Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko urriaren 30ean, asteartea

Albistegi gaztea 52. Zb.

Adi egon!

gazte lab urari buruz

Gazteak eta aldaketa klimatikoa. Zer egin ahal dugu gazteok oso txarto agertzen zaigun etorkizunaren aurka?

Zientzia astean egingo den Gazte Lab urari buruz eta aldaketa klimatikoari buruz. Izena eman Zientzia asteko web orrian edo idatzi gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera.

X¡Zure esku liburuxka

"Zure esku ere badago" serieko komiki digital berriak.

Kanpaina honekin gazteen arteko sexualitate osasuntsu, begirunetsu eta berdintasunezko bizipena bultzatzen da.

2018ko beldur barik lehiaketa

Beldur Barik Jarrera 2018ko tokiko lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu da. Aurkezteko epea: azaroaren 9ra arte.

12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta ikus-entzunezko formatuko lanen bitartez desberdintasun egoerak eta indarkeria matxistari aurre egiteko Beldur Barik jarrera erakutsiko dira. Oinarriak ezagutu.

Gazte talent 2018

Gazte Talent 2018. Aurkezteko epea urriaren 8tik azaroaren 19ra.

Gauekoak 2018ko azaroa

Gauekoak azaroan gauzatuko duen programazioa ikusi ahal duzu.

Lantegiak, emakumeen kontzertu akustikoak, zinema, gaueko argazkilaritza, light painting eta erakusketa bat gazteentzako programazioan.

Akustika kontzertuak

Akustika: emakume taldeen euskarazko musika akustikoaren kontzertuak. Gauekoak eta Luis Aramburu musika eskolaren arteko elkarlana.

Mushkum, Eneritz Furyak, Mice, Libe, lau kontzertuak igandeko arratsaldeetan azaroaren 11tik abenduaren 2ra arte.

eskuz kaligrafia

Zer irudituko litzaizuke zure letra propioak idaztea, marraztea eta imprimatzea pantailen mundu sakona alde batera utziz?

Kurtso honetan erakutsiko dizugu digitala ez diren letrak egitea eta erabiltzea ere posiblea dela. Haziak 2018ko proiektua.

Sareetan jarraitu.

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila. Segituan ezer ez galtzeko.

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Gure bulego gaztearen informazioa: OMIJ

hizkuntza kluba

Hizkuntza Kluba: Oraindik izena eman ahal duzu!

16 eta 35 urte bitartekoa bazar aeta ikasten ari zaren hizkuntza praktikatu nahi baduzu, izena eman! Ingelesa, frantsesa, italiera, euskara, gaztelania, eta orain ere txinera!!!

adi egon

Adi egon!

Lana, bekak… Adi egon! Hementxe aurkituko dituzu azken berriak eta deialdiak, kontuan hartu beharrekoak.

lehiaketak

Lehiaketa batean parte hartzeko prest? Zure sormena garatu nahi duzu eta ez duzu tokirik aurkitzen?

Hona hemen lehiaketa pila! Argazkilaritza, laburmetraiak, musika, literatura... bat ere ez galtzeko. Parte hartu!

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

Zientzia astea

Zientzia astea 2018. Zientzia asteak ireki du bere ekintzetan izena emateko epea.

Ezagutu Bibat museoan antolatzen diren ekintza guztiak eta aukera itzazu gehien gustatzen zaizkizunak.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen.

Botaba lehiaketa

Azaroaren 5ean hasiko da Labayru Fundazioak bigarren urtez antolatutako Botaba lehiaketa.

Instagram izango da euskarria eta Gaztea Irratia bozgorailua, egunerokoan darabiltzagun esamoldeak Euskal Herri osora zabaltzeko.

Eta gainera...

Kirol bidean 17-18

Kirol Bidean kanpainako jardueretan izena-emateko epea azaroaren batean hasten da. Adi egon!

kultur ikastaroak gizarte etxeetan

Gizarte etxeetako kultur ikastaroak: Zinea, artea, historia, psikologia, zientzia, gaurkotasun gaiak…

Miren Gorrotxategi

Idazleekin solasean.

Euskeraz idatzitako literaturari eskaini nahi diogun txoko honetan izango dugu Miren Gorrotxategi. Beti bezala Karmele Jaiok aurkeztu eta dinamizatuko du solasaldia.

Errementari

Hitzaldia: 'Errementari filmaren sortze prozesua', Paul Urkijorekin, Salburuko gizarte etxean.

Paul Urkijo, zinema gidoilaria eta zuzendaria, Errementari filmaren sortze prozesuaz arituko da.

Dr. Sax kontzertua

'Mantras of the Rainy Night' kontzertua, Dr Saxen eskutik Aldabeko gizarte etxeko liburutegian. Dr. Sax eta bere folk intimistena eta sutsuenena.

autodefentsa lantegiak

Neska gazteentzako autodefentsa feminista bi lantegi berriak. Eman izena!

Indarkeria matxistek eragindako eraso nahiz diskriminazio egoerak identifikatu eta hauei aurre egiteko estrategiak landuko ditugu. Izen ematea eta informazio gehiago.

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org