Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2019ko maiatzaren 20an, astelehena

Albistegi gaztea 59. Zb.

Adi egon!

omij orokorra

Gazteriaren diru-laguntzak argitaratu dira.

2019ean gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuetarako. Proiektuak aurkezteko epea, ekainaren 4ra arte.

Ikaslan eskaintza 19-20

Gazteak eta ausazko jokoak, aurre egiteko erronka bat. Maiatzaren 30ean. Europa Kongresu Jauregian. Micaela Portilla aretoan.

Hitzaldia: Ana Estevez (Deustuko Unibertsitatea) "Juego con apuestas y jóvenes: causas y factores de riesgo". Aurkezpena: Gaur egungo egoera Gasteizen (Gazte Planaren hausnarketa).

Gazte hitzak 2019

2019ko Gazte Hitzak Lehiaketaren sari-banaketa: maiatzak 24, Goiuri jauregian, 18:00etan.

Ekitaldia Alvaro Arbinak eta Katixa Aguirrek aurkeztuko dute, eta bertan irabazleen eta ohorezko aipuen izenak jakinaraziko dituzte.

Gauekoak

Gauekoak-ek aurrera darrai eta, oraingoan, Urban Concept-ekin egingo du bat Gasteiz Hip-Hop-en hirugarren kontzertuan: Paradixo eta Ziakhus.

aurreiritziei planto

Migratzaileei buruzko aurreiritziei planto jardunaldia. Antolñatzen du: EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak.

Landatxo Gizarte Etxean (Gasteiz). Ekainaren 6a, 17:00etan. Informatu eta anima zaitez parte hartzera.

gazte sortzaileak

Gazte sortzaileak beka: gazteek gazteentzat, kultura euskaraz.

2019ko deialdia. 17-35 urte bitarteko gazte arabarrei zuzendua, 4000 € arteko diru-laguntza eta aholkularitza profesionala.

zineleku 2019

Zineleku 2019: Ikus-en- tzunezkoen arloan trebatzeko, horiek ekoiztu eta erakusteko programa.

Partaidetza inprimakia bidali koord.kalakalab@gmail.com helbidera. 2019ko apirilaren 8tik maiatzaren 31ra.

Sareetan jarraitu.

lehiaketak twitterren

VG_Gaztea. Gazteentzako Argibide Bulegoaren twitteren kontua.

Jarraiguzu Twitter-en eta adi egon prestatu ditugun lehiaketei. Sari ugari irabazteko aukera aparta.

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Murgil zaitez OMIJen (Gazteentzako Argibide Bulegoa)

iragarki taula

Gazteentzako iragarki taula.

Zerbaiten bila bazabiltza edota zeozer eskaini nahi baduzu, hauxe da zure taula.

bidaiateka

Bidaiateka.

Etor zaitez gure bulegora bidaietan espezializatutako liburutegia ezagutzera (mapak, gidak, aldizkariak, liburuxkak...).

kirolari gazteak

"Gazte kirolariak" lehiaketa.

National Geographic Explorer 3 kirol kamera bat irabazi nahi al duzu? Lehiaketaren oinarriak begiratu, eta parte hartu! 14-35 urtekoentzat.

antzerkia eta omij

Antzoki Sareak eta Gazte Informaziorako Bulegoak "James Brown Tribute" ikustera gonbidatzen zaituzte.

16 eta 30 urte bitartekoa bazara, VG_gaztea Twitter kontuan sar zaitez, galdera erantzun eta antzerkira doan joan!

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa.

Ikaslan eskaintza 19-20

Ezagutu Ikaslan elkarteko ikastetxeetako hezkuntza eskaintza Lanbide Heziketan 2019-2020 ikasturterako.

egibideren udako kanpusak

Egibideren udarako kanpusak: eskubalioa, dantza eta sukaldaritza. Beste modu bat ikasteko eta uda pasatzeko.

Irekita daude bai Egibideko ikasleentzat, bai hiriko beste ume eta gazteentzat.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen.

araski kanpusa

Araski taldeko VIII. Udako kanpusa. Bi asteetan zehar egunero entrenamendu bi saio. Prestatzeko saskibaloi bizia.

Ekainaren 24tik 28ra eta uztailaren 1etik 5era. Ariznabarra eta Arriaga. 2003tik 2011. urteetan jaiotako neskak, biak barne (beste adinak, kontsultatu).

LH duala

Lanbide Heziketa dualari buruz gehiago jakin nahi al duzu? Ezagutu Eusko Jaurlaritzak egindako liburuxka.

araski izen emateak

Araski taldeak Araskieskolan izena emateko epea irekitzen du bere 8. denboraldian Gasteizko eta Arabako neskentzat.

Kategoriak: alebin eta hasiera mailak, 6 eta 10 urte bitarteko neskak (2009tik 2013. urteetan jaioak). Beste mailak, kontsultatu.

Eta gainera...

zurrumurruen kontrako poesia tailerra

"No me llames extranjero" zurrumurruen kontrako poesia-tailerra Miren Cruz idazleak gidatuta.

Datorren maiatzaren 23an Zabaltegi jatetxean, Florida parkean, 18:30etik 20:00etara. Izena eman behar da aurretik. Leku mugatuak.

Afrika

Afrikaren asteko egitaraua, maiatzaren 2tik 25era arte.

Zinema, hitzaldiak, gastronomia, olerkia, erakusketak, lantegiak, musika... eta pertsonak. Ezagutu eta partekatu beste kulturak.

Haur eta nerabeen elkargunea

Haur eta Nerabeen Elkarguneren azken saioa ikasturte honetan.

Maiatzaren 29an, Hegoalde gizarte-etxean. 8 eta 14 urte bitarteko haurrentzat. 16:00etatik 18:00etara. Parte hartzeko infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org edo 945 161379.

kirol bidean 2019 uda

"Kirol bidean" kanpaina. 12 eta 30 urte bitartekoa bazara aukera paregabea daukazu hainbat kirol praktikatzeko, bakarrik edo zure lagunekin.

Arroilak, eskimotajea, parapentea, zaldi-erronka, Ason ibaiaren jaitsiera, urtegia zeharkatu, itsas-kayak hastapena, golf bataioa, eskalada haitzetan, ferrata bidea.

kaldearte 2019

Kaldearte 2019, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia.

Formatu ezberdinetako ikuskizunak eta diziplina askotarikoak, antzerkitik hasita dantzaraino. Ekainaren bigarren asteburuan.

kirol park

Kirol kanpaina parkeetan "Kirol Park".

Espazio publikoetan eta berdeguneetan ariketa fisikoaren sustapena. Etorri eta mugi zaitez!

ariketa gelak

Ariketa gelak, zure erritmorako jarduera fisikoa.

Ariketa gelak jarduera fisiko moderatua egin nahi dutenentzat, eta kirol jardueran hasten direnentzat. Etor zaitez eta aktibatu!

Harpidetzak.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org