Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2019ko irailaren 17an, asteartea

Albistegi gaztea 62. Zb.

Adi egon!

egk etxebizitza

Eta gazteon emantzipazioa?

EGK-k gazteak, politikariak eta teknikariak bilduko ditu etxebizitzaren arazoari irtenbidea bilatzeko, urriaren 3an Landatxo gizarte etxean. Animatu, etorri eta parte hartu!

booktuberren topaketa

Gazte@Book#Gasteiz 2019. Urriaren 5 eta 6an Goiuri jauregian. Booktuber eta bookstagrammer gazteen topaketa Gasteizko gazteekin.

Programazio osoa kontsultatu eta begiratu zeintzuk etorriko diren topaketa honetara, liburuekiko eta gazte literaturarekiko grina guztiokin konpartitzera.

Gazte faktory

Gazte Factory-ak berriro martxan! 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, zuk sortzeko, esperimentatzeko eta zure interesak partekatzen dituzten beste gazteekin konektatzeko.

Ikasturte honetan, asteburuetan, bi izango ditugu: NonStop Factory (Hiri Dantza) Lakuan Oreka elkartearekin eta Judimendin, Manga eta Anime.

Gazte klik klak 2019

Hemen da Gazte Klik Klak 2019! Argazkilaritza edota bideo sorkuntza gustuko duzuen gazteentzat aukera paregabe honetan parte hartzeko epea ireki da.

Gure hiriko sala garrantzitsuenetarikoetako batetan erakusketa egiteko prozesua bizi nahi baduzu, azaroaren 4era arte aurkez ditzazkezu zure lanak.

zinexpress

Gauekoak-en eskutik, badator Zinexpress Weekend 2019, momentuan egindako laburmetraien 5. txapelketa.

Gustoko duzuna egiten asteburu bat pasatzeko abagunea aprobetxatu ezazu, sariak lortzeko aukera izanda, gainera.

gazte sortegiak

Gazte Sortegiak, 2019–2020 sormen laborategia. Musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, antzerkia.

Gazteentzako aukera ederra kulturaz eta arteaz gozatzeko euskeraz. Matrikula zabalik, irailaren 25era arte.

boluntaldia argazki lehiaketa EGK

#Boluntaldia argazki-lehiaketa abian! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatuta.

Zer da zuretzat boluntariotza? Nola irudikatuko zenuke? Nola islatuko zenuke zure bizipena boluntariotzan? Adierazi ezazu argazki batean! Bidali hezkuntza@egk.org urriaren 31ra arte.

Beldur barik gasteiz

Beldur barik Jarrera 2019ko tokiko lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu da. Aurkezteko epea azaroaren 5era arte.

12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta eta euskarri digitalezko lanen bitartez desberdintasun egoerak eta indarkeria matxistari aurre egiteko Beldur Barik jarrera erakutsiko dira.

Sareetan jarraitu.

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila. Segituan ezer ez galtzeko.

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Murgil zaitez OMIJen (Gazteetzako argibide bulegoa).

Hizkuntza kluba

Hizkuntza Kluba.

Ikasten ari zaren hizkuntzak doan praktikatu nahi? Ingelesa, euskara, italiera… Irailaren 16tik aurrera izena eman!

informatzaile gazteen sarea

Gazte Informatzaileen Sarea 2019-2020 programaren barruan diru-hornidurak esleitzeko deialdia.

Eskaerak aurkezteko epea irekita izango da 2019ko irailaren 24ko 23:59ra arte.

Antzerki sarea

Antzoki Sareak eta Gazte Informaziorako Bulegoak "Fiesta, fiesta, fiesta" ikuskizunera gonbidatzen zaituzte.

16 eta 30 urte bitartekoa bazara, VG_gaztea Twitter kontuan sar zaitez, galdera erantzun eta antzerkira doan joan!

hizkuntza kluba

Hizkuntza Kluba – UPV/EHUko ikasleentzako borondatezko lan-praktikak enpresetan.

UPV/EHUko Letren Fakultateko ikaslea bazara eta borondatezko lan-praktikak enpresetan egin nahi badituzu, interesatuko zaizu.

Gasteiz Gazte sarearen laguntzaileen txokoa.

Awake 6. edizioa 2019

Badator Awake-Gasteiz 6.edizioa. Zatoz gu ezagutzera! Irailaren 18an arratsaldeko 18:00etan, Las escuelas Kalea 10, AGORA aretoan.

Zure barrura begiratu, zer nahi duzun eta nora zoazen jakiteko momentua da. Ezagutu zer egiten zaituen ezberdin eta zertan lagundu diezaiokezun munduari.

nazioarteko merkataritza masterra

Bidaiatu, lan egin eta zure etorkizuna ziurtatu. Nazioarteko merkaritzaren masterra 2019-2020.

Arabako Merkataritza Ganberak antolatuta. Hasiera: urriaren 28an. Amaiera: 2020ko ekainaren 5ean. Matrikula zabalik, toki mugatuak.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak!

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen!

ikastaroa: teknologiak eta gazteak

'Gazteak eta teknologia: tsunami digitala surfeatuz' ikastaroa. Gazteen Euskal Behatokiak antolatzen du.

Ikastaroa urriaren 1ean, 8an eta 15ean izango da. Irakaslea: Naiara Pérez de Villarrealek.

ehukultura

Irailerako agenda EHUKULTURA Araba, Arabako Campuseko kultur hedakuntzarako zerbitzuak eginda.

Ezagutu programazioa. Hau da kultur eskaintza zabala eta garaikoa eta EHU Arabako campuseko akademia eta kultur jardueraren osagarria.

Arduradun eskola

Aisialdiko begiraleen ikastaroak eta zuzendari izateko prestakuntza Arduradun Eskolan.

Ikastaroan azarotik maiatzera arte. Ez utzi zure prestakuntzari beste zerbait gehitzen eta anima zaitez aisialdian ikastera eta gozatzera.

Gazteok XXI

Gazteok XXI, Gasteizko elizbarrutiaren gazte pastoraltzak antolatutako gazteentzako ekintzak.

Urriaren 3an, ostegunean, Alpha ikastaroaren 2. edizioa eta azaroan, Talita Kum, gazte altxa zaitez!

Batekin boluntariotza

Boluntariotzaren IV. Azoka. Irailaren 18an, asteazkenean, goizeko 11etatik aurrera, Gasteizko 35 elkarteekin.

Ezagutu beraien programak eta parte hartu sentsibilizazio ekintza batzuetan. 14:00ak aldera zozketa handi bat. Magisteritzaren aurrean (EHUko Arabako Campusa).

ingelrazko ikastaroak ganbaran

Ingelerazko urteko ikastaroak. Berriak Arabako Merkataritza Ganbaran.

2019-2020 ikasturte honetan, "Hands on Approach" metodoarekin, Ganbaran bakarrik. Hasiera 2019ko urriaren 2an eta bukaera 2020ko ekainaren 17an. Maila: B2.

Arabako argazkigintza elkartea

Arabako Argazkilaritza Elkarteak egiten duen Viphoto Fest. Deialdia. Materialak emateko epea, urriaren 2ra arte.

Argazkilariei eta artista bisualei zuzenduta. Aurkez daitezke bakarrik edo taldeka. Onartzen dira edozein gaia, argazki teknika edo disziplina.

Eta gainera...

ariketa gelak

Ariketa gelak, zure erritmorako jarduera fisikoa.

Ariketa gelak jarduera fisiko moderatua egin nahi dutenentzat, eta kirol jardueran hasten direnentzat. Etor zaitez eta aktibatu!

Harpidetzak.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org