 | 2017ko irailaren 12an, asteartea | Albistegi gaztea 38. Zb. |  | Adi egon! |  |  |  |  |  | Argazki digitalaren eta bideoaren 2017ko Gazte Klik Klak lehiaketa. Lanak emateko epea urriaren 16ra arte. Jakin nahi dugu nola egiten diozu aurre bizi garen garaiari. Nola ikusten duzu zeure burua?, nola adierazten duzu barruan daukazun guztia?, zein da zure jarrera?
|  |  |  | Badator SexBerdin Hiruburua. Gazteen, teknikarien eta ordezkari politikoen arteko eztabaida. Eman izena! Irailaren 27an LGTBI+ gazte kolektiboaren egoeren, zailtasunen eta erronken gainean mintzatuko gara, SexBerdin Hiruburua ekimenaren bitartez.
|  |  |  | Haziak lehiaketaren “Kapital berdeak” proiektua martxan jarriko da irailaren azken bi asteburuetan, hondakin solidoak Zadorra ibaitik ateratzen. Gazte ekologista hauen leloa: "Haizea, lurra eta ura, gure ardura"
|  |  |  | 2017ko Gazte Arte-Lehiaketa. 14urtetik 25era bitarteko gazteei zuzendutako Arte Gaztearen Lantegiak martxan. Bertan Ikus-Arteen inguruko proiektuak aurkez daitezke (edozein modalitatean): pintura, eskultura, Komikia, performance-a, ...
|  |  |  | 2017ko Udazkena-Neguko Xtraclub-a: Irailaren 14an, goizeko 8:30ean, ekintzetan parte hartzeko izen ematea hasiko da. 12-18 urte bitarteko gazteentzako aisialdi-ekintzak: lantegi, ikastaro eta kultura-irteeretan. Adi egon!
|  |  |  | Gauekoak programa irailean bueltatzen da, ez galdu antolatzen dituen ekintzak. Musika zuzenean, parkour kirola, lantegi ezberdinak guztiontzat... ezagutu programazioa eta goza ezazu.
|  |
| Udazkenan Omijen |  |  |  | | Gazte Planaren laguntzaileen txokoa |  |  |  |  |  | Sartu Arabak jarraitzen du 30urte baino gutxiagoko eta Gazte Bermatze Sisteman dauden gazteentzako prestakuntza eta praktiken programa kudeatzen. Sartu Arabak dituen lan zentroetan konpetentziak hobetzeko eta lan aholkularitza pertsonala. Bekak.
|  |  |  | Gazteen enpleagarritasuna hobetzeko plan integrala. Informazioa bilatu Arabako Ganberan. Gaztearen profila, interesak eta kualifikazioaren arabera diseinatuta, eta gaurko enpresek eskatzen dutena kontutan hartuta.
|  |  |  | Araba 4.0 jardunaldia: Industria 4.0k behar dituen teknologieei buruzko ezaguerak handitu, Egibide, Mendizabala eta UPV-EHUren eskutik. Irailaren 27an, 9:00etan, Europa Biltzar Jauregian. Hobeto ulertzeko zer den industria 4.0: Big Data, zibersegurtasuna, ikuspegi zabaldua…
|  |  |  | Aspace Araba elkarteak gazte boluntarioak behar ditu 2017-2018 ikasturteko ekintzetarako. Ezagutu Aspace elkarteak egiten dituen ekintzak garun-paralisia duten pertsonekin eta anima zaitez boluntario moduan laguntzen.
|  |  |  | Ezagutu Oihaneder, Euskararen etxearen agenda eta animatu zaitez beren ekintzetan parte hartzera. Hitzaldiak, musika, antzerkia, erakusketak... eta beste gazteekin elkartu euskeraz bizitzeko. |  |  |  | Epidermis (Haut) proiektua, Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioaren eta Arte eta Lanbide Eskolaren arteko elkarlana. Amarica aretoan, irailaren 21ean. Bideo dantza lan bat da bi eskolen arteko elkarlanak bultzatuta sinergiak eta lan esparru berriak sortzen.
|  |  |  | Awake Gasteiz, 16 eta 22 urte bitarteko eta bere barne mundura bidaiatu nahi duten gazteentzako hezkuntza proiektua. Aurkezpen ekitaldia, irailaren 20an, Alde Zaharreko enpresen zentrua (Las Escuelas Kalean) AGORA aretoan, 18:00etan.
|  |  |  | UPV-EHUko ikasleentzako kirola, mens sana in corpore sano. Ezagutu Arabako kanpusean egingo diren kirol jarduerak, ikasle guztientzat irekiak: kirolak, data, lekuak, ordutegiak…
|  |
| Eta gainera... |  |  |  | | Harpidetzak |  |  |  | |  |
|  |
|