Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2019ko ekainaren 18an, asteartea

Albistegi gaztea 60. Zb

Adi egon!

egk enplegua

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) lan-deialdia ireki du Gasteizko bulegoan enplegu teknikari postua betetzeko.

Curriculuma eta motibazio gutuna jasotzeko azken eguna ekainaren 25a (asteartea) 12:00ak baino lehen da.

gazteak eta ausazko jokoak

Gazteak eta ausazko jokoak, Gasteizko gazteen errealitatearen behatokiak egin duen ikerketa (Udalaren Gazte Plana).

Irati Sierrak, Iñigo Pérezek eta Héctor García de Salazarek egin dute. Gazteria Zerbitzuan lan egin dute azken sei hilabeteetan.

aldaketa klimatikoa

Aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan Gazte Planak garatu dituen ekintzen txosten teknikoa.

"Ecobox" sentsibilizazio kanpaina. "Contra el diluvio" taldearekiko lan saioak. Euskadiko hazien sarearekiko saioak. GazteLab-eko lan saioak. .

zubiazpi 2019

Zubiazpi: musika jaialdia Abetxukon. Aurten Gauekoak-en laguntza jaso dute.

Abetxukoko gazteek euren auzoko zubi inguruak atondu dituzte ekainaren 29an Zubiazpi, auzoko uda musika jaialdia, bueltan ekartzeko.

Zure esku erte badago komikia

"Zure esku ere badago" komiki digitalen berrargitaratzea.

Hainbat bilduma: batetan komiki guztiak euskaraz eta gaztelerazko bertsioan eta erabiltzeko modua. Bestean, unitate didaktiko guztiak biltzen dira. Baita, komiki bakoitza bere unitate didaktikoarekin.

gazte sortzaileak

Gazte sortzaileak beka: gazteek gazteentzat, kultura euskaraz.

2019ko deialdia. 17-35 urte bitarteko gazte arabarrei zuzendua, 4000 € arteko diru-laguntza eta aholkularitza profesionala.

Naufragos Gazte Hitzak

Gazte Hitzak 2019ko lehiaketaren kontakizun irabazleak argitaratuta daude.

Gazteria Zerbitzuak antolatzen duen lehiaketa hori 14-25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

zineleku 2019

Zinelekuk laugarren edizioa betetzen du Gasteizen uztailaren 16tik 27ra arte. Oraindik toki libreak daude. Anima zaitez!

Elkarrekin biziko dira Katedralaren aterpean 12 egunetan profesional onenen formazioa jasotzen. Ikus-entzunezko prestakuntza proiektu bat da 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat.

Sareetan jarraitu

lehiaketak twitterren

VG_Gaztea. Gazteentzako Argibide Bulegoaren twitteren kontua.

Jarraiguzu Twitter-en eta adi egon prestatu ditugun lehiaketei. Sari ugari irabazteko aukera aparta.

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Murgil zaitez OMIJen (gazteentzako argibide bulegoa)

omij uadako ordutegia

Gazteen Argibideetarako Bulegoak (OMIJek) udako ordutegia estreinatu du.

Ekainaren 17tik irailaren 6ra, informazio presentziala astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara izango da.

informatzaile gazteen sarea

Gazte Informatzaileen Sarea 2019-2020 programaren barruan diru-hornidurak esleitzeko deialdia.

Eskaerak aurkezteko epea irekita izango da 2019ko irailaren 24ko 23:59ra arte.

karnetak

OMIJen Nazioarteko Ikasle Txartela, Aterpekide Txartela eta beste hainbat egiten dizkizugu. Horiekin zure bidaietan deskontuak eta beste abantaila batzuk izango dituzu.

Egin ahal duzu online eta gero Plaza Berria 1ean dagoen gure bulegoan jaso. Hurbil zaitez OMIJera!

hizkuntza kluba

Hizkuntza Kluba – UPV/EHUko ikasleentzako borondatezko lan-praktikak enpresetan.

UPV/EHUko Letren Fakultateko ikaslea bazara eta borondatezko lan-praktikak enpresetan egin nahi badituzu, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak aukera ematen dizu.

iragarki taula

Gazteentzako iragarki taula.

Zerbaiten bila bazabiltza edota zeozer eskaini nahi baduzu, hauxe da zure taula.

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

agora teknocamp

Agora TeknoCamp, eragileen arteko lankidetzari esker gure gazteei zientzia eta teknologia hurbiltzen dizkien udako campusa.

120 neska-mutilek Agora TeknoCampen hirugarren campusean izena eman ahal izango dute ekainaren 24tik 28ra bitartean.

Erotika 3.o ikastaroa

"Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan" ikastaroan izena emateko epea zabalik.

Izena emateko epea ekainaren 17tik 26ra izango da. Antolatzailea: Gazteen Euskal Behatokia.

Nazioarteko merkataritza masterra

2019ko Nazioarteko merkataritza masterra, Merkataritza, Industria eta zerbitzuen Arabako Ganbarak garatzen duena.

Eskari handiko eta ondo ordaindutako lanbide batean lan nahi duzu? Horrekin garapen profesional eta pertsonala lortu, beste herrialdeak ezagutu eta enpresan erantzukizunak hartu ahalko dituzu?

Boulevard 2019ko kanpaina

Ekainaren 14tik 22ra arte, Boulevard merkatari zentroak urtero egiten duen lurreko berotze orokorraren aurkako ingurugiroaren kanpaina garatzen du.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen!

Liebanarako bidea

Liebanarako bidea. Itsasotik mendira! Gazteok XXI elkarteak antolatzen du.

2015ean munduko patrimonio bezala Unescok izendatuta. San Vicente de la Barqueratik Santo Toribio eta Potes herriraino.

ingelera eta txinera ikastaroak

Hizkuntzak ikastaro trinkoetan: ingelera eta txinera. 2019ko uda.

Arabako Ganbarak antolatzen ditu uztailean ingelera eta txineraren ikastaro trinkoak eta azterketak prestatzeko ikastaroak ere.

La Blanca kamiseta

Parte hartu La Blancaren kamisetaren diseinuaren 4. lehiaketan! Ekainaren 7tik uztailaren 1era arte.

Aurten ere proposatzen dizugu zure alde sortzailea ateratzea. Edizio honek berri asko dakartza.

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org