 | 2018ko otsailaren 28an, asteazkena | Albistegi gaztea 44. Zb. |  | Adi egon! |  |  |  |  |  | HIGA! Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa, Uztailaren 16tik 19ra Gasteizen. Gasteizko udaletxeak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolatutako ekimenak, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Anima zaitez eta zure hizkuntza partekatu beste lurraldeetako gazteekin.
|  |  |  | Gazteentzako itzulerari buruzko ohiko galderen gida. Gazteria zerbitzuak itzulerari buruzko gida elektroniko bat argitaratu du. Gida horretan itzuli nahi duten gazteek informazio erabilgarria eskura dute.
|  |  |  | Enplegu gaztea – Genera 30: presta zaitez eta lan esperientzia lortu. Azken tokiak. Lehen bait lehen eman izena. Azken tokiak ikastaro batzuetan parte hartu ahal izateko: "Gozogintza oinarrizko lanak" "Jatetxe eta taberna oinarrizko lanak" eta "Biltegi laguntzaileen ekintzak".
|  |  |  | 2018ko maiatzaren 3 eta 4an Gasteizen izango dira gazteria politiken II. jardunaldiak Europa jauregian. Datak gordetzen ditugun bitartean, laburpen bideo honetan gogoratu ahal dugu nolakoak izan ziren 2016ko jardunaldiak.
|  |  |  | Inclusionarte proiektuak Haziak 2017ko lehiaketako bi ideia ezberdinak biltzen ditu: Euskrim Elkarteak eta The Werckies talde artistikoak. Martxoaren 3tik martxoaren 17ra arte (larunbatetan) Ariznabara GE gazteekin lantegiak egingo dituzte murala egiteko, puntu beltz hori edertzeko eta leku horren pertzepzioa aldatzeko.
|  |  |  | Martxoaren 10ean Gaeukoak berriro zurekin!. Kontsultatu programazioa martxoren 1etik aurrera. |  |  |  | Gazte sortegiak, sormena bizitzeko laborategia: bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoak. 14-18 urte bitarteko gazteentzat. Kanpezuko Ibernalo Aterpetxean, Pazko-astean bost eguneko sormen egonaldia. Izena emateko martxoaren 11ra arte.
|  |  |  | Xtraclub Udaberria eta udako ekintzetan parte hartzeko izena eman ahal duzu otsailaren 22tik aurrera. Eskaintza anitza eta aberatsa: aisialdi, kultura, abentura eta kirol-ekintzak. 36 ekintza (804 leku), 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.
|  |
| Saretan jarraitu |  |  |  | | Murgil zaitez Omijen (Informazio bulegoa) |  |  |  | | Gasteiz gaztea laguntzaileen txokoa |  |  |  | | Eta gainera... |  |  |  | | Harpidetzak |  |  |  | |  |
|  |
|