Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
joven
Gaztelanieraz sarbidea

2017ko azaroaren 28an, asteartea

Albistegi gaztea 41. Zb.

Adi egon!

genera 30 gazteen enplegua

Gazte enplegua - Genera 30: Prestatu eta lan esperientzia lortu. 30 urtera arteko gazteentzat.

Gazte batzuek lan-munduan txertatzeko dituzten aukerak hobetzeko proiektua, behar diren prestakuntza eta lan-esperientzia ez izateagatik.

irudikatu zure etorkizuna

Irudikatu zure etorkizuna. Abenduan lantegi teoriko praktikoak: sare sozialetan lana nola bilatu eta marka pertsonala nola hobetu.

Ez utzi lan bilatzeko zure ahalmena zabaltzen eta ikasi nola landu, hobetu eta komunikatu zure marka pertsonala lan merkatuan.

Gazte Klik Klak erakusketaren ianugurazioa

Gazte Klik Klak 2017 "identidades / Nortasunak" lelopean, irabazi duten lanen erakusketaren inaugurazioa aurkezten du.

Abenduaren 1ean, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Montehermoso Kulturunean sarien eta diplomen emanladia. Elkartzeko lekua ere izango dugu.

2017ko gazte klik klak

Gazte Klik Klak argazki digitalaren eta bideoaren lehiaketaren 2017ko edizioan irabazleak suertatu diren lanen erakusketa.

Montehemoso Kulturunean, Klaustroan. 2017Ko abenduaren 1tetik 2018ko urtarrilaren 7ra arte.

2017ko Gazte arte

Gazte Arte-2017.

Saritutako proiektuen izenburuak eta bere sortzaile gazteen izenak argitaratuta.

Gazte arte 2017

Gazte Arte-Lantegiak, sortze prozesua zuzenean, abenduaren 22tik 30era, Montehermoson.

Sortzeko laborategi gaztea. Bertan hainbat begirada batuko dira: eskarmentu handiko artistak (Eloísa Montoya eta Salim Malla), eta Gazte Arte lehiaketaren irabazle gazteak.

Gazte talent 2018

Gazte Talent, musika talde eta bakarlari gazteen lehiaketa bigarren fasean dago, finalean.

Finalak, Jimmy Jazz aretoan, abenduaren 4 eta 5an ospatuko dira. 20:00etatik aurrera (doakoa).

Gauekoak, azken jaia.

Denboraldiaren azken jaia gauekoak programarekin, 2017ko programazioa ixten.

Udazkenaren denboraldi amaierako jaia, Fox eta bere jazz band eta Cigarette Scar Duoren kontzertuarekin Kubik aretoan.

Gauekoak

Gauekoak programak aurtengo programazioari amaiera ematen dio hurrengo asteetan.

Ezagutu jarduerak: Artzikirola, Akustika, Zinemactivism, V.I Battle, Aspaceren 3 urtaroak, Zure begirada esploratu, azken jaia heldu arte, abenduaren 16an.

Murgil zaitez Omijen

iragarki taula

Begira zein iragarki taulak prestatzen dituen Omijek zuretzat. Aukera asko arlo guztietan.

Adi ego, OPeari buruzko azken berriekin, enplegu taula online, …rako hemen nauzue, lehiaketak eta askoz gehiago.

Iragarki taula

OMIJeko iragarki taula.

Zerbaiten bila bazabiltza edota zeozer eskaini nahi baduzu, hauxe da zure txokoa.

omij logoa

Edozein informazioa behar baduzu, hona hemen Gazteentzako Argibide Bulego birtuala.

Eta hurbildu behar edo nahi baduzu pertsonalki, Bulegoa Plaza Berrian dago. Han entzungo eta lagunduko dizugu.

2017ko euskararen astea

euskararen astea

Euskararen astea heldu zaigu. 635 egun euskaraz bizitzen.

Ezagutu itzazu egingo diren hainbat ekitaldi, pasa den azaroaren 23tik hasita, abenduaren 3ra arte. Anima zaitez eta parte hartu.

strip tease

Strip Tease, antzerki lana Printzipal Antzokian, 20:30etan, Euskararen Astean.

