Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2019ko uztailaren 22an, astelehena

Albistegi gaztea 61. Zk.

Adi egon!

Haziak 2019

Haziak 2018 martxan! Lantegia: autozainketa hilekoaldian (gaztelaniaz).

Aukera jasangarria eta osasungarria higiene menstruala zaintzeko. Dohainik autocuidado.menstrual@gmail.com helbidean irailaren 6a baino lehen.

Hazia 23 enplegu gaztea

Hazia 23, prestakuntza eta enplegu programa.

25 gaztek aukera izango dute ikas-programa honetan irailean sartzeko.

Gazte sortegiak

2019ko irailetik 2020ko ekainera bitartean, "Gazte sortegiak" sormen eskola, Oihaneder Euskararen Etxean.

14-18 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta, dinamizazioaz Oihane Perea, Miren Narbaiza, Edurne Azkarate eta Hala Bideoko lagunak arduratuko dira.

Jarraitu sareetan!

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila. Segituan ezer ez galtzeko.

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Murgil zaitez OMIJen (Gazteentzako argibide bulegoa)

Gazteriaren iragarki taula

14 eta 30 urte bitartekoa bazara gure iragarki taula zure eskura duzu!

Zeren bila zabiltza? Pisukide bila, lantxo baten bila... Begira ezazu iragarki taula, eta bilatzen duzuna ez baduzu topatzen, iragarri zaitez!!

karnetak

OMIJen Nazioarteko Ikasle Txartela, Aterpekide Txartela eta beste hainbat egiten dizkizugu. Horiekin zure bidaietan deskontuak eta beste abantaila batzuk izango dituzu.

Egin ahal duzu online eta gero Plaza Berria 1ean dagoen gure bulegoan jaso. Hurbil zaitez OMIJera!

informatzaile gazteen sarea

Gazte Informatzaileen Sarea 2019-2020 programaren barruan diru-hornidurak esleitzeko deialdia.

Eskaerak aurkezteko epea irekita izango da 2019ko irailaren 24ko 23:59ra arte.

hizkuntza kluba

Hizkuntza Kluba – UPV/EHUko ikasleentzako borondatezko lan-praktikak enpresetan.

UPV/EHUko Letren Fakultateko ikaslea bazara eta borondatezko lan-praktikak enpresetan egin nahi badituzu, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak aukera ematen dizu.

omij uadako ordutegia

Gazteen Argibideetarako Bulegoak (OMIJek) udako ordutegia mantentzen du.

Ekainaren 17tik irailaren 6ra, informazio presentziala astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara izango da.

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

egibide jaietan

Egibidek Udalarekin elkarlanean jarraitzen du Jaietan. Ohitura jasangarriagoak sortzen.

Botilarik eta potorik gabeko Zeledon 2019. Plastikozko ontzien hondakinak murriztuz, edalontzi berrerabilgarriak erabiliz.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen!

Eta gainera...

2019ko jaiak

La Blanca, Gasteizko jaien programa osoa ezagutu eta baita jai aurreko egunetan dauden aukerak, abuztuaren 4ra arte.

Zer ikusiko eta zer egingo duzuna aukeratzen joan zaitezke jaietan eta jaien aurreko egunetan. Ongi pasa Gasteizko 2019ko jaietan!

jaietan libre

Jaietan indarkeria matxista prebenitzeko eta hari aurre egiteko kanpaina eta informazio-txartela ezagutu. "Jaietan ere LIBRE izan nonahi! Celebra, Actúa, Responde".

Erabili ahal dituzu jaietako hastag orokorrak: #LaBlanca2019 eta #GasteizkoJaiak, eta kanpaiakoak: #LIBREizanNonahi eta #CelebraActúaResponde.

zurrumurruen kontra. Argazki lehiaketa

Zurrumurruen aurkako argazki lehiaketa: "Irudi batek mila zurrumurruk baino gehiago balio du: Kulturartekotasuna eta bizkidetza Zaramagan".

Lehiaketaren oinarriak ezagutu. Argazkiak bidaltzeko epea irailaren 9ra arte eta sari onak. Ekimen hau Zurrumurruen aurkako Estrategiaren barruan dago.

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org