Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko azaroaren 20an, asteartea

Albistegi gaztea 53. Zb.

Adi egon!

euskaraldia

Euskaraldia badator. Aukeratu zure rola: ahobizi edo belarriprest. 11 egun euskaraz, egingo al dugu proba?

Euskaraz hitz egiten badakizu? Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu? Konturatu al zara, orduan, elkarrekin euskaraz egin dezakegula?

Gazte klik klak 2018

Gazte Klik Klak lehiaketa, hamargarren edizioak baditu irabazleak. Erakusketaren inaugurazioa abenduaren 5ean izango da arratsaldeko 19:00etan ZAS Kultur aretoan.

GKK 2018ko irabazleen eta hautatuen lana ikusgai egongo da ZAS Kultur espazioan 2018ko abenduaren 5etik 2019ko urtarrilaren 7ra arte.

Gazte talent 2018

Gazte Talent Finalak, bakarlari eta musika talde gazteen lehiaketa, abenduaren 6 eta 7an izango dira.

Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Egun bakoitzean kategoria bakoitzeko 5 taldek parte hartuko dute. Doan.

nekazal aniztasuna

Nekazal anistasuna aldaketa klimatikoan. Elikadura jabekuntza eta erresilientzia.

Hitzaldia, eztabaida eta jokoak aldaketa klimatikoak ekartzen dizkigun ondorioei aurre egiten ikasteko.

Jarraitu sareetan

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila. Segituan ezer ez galtzeko.

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Murgil zaitez OMIJen (Gazteentzako argibide bulegoa)

Txoneraren ikastaroa

Txinera. Hastapen-ikastaroa, Udalaren Gazte Informazio Bulegoan.

16 eta 35 urte bitarteko gaztea bazara eta esaldi simple batzuk edo hiztegi apurtxo bat ezagutu nahi baduzu, izena eman 13 orduko ikastaro honetan. Doakoa da.

iragarki taula

Zeren bila zabiltza? Begira iragarki taula. Pisu bila zabiltza? Dirutxo bat atera nahi al duzu eskola partikularrak ematen?

Zure saskibaloi talderako jende bila? Adi, gazte! Begiratu iragarki taula eta bilatzen ari zarena topatzen ez baduzu, ipini zure iragarkia.

txartelak gazteentzat

Omijen nazioarteko ikasle txartela, aterpekidekoa eta beste hainbat txartela egiten dizkizugu. Haiekin deskontu handiak eta beste abantaila batzuk izango dituzu.

Egin ahal duzu on line eta gero plaza berrian dagoen gure bulegoan jaso. Hurbil zaitez OMIJera!

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen.

ikaslan araba

Azaroaren 29an AMETSEN INDARREZ ALDAPARIK EZ dokumentala proiektatu egingo dugu Areto Nagusian, goizeko 10:00etatik 11:00ak arte.

Jarduera honek, ezgaitasunak dituzten pertsonei buruzko sensibilizazioa ikasleengan du helburu.

Arabako Ganbara

Kontsulta itzazu Arabako Ganbarak hurrengo asteetan antolatzen dituen ikasturteak, mintegiak, masterrak eta hitzaldiak.

Artium musika

Musika hedatua. 12-18 urte bitarteko gazteentzako lantegiak. Antton Goikoetxearekin eta Idoia Elorzarekin

Diziplinarteko lantegiak. Musika elektronikoa abiapuntu harturik, modu esperimentalean beste diziplinak jorratuko dira: bideoa, komikiak, marrazkia...

Eta gainera...

beldur barik topaketa

Badago hemen Beldur Barik Topaketa! Ezin duzu galdu, parte hartu! Azaroaren 24an ospatuko dugu.

Gasteizko El Pilar Gizarte Etxean eta Europa Jauregian: sari banaketa, emanaldiak, tailerrak, luntxa, kale-ekintzak,... eta are gehiago. Izena eman autobusetan eta lantegietan parte hartzeko!

mixtizaje

Erakusketa: 'mIxtizaje', Erakusketa ibiltaria Mixtizaje "On tour", orain Salburua gizarte etxean.

Azaroaren 22tik abenduaren 1era arte Salburuan, HAZIAK lehiaketaren autatutako proiektua orain gizarte etxeetan.

azterketa prestatu

"Cómo preparar un examen con éxito", Iparralde gizarte etxeko helduentzako liburutegian, azaroaren 28an, 19:00etan.

"Yosipuedo" taldeak argituko digu nola egin aurre azterketa baten erronkari.

autodefentsa

Neska gazteentzako autodefentsa feminista bi lantegi berriak. Eman izena!

Indarkeria matxistek eragindako eraso nahiz diskriminazio egoerak identifikatu eta hauei aurre egiteko estrategiak landuko ditugu. Izen-ematea eta informazio gehiago.

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org