Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko maiatzaren 29an, asteartea

Albistegi gaztea 47. Zb.

Adi egon!

HIGA! hiztun gazteak

HIGA! Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa, uztailaren 16tik 19ra Gasteizen.

Gasteizko Udaletxeak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolatutako ekimenak, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Anima zaitez eta zure hizkuntza partekatu beste lurraldeetako gazteekin.

Gazte sortzaileak Beka

Gazte Sortzaileak beka deialdia martxan jarri da, 2018. urterako. Gazteen proiektuak euskarazko sormen kulturala bultzatzen.

Proiektuak aurkezteko azken eguna 2018ko uztailaren 2a izango da. Ezagutu oinarriak eta ikusi 2017. edizioan izan ziren emaitzak.

Gazteen jardunaldiak 2018

Maiatzaren 3an eta 4an, Gasteizen gazteria politikei buruzko jardunaldiak burutu ziren.

Hona hemen jardunaldietako bideo laburpena eta laster ondorioak, bideoak eta abar luzatuko dizkizuegu udal web orri batetan.

aholkularitza juridikoa

Gazteentzako aholkularitza juridikoaren ohiko galderak.

Gazteentzako Aholkularitza Juridikoak zerbitzu horretan egiten diren ohiko galderen erantzun zerrenda bat kaleratu du formatu digitalean.

zineleku 2018

Zineleku: Izen emateak zabalik. Ikus-entzunezkoen formakuntza, ekoizpena eta emanaldiak ardatz dituen programa.

Zinea eta ikus-entzunezko arteetan interesa duten gazteei zuzenduta. Tailerrak, master-class-ak, bizikidetza, praktika, sorkuntza...

Gauekoak

Gauekoak programak ekainerako prestatu duen egitaraua. Denetarik denontzat.

Lantegiak, body art, kontzertuak, Gauekoak musikala, freak festival, parkour, osteguan rock festival… gozatu gehien gustatzen zaizunez.

Jarraitu sareetan

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila. Segituan ezer ez galtzeko.

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Murgil zaitez informazioan (Omij)

eta uda honetan, zer?

Uda honetarako planik ez? Eta uda honetan, zer?

Adi egon gure web orriko atal honi! Eta nahiago baduzu, gure bulegotik pasa eta lagunduko zaitugu. Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa - Plaza Berria 1, behea.

Bidaiateka

Zatoz Bidaiatekara zure bidaia prestatzera.

Bidaiaren bat prestatzen ari bazara Gazteen Argibideetarako Udal Bulegora etor zaitezke gidak eta aldizkariak kontsultatzera, deskontuak lortzeko aukerak bilatzera…

Hizkuntza kluba

EHUko Letren Fakultateko ikaslea zara eta hautazko kredituak lortu nahi al dituzu?

Hainbat hizkuntzatako mintza-taldeak ditugu eta horiek dinamizatzen praktikak egitea duzu 2018ko urria eta 2019ko ekaina bitartean. Info: 945161330.

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

egk dokumentala

Euskadiko Gazteriaren kontseiluak egindako dokumentala. Gazteon aukera: elkarbizitzaren erronka.

Arlo honetan azken hiru urteetan egindako lanak eta esperientziak jasotzen ditu.

Sortegiak, gazte sortzaileen laborategia

Sormena bizitzeko laborategi gaztea "Gazte sortegiak" eskola forma hartuko du 18-19 ikasturtean.

Urritik apirilera, astelehenero, bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte. Eman izena.

agora tekno camp

Agora TeknoCamp-en bigarren edizioa, Arabako, LHko 5. Eta 6 Eta DBHko 1. eta 2. kurtsoetarako haurrentzat.

Campus dibertigarria, non haurrek esperimentatu egingo duten, astebetez, zientziarekin eta teknologiarekin.

ehu udako ikastaroak

Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroak heltzen dira.

Bilatu Araban dauden aukerak: kurtsoak, kongresuak, ekintzak eta on line egiten diren kurtsoak zure prestakuntza osatzeko.

Orainaldian, laissez faire, dokumentala

Gasteizko gazte sortzaileen inguruko "Orainaldian: laissez faire" dokumentala aurkeztuko dute. Maiatzaren 30ean Florida zinemetan.

Gindi Auzmendi, Mikel Buruaga eta Iñaki Landa-ren dokumentala aurkezten dute. Sarrerak Hala Bedi eta ARTgia-n.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen.

araski

Araski saski baloiaren taldeko VII. Udako kanpusa. Bi aste saski baloia entrenatzeko goizez eta arratsaldez.

Txikien oporretako lehenengo bi asteetan, ekainaren 25etik 29ra eta uztailaren 2tik 6ra arte.

Boulevard

Ingurugiroari buruzko ekintzak Boulevard Merkataritza zentroan birziklaketaren eta inguruaren hilabetea ospatzen.

Birziklaketaren lantegiak eta jokuak, eta Planetario 360º, ekainaren 2tik 9ra arte. Begiratu informazioa eta anima zaitez parte hartzera.

apdema boluntariotza

APDEMAko opor programan lan egin nahi al duzu?

18 urte baino gehiago badituzu eta begirale lanetan aritu nahi bazara, APDEMAk aukera ematen dizu! Oporretan eta Kostaldeko hainbat lekutan.

Eta gainera...

PEC jardunaldia

Kale heziketa programari buruzko jardunaldia: Bide baten historia eta etorkizunari begirada bat.

Programa honi buruzko bideo bat ikusi ahal duzu Deitzen da: Zer gertatzen den kaletik?.

nanoipuinak

Gazteentzako IV.Nanoipuin Lehiaketaren testu irabazleekin erakusketa ibiltaria. Gizarte etxeetan. Begiratu datak eta lekuak.

Aurten I•D arte Arte eta Goimailako Disenu Eskolaren lankidetza dugu. Bertan nanoipuinak eta horietan oinarritutako lan grafikoak ikusi aha dituzu.

Kaldearte 2018

Kaldearte, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia, ekainaren bigarren asteburuan egiten da.

Kaldeartek formatu ezberdinetako ikuskizunak biltzen ditu, adin orotako ikusleei zuzenduak, eta diziplina askotarikoak, antzerkitik hasita dantzaraino.

Piztu zure auzoa

Piztu zure auzoa programa, auzoko umeak, gazteak eta adinekoak auzoa partekatzen, belaunaldien arteko elkarlanaren esperientzia.

Adinekoentzako Zentro Soziokulturaletako, Santa Maria ikastetxea eta Kokuk elkartea elkarrekin lan egiten ari dira kulturen eta belaunaldien arteko oztopoak gainditzeko.

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org