Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko urriaren 3an, asteazkena

Albistegi Gaztea 51. Zb.

Adi egon!

enpleguko lantegiak

Bideo-curriculum lantegian izena eman.

Zure trebetasunak eta gaitasunak erakusteaz gain, pertsona bera ere nola erakutsi azalduko dizute lantegi honetan.

Gazte klik klak 2018

Gazte Klik Klak zure lanak aurkezteko aukera duzu urriaren 16ra arte, denbora duzu eta!

Argazkilaritza gaztea

"Argazkilaritzari buruzko mahai-ingurua". Haziak bulegoak lagundutako ekintza.

Arabako Argazkilaritza Elkarteak 25 urte betetzen ditu; urriaren 9an, elkartearen Erabilera Anitzeko Aretoan.

Gazte klik klak lantegia 2018

Gazte Klik Klak, ez al duzu argi ikusten zure bideoa nola egin? Aprobetxatu gure ikusentzunezko lantegia, ez zara damutuko. ;-)

Urriaren 4an, ZAS Kultur aretoan, Ricardo del Condek emango du: "Irudia eta bere nortasun anitzak".

Haziak elkartrukea

Silvia de Larrauri (Vitoria-Gasteiz, 1995) artista, aukeratua izan da bere proiektuarekin "Emakume errea" erresidentzia baterako Baratza Aretoan.

Agulha Cenas (Brasil) eta Sleepwalk Collective taldeen laguntzarekin eta aholkularitzarekin, bukatuko da urriaren 25ean publiko aurreko emanaldi batekin. Ekintza hau Haziak babesten du.

Gauekoak

Gauekoak urrian, denetarik denontzat: lantegiak, antzerkia, kontzertuak, kirola... egongo gara!

Sareetan jarraitu!

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila. Segituan ezer ez galtzeko.

Murgil zaitez OMIJen (Argibide bulegoa gazteentzat)

hizkuntza kluba

ADI!!! Hizkuntza Klubean izena emateko epea luzatu da. Ingelesa, frantsesa, gaztelania, euskara eta italiera.

Urriaren 5ean, ostiralean, onartuen zerrendak eta itxarote zerrendak argitaratuko ditugu. Hortik aurrera, leku libreak irekiko dira.

iragarki taula

Zeren bila zabiltza? Begira iragarki taula. Pisu bila zabiltza? Dirutxo bat atera nahi al duzu eskola partikularrak ematen?

Zure saskibaloi talderako jende bila? Adi, gazte! Begiratu iragarki taula eta ez baduzu bilatzen ari zarena topatzen, ipini zure iragarkia.

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

araski egibide hitzarmena

EGIBIDEk eta ARASKIk, biak Gasteiz Gaztea laguntaileak, indarrak batzen dituzte hitzarmena batekin. Hezkuntza eta kirola elkarlanean.

Baloreetan oinarritutako formakuntza, kirola eta ohitura osasuntsuen sustapena eta emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borroka eta lana.

crash comic

Crashcomic, Arabako gaztentzako komik lehiaketa. Gazteen sormena istoriotxo txikietan.

Materialen harrera: 2018ko urriaren 1etik azaroaren 1era arte. Ezagutu oinarriak eta anima zaitez parte hartzera.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen.

2018ko mazoka

2018ko mazokalari izan nahi duzu? Ilustrapados taldeak antolatua, hasi da izena emateko epea.

Marrazkilarien bila gabiltza, profesionalak izan ala ez, bertakoak, Estatukoak eta nazioartekoak, arlo hauetan: ilustrazioa, komikia, diseinua, artisautza, animazioa, etab.

Eta gainera...

Jabetze eskolaren antzerkia

Ezagutzen duzue @Barbijaputa-ren istorioa? Tuitlari zirikatzaile eta feminista honek idatzitako nobelaren antzerki-bertsioa.

Jabetze Feministarako Eskola inaugurazioa, urriaren 4an, 18:30ean Aldaben.

beldur barik lehiaketa

Beldur Barik Jarrera 2018ko tokiko lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu da. Aurkezteko epea azaroaren 9ra arte.

12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta ikus-entzunezko formatuko lanen bitartez desberdintasun egoerak eta indarkeria matxistari aurre egiteko Beldur Barik jarrera erakutsiko dira. Oinarriak ezagutu.

liburuen elkartrukea

Liburuak trukatzeko azoka: x. Edizioa.

Iradier arena literaturaz baino gehiagoz beteko da urriaren 20 eta 21ean. Liburutegi sareak nazioarteko liburutegi eguna ospatuko du bertan.

Liburutegiak

Udalaren liburutegi sarea: gazte eta helduentzako jarduerak 2018ko urritik abendura.

Idazleekin topaketak, solasaldiak, lantegiak, antzerkia, errizitalak eta bakarrizketak…

kultur ikastaroak gizarte etxeetan

Gizarte etxeetako kultur ikastaroak: Zinea, artea, historia, psikologia, zientzia, gaurkotasun gaiak…

auzo eszena

Auzo eszena: Udazkeneko denboraldia. Igandeetan 19:00etan.

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org