Lau eszena zuzendarien sorkuntza berria gai bati buruz: Strip Teasea. Arriaga antzokiaren laguntzarekin egina, antzerki sorkuntza prozesuan esperimentua.

Duda performance

DuDa ikuskizuna, Oihaneder Euskararen Etxean, Ur biltegian. Abenduak 3.

50 minutuetan lau artistak dudaren etapa guztietatik pasatzen dira: frustrazioa, zalantza, hautua, misterioa... Patrick Larralde, Bixente Hirigarai, Aitzol Lasa, Tony Le Guilly.

Salburua euskaraz

Salburuan 365 egun euskaraz, Sarburu kultur elkarteak antolatuta.

Abenduaren 3an, igandean, 18:30etatik 10:00etara, Salburuan 365 egun euskaraz, Salburuko gizarte etxean. Txokolatada eta kale animazioa.

Eta gainera...

Haur eta nerabeen elkargunea

Haur eta Nerabeen Elkargune berria hastear dago.

Lehenengo saioa hurrengo abenduaren 13an Simone de Beauvoir elkarteen etxeko bilera aretoan, 16:00etan.

enplegua

Enplegua aurkitzeko coaching prozesuak (abenduan) 30 urtera arteko gazteentzat.

Pertsonak prestatzea, lan bilaketa prozesuetan beraien bertsiorik onena eman dezaten: lan elkarrizketak, talde dinamikak... beraien helburak eta ekintzak zehaztu.

Gurasoen eta semealaben artelo biolentziaren aurkako programa.

Gurasoen aurkako indarkeria egoeretan garaiz esku hartzeko programa berria.

Hiriko zenbait familia parte hartzen ari dira Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak martxan jarri duen programa berri honetan.

Adinekoak eta gazteak

Gazteen eta adinekoen lankidetza-programaren 10. urteurrena.

Nerabe eta gazteek eta San Prudentzio adinekoentzako zentroko adinekoek elkarri laguntzeko xedez.

Mazoka

Marrazki eta irudi azokaren 3. edizioa: MAZOKA, Marrazki Azoka.

ARABAKO ILUSTRAPADOSek antolatua da eta 2017ko abenduaren 15ean, 16an eta 17an izango da ur biltegian (Montehermoso).

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

Gazteak eta Europa

Talentuaren ekosistema europarra: gazteentzako aukera handiak" Abenduak 14. EUROPA jauregian.

Hiritarrekin elkarrizketa, europaren etorkizunaren inguruko gogoeta, programaren barruan. "Europarako gaitasunen agenda berri bat" markoaren barruan.

Explorer gazteentzako programa

Explorer Gazte Programa honek talentua eta proiektu berritzaileen sorkuntza sustatzen du, ingurune digital ireki eta kolaboratibo batean.

Deialdia 18 eta 31 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Abenduaren 8ra bitartean irekita egongo da.

Oihaneder

Ezagutu Oihaneder, Euskararen etxearen agenda eta animatu zaitez beren ekintzetan parte hartzera.

Hitzaldiak, musika, antzerkia, erakusketak... eta beste gazteekin elkartu euskeraz bizitzeko.

Gaztefilm banner

Gaztefilm gazte eta umeentzako zinema jaialdiaren lehen edizioa.

Gasteizen abenduaren 14tik 17ra. Ikusi gure programazioa weborrian.

Arabako Argazkilaritza Elkartearen lantegia.

"Familiakoa eta bere narrazioa" 16 urtera arteko gazteentzat zuzendutako Arabako Argazkilaritza Elkartearen lantegia.

Parte hartzeko lantegia. Bertan familiaren argazki albuma birpasatuko da barneko memoria edukiontzi bezala. Lantegiaren argazkiekin erakusketa bat gauzatuko da.

San Prudencio ikastetxea

San Prudencio Ikastetxeak familientzako lantegiak garatzen ditu nerabeekiko harremanei buruz.

"Gauza ikusezinek lotzen gaituzte" helburu nagusi batekin, partaideei tresnak eta baliabideak emateko elkarbizikidetza hobetzeko.

Harpidetzak

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org