Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2019ko urtarrilaren 29an, asteartea

Albistegi gaztea 55. Zb.

Adi egon!

enpleogune

Gasteizko Enplegu Foroa 2019. Enpresak eta enplegua bila ari diren pertsonak Foroan bilduko dira, otsailaren 14an.

UPV/EHUk eta Udalak antolatuko dute. Bertan enplegu aukerak, tailerrak, enpresak eta entitate publikoak aurkituko dituzu. Izena eman eta parte hartu.

gazte lagun alokairu gaztea

Gaztelagun. 23 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa sustatzeko programa.

Eusko Jaurlaritzaren programa honek etxebizitza alokairurako dirulaguntzak ematen ditu. Ezagutu eta zabaldu!

Eta zuk... margotzen duzu? Haziak

Erakusketa: 'Kirolaren koloreak zuk margotzen dituzu? Haziak programak bultzatutako ideia.

Erakusketa honetan Sandra Estarrona artistak margotuta (body painting teknikarekin) eta Gema Orobengoa argazkilariak erretratuta Niksquash kirol taldeko emakumeak ikusteko aukera izango dugu.

Europako Elkartasunaren Kidegoa.

Europako Elkartasunaren Kidegoari buruzko gida.

Ohiko galderen formatuan (FAQ) informazioa, non Europako boluntariotza-proiektu bila dabiltzan gazteek zalantzak argitu ahal izango dituzte.

Gazte hitzak 2019

Ipuin eta Kontakizun Laburren Lehiaketa - Gazte Hitzak 2019, 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat.

Gaia librea da eta generoa fikzioa. Bi modalitate: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Bi kategoria: 14 -18 urte eta 19-25 urte. Otsailaren 8tik martxoaren 20ra arte. Sari ikaragarriak.

egk

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) azken urteotan sortu duen diseinatzaile gazteen lan-poltsa berrituko du 2019an.

Interesa duten pertsonek edo enpresek bere curriculuma eta porfolioa aurkeztu behar dituzte "diseinatzaile gazteak" gaiarekin komunika@egk.eus helbidean.

xtraclub

Xtraclub, udaberria eta uda 2019. 12-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako asialdi-jardueretan izena emateko epea zabalita.

Ekintzetan izena emateko, otsailaren 18tik aurrera, 8:30etan, lekuak bete arte. (Argazkia: Ester Fernández Amorín).

Sareetan jarraitu.

lehiaketak twitterren

VG_Gaztea. Gazteentzako Argibide Bulegoaren twitteren kontua.

Jarraiguzu Twitter-en eta adi egon prestatu ditugun lehiaketei. Sari ugari irabazteko aukera aparta.

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Murgil zaitez OMIJen (Gazteentzako Informazio Bulegoa).

Hizkuntza kluba

Hizkuntza Kluba gomendatu eta zozketan parte hartu.

Hizkuntza Klubeko ikaslea bazara eta lagun bati gomendatzen badiozu liburudenda batean gastatzeko 50€ko txartela irabazi ahal izango duzu.

zeinu hizkuntza

Zeinu-hizkuntza. Hastapen-ikastaroa, Udalaren Gazte Informazio Bulegoan.

16 eta 35 urte bitartekoa bazara eta zeinu-hizkuntzara hurbildu nahi bazara, izena eman 18 orduko ikastaro honetan. Doakoa da.

Iragarji taula

OMIJeko iragarki taula.

Zerbaiten bila bazabiltza edota zeozer eskaini nahi baduzu, hauxe da zure txokoa.

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa.

EuskarAbentura 2019

16-17 urte artean dituzu? Eta udarako planik ez? Parte hartu EuskarAbentura espedizioan! Uztailaren 1etik 31ra.

Euskal Herriko eta diasporako 120 gaztek gure herria zeharkatuko dugu, Mauletik Getxora! Bidali zure motibazio gutuna eta lana martxoaren 10a baino lehen.

hautsi kateak kanpaina

Kanpaina: "Iraultza. Emakumeek jasotzen duten bortizkeriaren kontrako elkartasuna" flash mob "Hautsi kateak" abestiarekin (Idoia Bediagak itzulita).

Otsailaren 14an, arratsaldeko 17:30etan, Gasteizko Arka plazan "Break the Chain" kanpaina barruan. Ikasi koreo eta parte hartu!

Boluntariotza

2019ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan izena ematea ireki da.

1989 eta 1997 urteen artean jaio zaretenontzat. (Argazkia: Patricia Baños Carril).

webquest

Otsailaren 16an, 11:00etatik 13:30ak arte, ALBOAN Fundazioak, EGIBIDEren Molinuevo eta Jesus Obrero kanpusetan, WALIKALE WEBQUEST egingo du.

Haunditutako Errealitatea erabiltzen, helburua da proba batzuk ebaztea sakeleko telefonoak erabiliz. IKT-ak eta mugikortasuna konbinatzen dituen gymkhana bat da. Animatzen zara? Doan.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen.

Bertako fest. Baratza aretoa.

Baratza aretoa, 2019ko otsailaren 8tik 10era. Bertako Fest. Baratzatik gertuko arte eszenikoak.

Performance etengabeko prozesuan, antzerkia eta mikroantzerkia, musika eta gehiago. Ez galdu.

pakearen aleko ekitaldia

EGIZU AMETS BAKEAREKIN!. Urtarrilaren 30ean, asteazkenean, Biolentziaren aurka eta pakearen aldeko eskoletako eguna.

Eguerdiko 12:30ean Gasteizko ikastetxeetako ikasleak Foru enparantzan bere pakearen desioa eta pakearen aldeko konpromisoa adierazteko bilduko dira.

Eta gainera...

HiRIkoarte FEMinistaren laborategia

HiRIkoarteFEMinistaren laborategia.

HARA! 14-20 urte badauzkazu eta Indarkeria matxistari aurre egin nahi diozula? Gustatzen zaizkigun dantza eta musika motak eta erreferenteak ikertu eta aztertuko ditugu.

Hei eskola

HEI Eskola 2018/19. Herritarren Partaidetzarako Jardunaldia: Nola lan egin sarean?

Elkarlan eredu ezberdinak sortzen ari dira gizarte likidoaren indibidualismoari erantzuna emateko. Otsailaren 14ko jardunaldian izaera ezberdinetako 4 sare ezagutzeko aukera.

Santa Agata

Santa Agata egunaren Bezpera, otsailaren 4an, Gasteizko kaleetatik abesbatzen arratsaldea.

Ohiko errondak santu horren martirioren eta heriotzaren ohorezko koplak kantatzen, koplaren erritmoarekin bat lurra makilaz kolpatzen.

Open gobernment Gobernu irekia

Gobernu Irekirako Aliantza (Open Governmetn Partnership) Euskal administrazioek argitaratutako datuei buruzko inkesta. Helburua da jakitea zer informazio ireki behar duten, herritarren beharretan pentsatuz.

Gasteizko Udaletik inkestan parte har dezazuen sustatu nahi dugu, guztion artean euskal sektore publikoaren informazioa hobetzeko.

Haur eta nerabeen elkargunea

Haur eta Nerabeen Elkarguneak martxoan egingo du hurrengo bilera.

Haur eta Nerabeen Elkargunea 8 eta 14 urte bitarteko haurren parte-hartzerako udal-organoa da.

Harpidetzak.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org