiko da Gasteizen, filmekin, lantegiekin eta beste ekintzekin.

Batera laguntzak

Batera: kultur proiektuak elkarrekin garatzeko laguntza-deialdia.

Gasteizko gazteek kultur proiektuak aurkezteko aukera izango dute, eta antolatzaileek Crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 1000 €ko ekarpena egingo diete deialdian aukeratutako 3 proiekturi.

Sareetan jarraitu.

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila. Segituan ezer ez galtzeko.

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Murgil zaitez OMIJen (gazteentzako Argibide Bulegoa).

hizkuntza kluba

185 gaztek izena eman dute Hizkuntza Klubean eta izen-ematea irekita jarraitzen du lekua duten taldeetan.

16 eta 35 urte bitarteko gazteek eman ahal dute izena. Errusieraren hastapenak edo honako hizkuntzen mintza-praktika landu daiteke: ingelesa, frantsesa, euskara, gaztelania, italiera eta alemana.

Bidaiateka

Bidaiateka.

Neguan oporretan joateko asmorik? Etor zaitez gure bulegora bidaietan espezializatutako liburutegia ezagutzera (mapak, gidak, aldizkariak, liburuxkak...).

Gazteriaren iragarki taula

14 eta 30 urte bitartekoa bazara gure iragarki taula zure eskura duzu!

Zeren bila zabiltza? Pisukide bila, lantxo baten bila... Begira ezazu iragarki taula, eta bilatzen duzuna ez baduzu topatzen, iragarri zaitez!!

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa.

Aldaketa klimatikoa

Bizitza larrialdi klimatikoaren menpe. Mahai ingurua, magia Asier Kidam magoarekin eta musika akustikoa, Green Valley taldearekin. Maribel Salas aktoresak aurkezten du.

Euskadiko GGKEen koordinakundeak antolatuta, Aldabe gizarte etxean, azaroaren 28an, ostegunean, arratsaldeko 18:30ean. Doan, toki kopurua bete arte.

muiska eskola

Luis Aranburu Udal Musika Eskolako egutegia lehen lauhilekorako.

Ikusi eskolako agenda eta gozatu musikaz.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak!

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen!

Gazteok XXI

Gazteok XXI, Gasteizko elizbarrutiaren gazte pastoraltzak antolatutako gazteentzako ekintzak.

Azaroan, Talita Kum, gazte altxa zaitez! eta "Lur ezezagunean bizitzea" zineko astean izena emateko aukera.

Eta gainera...

Palestina, elkarrizketa

Elkarrizketa: "Palestina, gatazkaren errealitatea". Parte hartzaileak: Nidal Al-Azza eta Iñigo Eguiluz. Antolatzaileak: SI! Solidaridad Internacional eta Abokatuen Elkargoa.

Azaroaren 19an, asteartean, arratsaldeko 18:00etan Arabako Abokatuen Elkargoaren lokalean, (Fray Francisco pasealekuan, 4).

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org