Nabarmenduak |
Xtraklub, 2025eko udazkeneko programazioa Urriaren 18an, larunbata, goizeko 8:30ean, azaroko eta abenduko jardueretarako izen-emateak irekiko dira. Xtraklub 12 eta 18 urtekoentzako aisialdi programa bat da. | |
| |
| |
Partehartzea eta boluntariotza |
| |
Boluntariotza Aspacen Hurbil zaitez, eta izan zaitez Aspaceren parte: kirol jarduerak, kultur jarduerak, harreman berriak edo aire zabaleko jarduerak | |
Aisialdia eta kultura |
| |
| |
Liburutegi Sarea. Denboraldi berria Liburutegi Sareak bere jardueren denboraldi berria aurkezten du gustu guztietarako proposamenekin: hitzaldiak, lantegiak, bakarrizketak, musika... eta askoz gauza gehiago! | |
Kontzertua. Kokein eta gonbidatuak Kokein taldeak "Bidea da helmuga" disko osoa joko du azaroak 8an, Izaskun Arrue Kulturgunean. Bertan ere izango dira Miren Narbaiza, Ander Mujika eta Joseba Baleztena, Nakar, Zea Mays, Eraso! eta Mursego. | |
| |
Lehiaketak |
| |
| |
Hizki Laburren Lehiaketa bueltan da! Aurten abentura eta fantasiaren inguruan aritzeko aukera izango dugu, aukeratutako hitza "trikimailu" baita. Ate sekretu bat? Dimentsio aldaketa? Bi istorioen arteko zubi bat? Zuk erabaki | |
"Gasteiz en conexión" lehiaketa "Artearen bidez esan: gorroto diskurtsorik ez!". 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua. Parte hartzeko formatu ezberdinak. | |
Erakusketak |
Arabako memoriak begirada gazte batetik Araba Click argazki lehiaketaren gazte kategoriako lanen erakusketa LABE Gazte Laborategian. Arabako lurraldearen oroitzapenei, paisaiei eta loturei buruzko ikuspegi fresko eta sortzailea. | |
| |
| |
Bekak eta laguntzak |
Euskara ikasteko gazteentzako dirulaguntzak Gasteizko IKAk, Vital Fundazioarekin batera, dirulaguntzak eskaintzen dizkie 18-25 urte bitarteko gazteei euskara ikas dezaten. Gainera, 16-18 urte bitarteko gazteek, ia doan egin dezakete C1 mailako edozein ikastaro. | |
Gazte kultur bonua. Azkenengo egunak Aurten 18 urte betetzen badituzu eta kultura interesatzen bazaizu (kontzertuak, zinema, etab.), oraindik garaiz zaude bonua eskatzeko. 400 euro dituzu zain! Epea urriaren 31n amaitzen da. | |
Eta gainera... |
| |
Autodefentsa feministari buruzko lantegia 14 eta 18 urte bitarteko neskentzako topagunea. Gure bizipenak eta haurnasketak izango ditugu erreminta nagusia indarkeria matxista jorratzeko hainbat ikuspegitatik. Feminismotik erantzuten ikasiko dugu ahaldunduz eta sareak eginez. | |
"Elkarrekin bizitzen ikasi" programa Anima zaitez hausnarketarako espazioak partekatzera eta pertsona guztiak zainduko gaituzten narratibak eraikitzera. Urriaren 20an hasten da zurrumurruen aurkako prestakuntza. Animatu parte hartzen! | |
Jarrai gaitzazu sareetan |
| |
Zure harpidetzaren kudeaketa |
| |