Vitoria-Gasteizko Udala

2026ko maiatzaren 14an, osteguna

Newsletter gaztea 134.zk

Gaztelaniaz ikusi
albistegi gaztea

Nabarmenduak


GAZ gasteiz logoa
GAZ Gasteizek zure emantzipaziorako eta ongizate emozionalerako lantegiak eskaintzen dizkizu

GAZ Gasteizen zure emantzipazio-prozesuan aholkatu eta prestakuntza eskaintzen dizugu. Maiatzaren 20an, saihestu prokrastinazioa eta hobetu zure errutinak; eta ekainaren 9an, ezagutu etxebizitza bat erosteko pausoak, alokairurako eta erosketarako laguntzak...

Udan Gozatu opor-programa
"Udan gozatu" opor-programako plaza libreak

Uda hurbil dago eta, oraindik, plaza libreak daude "Udan Gozatu" programarako. Kontsulta itzazu maiatzaren 16tik aurrera, eta maiatzaren 20tik 27ra izena eman dezakezu libre geratzen diren horietan.

Tetrapack 2026
Tetrapack erakusketa: "Barrura"

Gazte Klik Klak argazki eta bideo lehiaketaren irabazleen erakusketa kolektiboa. "Barrura" izenpean 4 artista gazteren lanak biltzen ditu. Amárica aretoan, ekainaren 7ra arte.

G4zt3hub logoa 660x325
G4zt3hub, maiatzeko programazioa

G4zt3hub zure espazioa da. Begiratu maiatzerako aurreikusi dugun programazioa. Asteburuetan zabalik. 12-18 urte.

Gazte Hitzak erakusketa
Gazte Hitzak literatur lehiaketaren sari banaketa eta erakusketaren inaugurazioa

Maiatzaren 30ean, 12:00etan, Montehermoson eta 13:30ean, LABE Gazte Laborategian.

Hezkuntza eta prestakuntza


Ikaslan Araba Ate Irekiak 2026
Ate irekiak Ikaslan Arabako LHko ikastetxe publikoetan

Oraindik denbora dago Ikaslan Arabako LHko zikloen eskaintza ate irekietan ezagutzeko, eta gogoratu LHko heziketa-zikloetan eskaera egiteko epea maiatzaren 22ra arte egongo dela zabalik.

Kanpamentua
Aisialdiko Begirale izateko ikastaro trinkoak udarako

Ezagutu itzazu, uda honetan Gasteizen, Aisialdiko Monitore titulua lortzeko egin ditzakezun ikastaro trinkoak.

Tailer juridikoak
Gazteentzako enpleguari eta etxebizitzari buruzko tailer juridikoak

Enpleguari eta etxebizitzari buruzko legezko zalantzak argitu nahi dituzu? Tailer juridikoak, argi izan dezazun zer eskubidek babesten zaituzten eta nola mugitu segurtasunez. Maiatzaren 20an eta 27an, enpleguari buruz; ekainaren 3an eta 10ean, etxebizitzari buruz.

Social Media estrategia eta eduki sorrera AA-rekin_eus
Social Media estrategia eta eduki sorrera AA-rekin

Indartu zure profila sare sozialetako trebetasun estrategikoekin, edukia modu profesionalean sortzeko IA erabiliz. Ekainaren 1etik uztailaren 20ra.

Gurutze Gorriko ikastaroa: Arreta eta oinarrizko prozeduren espezializazioa estetika zerbitzuetan

Estetika ikastaroa enplegua bilatzeko tailerrekin eta gaitasun digitalekin. Gazte Bermearen onuradun diren gazteei zuzendua. 125 ordu. Uztailaren 4an hasiko da.

Inserta Empleo Gaitasun digitalak
Gaitasun digitalei buruzko prestakuntza desgaitasunen bat duten pertsonentzat

Bekadun prestakuntza ekainean. Eman izena!

Bekak eta dirulaguntzak


Gazte proiektuetarako dirulaguntzak
Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko dirulaguntzak

Gazteentzako proiektu edo zerbitzuetarako dirulaguntzak eskatzeko azken egunak. Deialdia maiatzaren 20ra arte dago zabalik.

