 | 2017ko azaroaren 2an, osteguna | Albistegi gaztea 40. Zb. |  | Adi egon! |  |  |  |  |  | “Irudikatu zure etorkizuna” programa, azaroaren lantegiak. Ezin dituzu galdu. Kurrikuluma eta bideokurrikuluma, langabezian dauden gazteentzako aukerak, enplegu publikoaren aukera berriak eta ekintzailetza.
|  |  |  | Ekolingua Arabako Unibertsitatean, azaroaren 14an. Animatu! Zatoz euskaraz eta hizkuntzez hitz egitera! Ekolingua jolasaren bidez, giro onean eta atseginean, zu bezalako beste gazte eta ikasle batzuekin.
|  |  |  | Zabaldu zure Beldur Barik jarrera! Parte hartu Lehiaketan eta etorri Topaketara. Azaroaren 13a izango da azkenengo eguna zuen lanak Beldur Barik lehiaketara bidaltzeko! Lehiaketaren sari banaketa, azaroaren 24ko Topaketan, Aldaben.
|  |  |  | Zientzia Astea Gasteizera heltzen da, Bibat museora, azaroaren 9tik 12ra arte. Hogei jardueratik gora, lantegiak, bisitak, erakusketa eta ikuskizunak Zientzia Astean, eta horretaz gain, hainbat zientzia txoko interesgarri.
|  |  |  | Gazte Arte 2017ko Lehiaketan, proiektuak emateko epea azaroaren 7ra arte luzatu dugu. Bertan Ikus-Arteen inguruko proiektuak aurkez daitezke (edozein modalitatean): pintura, eskultura, Komikia, performance-a, ... 14urtetik 25era bitarteko gazteentzat.
|  |
| Murgil zaitez OMIJen! |  |  |  | | Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa |  |  |  | | Eta gainera... |  |  |  | | Harpidetzak |  |  |  | |  |
|  |
|