Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2018ko martxoaren 21ean, asteazkena

Albistegi gaztea 45. Zb.

Adi egon!

Gazteen jardunaldiak 2018

Gasteizen, maiatzaren 3 eta 4an egingo diren gazteei buruzko jardunaldien behin behineko egitaraua ezagutu.

Prestakuntza duala, parte hartzea, emakume gazteak, gazteen irudia, euskara, iraultza 4.0... besteen artean, hauek dira landuko diren arlo batzuk.

HIGA! hiztun gazteak

Uztailean, mundu osoko 70 gazte baino gehiago etorriko dira Gasteizera HIGA! Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketan parte hartzera.

Gasteizko gazteak bilatzen ditugu beraiekin kezkak eta hainbat ekintza partekatzeko. Ezagutu topaketa.

Gasteiz gaztea

Gazteentzako edo gazteekin lan egiten duten eragileentzat edo erakundeentzat diru laguntzen deialdia.

Irekita dago proiektuak aurkezteko epea, apirilaren 6ra arte (kontuz Aste Santuko eta Pazko asteko datekin, ez utzi azken ordurako).

tetrapack 2018

Tetrapack 2018. Amárica aretoa. Martxoaren 22an inaugurazioa: 20:00etan Amarica Aretoan. Merezi du !

Erakusketa. 2018ko martxoaren 23tik maiatzaren 3ra arte. Parte hartzaileak: Mikel Arranz, Irene Santiago, Mikel Romero, Adriana Fariñas & Ibai Cobo.

aholkularitzak gazteentzat

LGTBI+ gazteentzako ere aholkularitzak

LGTBI+ pertsona bat zara? Asexorian eta Psikoasesorian aholku eta laguntza aurkituko dituzu. Anima zaitez eta hitzordua eskatu!

Gauekoak

Gauekoak: Martxoa bukatzen dugu dantza lanarekin Itacarako bidean eta...apirilean hasten gara Artea, Musika eta Kirolarekin.

Kontsultatu programazioa eta berri guztiak ezagutuko dituzu. Horrela hurrengo asteetarako ekintzetan parte hartu ahal izango duzu.

2018ko Haziak

Abian da ideia gazteen Haziak lehiaketaren seigarren edizioa, Gasteizko 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie.

Bi kategoriatan: 14 urtetik 17ra eta 18 urtetik 30era. Gazteek gazteentzako landutako proiektuak saritzen ditu, laguntza tekniko eta/edo ekonomikoa emanez.

Sareetan jarraitu.

Facebook infogazte

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Twitter VG gaztea

VG_gaztea twitteren profila. Segituan ezer ez galtzeko.

Murgil zaitez OMIjen (Informazio bulegoa)

omij logoa

Edozein informazioa behar baduzu, hona hemen Gazteentzako Argibide Bulego birtuala.

Eta hurbildu behar edo nahi baduzu pertsonalki, Bulegoa Plaza Berrian dago. Han entzungo eta lagunduko dizugu.

iragarki taula

Begira zein iragarki taulak prestatzen dituen Omijek zuretzat. Aukera asko arlo guztietan.

Adi egon, OPEari buruzko azken berriekin, enplegu taula online, …rako hemen nauzue, lehiaketak eta askoz gehiago.

txartelak gazteentzat

Omijen nazioarteko ikasle txartela, aterpekidekoa eta beste hainbat txartela egiten dizkizugu. Haiekin zure bidaietan deskontuak eta beste abantailak izango dituzu.

Egin ahal duzu on line eta gero plaza berrian dagoen gure bulegoan jaso. Hurbil zaitez OMIJera!

Iragarki taula

OMIJeko iragarki taula.

Zerbaiten bila bazabiltza edota zeozer eskaini nahi baduzu, hauxe da zure txokoa.

gasteiz gaztea laguntzaileen txokoa

egibide

"EGIBIDEko" 75. urteurrenaren markoan, martxoaren 21 eta 22an Artium Museoak Erakusketa Azoka hartuko du.

Hiritargoari espazio irekia Artiumeko Ekialdeko Aretoan. Ostegunean 20:00etan "Eko-Poteaz" gozatuko dugu EGIBIDEko funts solidariorako.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Kontzertuak, hitzaldiak, lantegiak eta hainbat eta hainbat ekintza euskararen kultur arloko inguruan Gasteizen.

SFA lantegia

Erretratu lantegia gazteentzat. "Logela huts hau" martxoaren 24 eta 25 ARTIUMen.

Ekintza hau gazteei dago zuzenduta (16 urtetik 30era arte). Argazki makinaren erabilera ezagutu behar dute eta kezka artistikoak izan behar dituzte.

Eta gainera...

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia

HEI Herritartasunerako Eskola Irekiak "Gatazkaren kudeaketa positiboa" gizarte-gaitasunetarako lantegian parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Ikastaroa euskaraz egingo da eta bi orduko lau saioetan banatuko da, apirilean eta maiatzean.

Liburutegiak

Liburutegi Sareak IRAKURRI, GOZATU, OPARITU kanpaina ekarriko digu berriro ere aurten. Martxoaren 12tik maiatzaren 31ra.

Hurbil zaitez gizarte etxeetako liburutegietara eta euskarazko literaturak liluratuko zaitu. Erosketa bonoak lortzeko ere baduzu aukera.

nanoipuinak

Nanoipuin lehiaketa. Udaleko Liburutegi Sareak IV. Nanoipuin lehiaketa antolatu du 30 urteko bitarteko gazteentzat.

Aurten "esnatu " hitza erabili beharko da edozein adizkitan…esnatuko da, esnatzean…

Harpidetzak.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org