Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko irailaren 5ean, asteazkena

Albistegi Gaztea 50. Zb.

Adi egon!

Gazte klik klak 2018

Gazte Klik Klak 2018ko edizioak lanak aurkezteko epea ireki du. Aurtengo leloa "Kultura eta Hiria" da.

Ibón Sáenz de Olazagoitia eta Jennifer Custodioren komisariatupean. ZAS Kultur eta Gauekoak programarekin elkarlanean.

ekintzailetza

Ekintzailetza gazterako baliabideak.

Negozio gaztea abiarazi nahi baduzu, Gasteizko udalak eskaintzen dizkizun baliabideak ezagutu. Zure ideiak etorkizuna du.

Gauekoak

Gauekoak berriro zurekin. Irailaren 7tik aurrera programazioaren berria zure esku.

2018ko xtraklub

Udazken eta neguko programazioa 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat hasiko da. Izen emateak irailaren 18tik aurrera.

Xtraclub programazio guztia ikus dezakezu eta nahi duzun ekintza aukeratu.

Gazte Factory

Gazte Factory-en hasiera.

Manga eta Anime, Hiri Dantza eta Capoeira Gazte Factoryk martxan egongo dira berriro irailaren erdialdean.

gazteentzako aholkularitzak

Gazteentzako aholkularitza zerbitzuak berriro irekita.

Asexoria, Psikoaholkularitza eta Aholkularitza Juridikoa oporraldia pasa eta gero bueltan daude. Doako zerbitzu hauekin harremanetan jarri hitzordua eskatzeko.

Sareetan jarraitu.

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila. Segituan ezer ez galtzeko.

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Murgil zaitez OMIJen informazioan (Bulego Gaztea).

Hizkuntza kluba

Hizkuntza Klubak ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatzeko eta hobetzeko topagunea eskaintzen dizu, baita zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko ere.

Izen-emateak: 2018ko irailaren 17tik 30era.

informatzaile sarea

Gazte Informatzaileen Sarea 2018-2019 programaren barruan diru-hornidurak esleitzeko deialdia.

Gazteei informazioa eskuratzeko erraztasunak ematea da helburua eta informazio hori bildu eta gazteen artean zabaltzeko orduan berak protagonista izatea.

txartelak gazteentzat

Omijen nazioarteko ikasle txartela, aterpekidekoa eta beste hainbat txartela egiten dizkizugu. Haiekin deskontu handiak eta beste abantailak izango dituzu.

Egin ahal duzu on line eta gero plaza berrian dagoen gure bulegoan jaso. Hurbil zaitez OMIJera!

"Gasteiz Gaztea" laguntzaileen txokoa.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen.

Eta gainera...

Musika kritikoa

Gazteak! Musika kritikoaren laborategian eman izena. Lantegi honen bidez, gaur egun modan dauden musika-estilo batzuk aztertuko ditugu.

Gainera, gure bertsioak sortu, grabatu eta editatuko ditugu. Formatzaileak: La Furia eta Olatz Salvador (Skakeitan).

No te rindas nunca kanpaina

"No te rindas nunca", desgaitasuna duten gazteentzako laneratzea.

Kanpainaren Roadshow-a irailaren 12an eta 13an gure hirian egongo da, Bastiturri kalean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara zabalik.

aktibatu

AKTIBATU programa: esperientziak partekatzen. Aktibatu programaren barruan, "Hirikoak, esperientziak partekatzen" jarduera.

Hiriko zenbait ikastetxerekiko truke-programetan parte hartzen duten ikasle europarrekin.

Olarizuko erromeria

Ez galdu uda osteko lehenengo jaia eta gozatu Olarizuko erromeriaz.

Olarizuko eguna: jarduerak Olarizuko zelaietan eta Enparantza Berrian, ezagutu egitarau osoa eta, zelaietara!.

II. Plina

Gasteizko Udalaren Haur eta Nerabeentzako II. Plana (2018-2022).

Apirilaren 27an II. HANUP onetsi zuen Gobernu Batzarrak, eta gerora, maiatzaren 25ean, Osoko Bilkurak aho batez onetsi zuen Erakunde adierazpena,

Harpidetzak.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org