Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko apirilaren 24an, asteartea

Albistegi gaztea 46. Zb.

Adi egon!

Gazteen jardunaldiak 2018

Maiatzaren 3an eta 4an, gazteria politikei buruzko jardunaldiak Europa Jauregian. Ezagutu egitaraua eta hurbil zaitez saio batzuetara.

Gazteei interesatzen zaizkien gaiei buruzko hainbat saioak: prestakuntza duala, parte hartzea, berdintasuna, gazte berme sistema, euskara, gazteen irudia…

Gazteria azoka

Maiatzaren 3an, arratsaldeko 17:30etik aurrera, Europa Jauregian, gazteria eragileen azokan, lantegi irekiak Gasteizko gazteentzat.

Instagram: stories, eSports Baskonia Akademy, Zurrumurruak, Gezurrak eta Sare Sozialak, Sortzaile gazteak, Sare sozialak eta moda, Prestakuntza duala.

azoka zozketa

Gazteria eragileen azokan hainbat stand eta berriak ezagutu ahal dituzu eta bukatzeko egingo den zozketa handian parte hartu ahal izango duzu.

Sarreren, kirol kamiseten eta eragileek emandako oparien zozketan parte hartzeko, hurbildu, parte hartu eta zorte on.

aholkularitza juridikoa

Gazteentzako aholkularitza juridikoaren ohiko galderak.

Gazteentzako Aholkularitza Juridikoak zerbitzu horretan egiten diren ohiko galderen erantzun zerrenda bat kaleratu du formatu digitalean.

tetrapack 2018

Tetrapack 2018 "Nortasunak", Amarica aretoan, maiatzaren 3ra arte.

Mikel Arranz, Irene Santiago, Mikel Romero, Adriana Fariña eta Ibai Coboren erakusketa. Nerea Lekuona eta Jon Gorospe Komisariatupean.

Gauekoak

Maiatzean ere aisialdia, kultura eta kirola Gauekoak-en eskutik:

Vintage era, Ahoz aho, Emart, Gerrillazko sukaldea, Parkour, Skate eta Herri kirolak. Aukeratzeko modukoa!!!!

2018ko Haziak

Hurrengo maiatzaren 7an, ideia gazteen Haziak lehiaketaren seigarren ediziora proiektuak aurkezteko epea amaituko da.

Helburua gazteek euren proiektuak aurrera ateratzen laguntzea da, baliabideak eskainiz, haziak-bonuen bitartez.

zineleku

Zineleku: Izen emateak zabalik. Ikus-entzunezkoen formakuntza, ekoizpena eta emanaldiak ardatz dituen programa.

Zinea eta ikus-entzunezko arteetan interesa duten gazteei zuzenduta. Tailerrak, master-class-ak, bizikidetza, praktika, sorkuntza...

Jarraitu sareetan

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila. Segituan ezer ez galtzeko.

Murgil zaitez informazioan (OMIJ)

eta uda honetan, zer?

Eta uda honetan, zer?

Ez badakizu uda honetan zer egin baina betikoaz aspertuta bazaude, adi egon gune honi!

interrail

Interrail: Europan zehar bidaiatzeko beste modu bat. Izena eman eta zatoz maiatzaren 9an 19:00etan GAUBra! (gazteen bulegoa, Plaza Berrian)

Javier Checak Interrail zer den kontatuko digu: abantailak, argibide praktikoak, baimen-motak eta non erosi, prezioak...

Iragarki taula

OMIJeko iragarki taula.

Zerbaiten bila bazabiltza edota zeozer eskaini nahi baduzu, hauxe da zure txokoa.

lehiaketak

Pentsatzen ari zara lehiaketa batetan parte hartzen? Zure sormena garatu nahi duzu eta ez duzu tokirik aurkitzen?

Hemen duzu lehiaketa pila bat: argazkilaritza, laburmetraiak, musika, literatura... bat ere ez galtzeko. Ikusi eta anima zaitez!

Gasteiz gaztea laguntzaileen txokoa

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen.

Merkataritza ganbararen ikastaroa

Arabako Merkataritza Ganbarak martxan jartzen du maiatzaren 7tik 18ra programa berri bat: "Itinerarios de emprendimiento Juvenil en Euskadi"

Ekitaldi hau zuzenduta dago langabezian eta ikasi gabe dauden gazteei, bere lan merkaturako sarrera bultzatzeko.

Avila

Bide teresiarratik zehar mugitu. 2018ko udako esperientzia.

Gazteok XXI elkarteak gonbidatzen zaitu, XVI. Mendean Santa Teresa de Jesús ibili zen paisaietatik erromesa izatera. Informatzeko bilera, maiatzaren 14an, Juan XXIII aretoan (Jesus Guridi k, 1)

Eta gainera...

ekintzailetzarako bekak

2018ko ekintzaileentzako bekak. Zabalik dago izena emateko epea.

1.000 eta 2.500 euro arteko laguntza ekonomikoak ematen dizkie ekintzaileei beren enpresa proiektua abiarazi eta garatu dezaten.

lanerako lantegiak

Lantegi berriak zure enplegurako bilaketa hobetzeko.

Bideo kurrikuluma, lanerako elkarrizketa, Symbaloo, Oposita eta Linkedin.

lantegiak

Ekiteko lantegi praktikoak. Zabalik dago apirileko eta maiatzeko lantegietan izena emateko epea.

Ezaguerak eta trebetasunak indartu nahi duten ekintzaileei zuzenduta daude honi buruz: kostuen eta prezioen kalkulua, saltzen ikastea, marketing digitala eta nola negoziatu.

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org