Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko ekainaren 26an, asteartea

Albistegi gaztea 48. Zb.

Adi egon!

HIGA! hiztun gazteak

HIGA! Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen 2. topaketa, Gasteizen uztailaren 16tik 19ra arte.

Ezagutu alde akademikoa eta ekintza kulturalak: kontzertuak, topaketak… anima zaitez 31 hizkuntza ezberdinen gazteak ezagutzera.

Gazteen jardunaldiak 2018

Gasteizen maiatzean egindako gazteria politiken jardunaldiak.

Hemen ikusi ahal dituzu saio batzuen bideoak eta jardunaldietako ebaluazio txosten teknikoa.

Gazte sortzaileak Beka

Gazte Sortzaileak beka 2018. urterako. Gazteen proiektuak euskarazko sormen kulturala bultzatzen.

Proiektuak aurkezteko azken eguna 2018ko uztailaren 2a izango da. Ezagutu oinarriak eta ikusi 2017. edizioan izan ziren emaitzak.

gazteentzako aholkularitzak

Udako ordutegiak gazteentzako aholkularitza zerbitzuetan.

Asexoriara, Psikoaholkularitzara edo Aholkularitza Juridikora joatea pentsatu baduzu, begira itzazu aldez aurretik udako ordutegiak

2018ko Haziak lehiaketa

2018ko ideia gazteen Haziak lehiaketan aukeratu diren proiektuak. Ezagutu saritutako ideiak.

Ideia gazteen HAZIAK lehiaketara aurkeztu ziren proiektuetatik, 10 aukeratu dira modu batean edo bestean aurrera egiten laguntzeko.

Urbanlan

#VRBANLAN Haziak 2018ko proiektu bat, martxan! #VrbanLan proiektuak rokodromoaren paretak margotzen ari da, gazteen parte-hartzearekin.

Gasteizko Lakua auzoan kale kirolentzako esparru berri bat sortzen ari da, parkour, eskalada, eskupilota eta saskibaloirako.

Kidez kide programa

Kidez-Kide programak 14-18 urte bitarteko gazteen artean elkarkidetasun internazionala eta kulturarteko bizikidetza lan egin du.

BMX txapelketa

POR EL NORTE BMX Txapelketa. Gauekoak programaren eskutik, ekainaren 30ean, larunbatean, arratsaldeko 15.00etatik. Zabalganako Skate parkean.

Kategoria eta txanda desberdinetan garatuko den BMX txapelketa. Bitartean zuzeneko musika, speakerra, sorpresak eta sariak.

Sareetan jarraitu

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila. Segituan ezer ez galtzeko.

Murgil zaitez informazioan (OMIJ)

omij logoa

Gazteen Argibideetarako Bulegoak (OMIJek) udako ordutegia estreinatu du.

Ekainaren 18tik irailaren 7ra, informazio presentziala astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara izango da.

informatzaile sarea

Gazte Informatzaileen Sarea 2018-2019 programaren barruan diru-hornidurak esleitzeko deialdia.

Gazteei informazioa eskuratzeko erraztasunak ematea da helburua eta informazio hori bildu eta gazteen artean zabaltzeko orduan berak protagonista izatea.

eta uda honetan, zer?

Uda honetarako planik ez? Eta uda honetan, zer?

Adi egon gure web orriko atal honi! Eta nahiago baduzu, gure bulegotik pasa eta lagunduko zaitugu. Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa - Plaza Berria 1, behea.

Hizkuntza kluba

Hizkuntza Kluba – UPV/EHUko ikasleentzako borondatezko lan-praktikak enpresetan.

UPV/EHUko Letren Fakultateko ikaslea bazara eta borondatezko lan-praktikak enpresan egin nahi badituzu, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak aukera ematen dizu.

txartelak gazteentzat

Omijen nazioarteko ikasle txartela, aterpekidekoa eta beste hainbat txartela egiten dizkizugu. Haiekin zure bidaietan deskontuak eta beste abantailak izango dituzu.

Egin ahal duzu on line eta gero plaza berrian dagoen gure bulegoan jaso. Hurbil zaitez OMIJera!

Gazteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

Gazteriaren behatokia

Gazteen Euskal Behatokiak 'Gazteen adierazleak 2017' kaleratu du, Euskadiko gazteei buruzko adierazleak eguneratu ondoren.

Datu-base interaktibo moduan eta bertan gazteei buruzko 100 adierazle baino gehiago: demografia eta biztanleria, hezkuntza, enplegua eta egoera ekonomikoa, emantzipazioa eta etxebizitza…

sartu gaztea programa

Sartu Gaztea enplegua bilatzen duten gazteentzako programa berria. Hautapen-prozesua uztailean eta abuztuan. Hasiera irailean.

16 eta 29 urte bitarteko gazteentzat, unibertsitateko edo antzeko graduarekin, sozialaren eremuan ahal dela.

Gazte sortegiak

2018-2019 ikasturteko urritik apirilera bitartean "Gazte sortegiak" sormen eskola garatuko da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero.

14-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan.

Industria 4.0

Datorren industriako iraultzarako prest egon nahi al duzu? Industria Araba 4.0 Programan izena eman ahal duzu.

Irailaren 24an hasiko da hainbat edukiekin: robotika kolaboratiboa, automatizazioa, adimen artifiziala, big data… Menditzabalan (Ikaslan), EHUn eta Egibiden gauzatuko da.

Nazioarteko merkataritze masterra

Nazioarteko merkataritza masterraren 26. edizioa. Etorkizun profesionala, Networking pertsonala eta profesionala, prestigioa eta aitorpena…

Arabako Merkataritza Ganberarena, prestakuntza unibertsitarioa edo baliokidea daukaten pertsonentzat gehienbat zuzenduta, esperientzia profesionalarekin edo izan gabe.

Artgia

EmART - Ikus gaitzazuen! Ekitaldi publikoa Irantzu Lekuek eta Artgiak antolatua, ekainaren 30ean, larunbatean, 11:00etatik 14:00etara, Kutxi kaleko sarreran.

Emakume gazte sortzaileek Marina Suarezek, Sara Berasalucek eta Beatriz Peralesek egiten dutena, pentsatzen dutena eta sentitzen dutena partekatu dituzte zurekin.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen.

ikaslan global training

Ikaslanek eta AFMek Global Training 60 mugikortasun beka kudeatzen dituzte, hilero 1.400 euro baino gehiagokoak.

Izena emateko epea irekita dago 30 urte baino gutxiago dituzten gazteentzat, LHko goiko gradu bat izan behar dute edo lizentziatura bat eta ingelera maila: B2 edo C1.

Global training bekak

Euskal Herriko gazteentzat Global Training 2018ko beken deialdiaren izena emateko epea ireki da.

Eusko Jaurlaritzak finantzatuak, Euskal Merkataritza Ganberetan 40 beka. Ekainaren 15etik uztailaren 16ra arte.

Eta gainera...

Txontxongiloak

Txotxongiloak Gasteizen, txotxongiloen bidezko antzerkiaren erakustaldia, aire zabalean burutzen dena, udako hilabeteetan. XVI edizioa.

Uztailaren 8tik, abuztuaren 26ra hiri erdiguneko hainbat lekutan eta Erdi Aroko Hirigunean.

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org