 | 2016ko ekainaren 27an, astelehena | Albistegi gaztea 24. Zb. |  | Adi egon! |  |  |  |  |  | Udalaren IV. Gazte Plana egiteko prozesua hasi da. Web orri honetan erabiltzen ari diren materialak ikusi ahal dituzu edo zure ekarpenak egin ditzakezu eta IV. Gazte Planaren prozesu osoa jarraitu (2017-2019). |  |  |  | Gazteentzako baliabideen gida Dauden baliabide publiko edo pribatuak aurki daitezke zaurgarritasun-egoeran dauden gazteei bereziki laguntzeko. Gazteekin diharduten agenteek ere erabili ahal izango dute hau, edo bestela, luzeagoa eta konplexuagoa dena. |  |  |  | Uztailean ere, Gauekoak programak gazteentzako artez eta bizitzaz asteburuak betetzen jarraitzen du . Uztaileko agenda eta bere ekintzak ikusi: Danzarte, Gauekoak Skate Txapelketa, Euskal Rock, Futbol 7 Bask África Txapelketa, Freak Festival, Zuritos, Maldanbera Block Party. |  |  |  | Haziak lehiaketa aurrera doa eztabaidarekin eta aukeratutako 12 proiektuen zehaztasunekin. Ekaina banan banan sakonago lan egiten ari gara. Irailetik aurrera proiektuen berri gehiago izango duzue. |  |  |  | Azkenean uda iritsi da eta Xtraclubean Cuniteko kanpaldien garaia ere bai. Cunit-eko kanpamentua Uztailaren 15erarte egongo da zutik. Bertako eguneroko bizitza jarraitu ahal izango dugu blog honetan https://campamentocunit.wordpress.com/ |  |  |  | Uztailean ere gazteentzako aholkularitzak zure zain daude. Uztailearen 1etik ordutegi berezia izango dute, Abuztuan itxita egongo dira eta irailean bere ohizko ordutegia berreskuratuko dute. Ikusi ordutegiak. |  |
| Mrugil zaitez Omijen |  |  |  | | Eta gainera... |  |  |  |  |  | 2016ko Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa. Uztailaren 16an, Alde Zaharrean. "Gasteizko Erdi Aroko Hirigunea margotzen" aurtengo gaia. Margotzen baduzu, apunta zaitez uztailaren 14ra arte, bestela joan ikustera 16an. |  |  |  | Uda honetan aprobetxatu Liburutegi Sareak eskaintzen dizun mailegu berezia. Ez utzi irakurtzeari udan, abenturak, misterioa... gehien gustatzen zaizuna. Ekainaren 1etik irailaren 30era, zure oporretara egokitutako epeak. |  |  |  | 2016ko #gazteSortzaileakBeka. Ideiak aurkeztu ahal dira, uztailaren 1era arte. Zer esana baduzu, eta gainera, denon aurrean hitz egin, antzeztu, kantatu, bertsotan adierazi, irudiekin azaldu, etab. |  |
| Harpidetzak |  |  |  | |  |
|  |
|