IKA dirulaguntzak
Euskara ikasteko dirulaguntzak

Gasteizko IKAk, Vital Fundazioarekin batera, dirulaguntzak eskaintzen dizkie 18-25 urte bitarteko gazteei euskara ikas dezaten. 16-18 urte bitarteko gazteek, berriz, ia doan egin dezakete C1 mailako edozein ikastaro, baita hasierako mailetakoak (A1 eta A2) ere.

Aisialdia, kultura eta sormena


Gazte antzerkia maiatza 26
Maiatza antzokietan: dantza, antzerkia eta ikusizko arteak

Maiatzean, "Lasala 10 urte" eta "Este himno llevará la palabra euforia (Flashforward)" ikuskizunak nabarmentzen ditugu. % 50eko deskontua izango duzu 30 urtetik beherakoa bazara!

Jarduera nautikoak
Jarduera nautikoak

Uda honetan ez geratu toallan... abenturara joan! Maiatzaren 18an irekiko da Uribarri Ganboako urtegian egingo diren Hastapeneko Jarduera Nautikoetan izena emateko epea.

IAK-ko ikuskizunak maiatza 26
Kontzertuak, poesia eta musika elektronikoa IAK kulturgunean

Maiatzean, Izakun Arrue Kulturgunean, Desgaraian taldearen pop eklektikoa, Leire Vargas eta Jaime Nietoren poesia elektronikoa (Bizi Sintetikoak) eta Ingudea taldearen inprobisazioa izango dira entzungai.

icoff-gasteiz 2026
Icoff-Gasteiz, Euskadiko hiriburuko Film Laburren V. Nazioarteko Jaialdia

Erosi zure sarrerak eta gozatu Film Laburren Nazioarteko Jaialdian aukeratutako 50 film labur baino gehiagoz. Maiatzaren 18tik 23ra.

Fitnessaren guruen arriskua
Zure osasuna "Like" baten mende dago? Fitnessaren guruen arriskua sare sozialetan

Deportivo Alaveseko staff teknikoak emango du hitzaldia, sare sozialak sasoian jartzeko, elikadura-osagarriak kontsumitzeko eta dieta "osasungarriak" izenpean sustatzen diren dietak egiteko erreferentzia gisa erabiltzearen arriskuaz kontzientziatzeko. Aldabe Gizarte Etxeko ekitaldi-aretoan, 2026ko maiatzaren 19an, 19:00etan; eta Zabalgana Gizarte Etxeko ekitaldi-aretoan, 2026ko maiatzaren 21ean, 19:00etan. Sarrera librea lekua bete arte.

Museoen Nazioarteko Eguna
Museoen Nazioarteko Eguna 2026

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko aukeraz betetako egitaraua Arabako museoetan: Eclipse total, más que un evento astronómico (hitzaldia eta tailerra), Natur Zientzien Museoan; Poesia Arte Ederren Museoko koadroen aurrean (Poetak maiatzean)... eta askoz gehiago. Eta Arabako Natur Zientzien Museoak 40 urteko ibilbidea ospatzen jarraitzen du. Zorionak!

Kirol jarduerak
Udako kirol jarduerak 2026

Uda honetan, gozatu gizarte-etxeetako kirol jarduerez eta kirol instalazioez. Izena emateko epea ekainaren 3an hasiko da, 8:30etatik aurrera.

Belaunaldien arteko Inteligentzia-es
Praktikatu zure Belaunaldien arteko Inteligentzia El Boulevarden

El Boulevard merkataritza-guneak belaunaldi arteko adimena bultzatzen du, gazteen eta adinekoen arteko lotura sustatzeko. Maiatzaren 25eko astean, Boulevardeko Nodal plazako egongela txikian.

kirol hitzorduak
'Kirol hitzorduak' Gasteizen

16 urtetik aurrera. Maiatzean: entrenamendu funtzionala, basquet 3x3 eta martxa nordikoa.

Eta gainera...


IX. Afrika Astea
Afrikaren IX. Astea

Hemen da, beste behin ere Afrikaren Astea, aurten IX. edizioa, Gasteizen bizi diren Afrikako diasporako kideek antolatu dutena. Florida parkeko kioskoan izango da, maiatzaren 23an. Ez ezazu galdu!

Jarrai gaitzazu sareetan


VGgaztea sare sozialak
Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org