Vitoria-Gasteizko Udala

2025eko irailaren 11n, osteguna

Newsletter gaztea 127.zk

Gaztelaniaz ikusi
albistegi gaztea

Nabarmenduak


Hizkuntza kluba. Praktikak
Hizkuntza kluba 2025-2026: izena emateko epea ireki da

Hizkuntzak praktikatu nahi badituzu, izena eman. Ingelesa, euskara edo gaztelania.

GIS
Gazte informatzaileen sarea

15 eta 25 urte bitartekoa bazara eta Gasteizko ikastetxe batean ikasten baduzu, animatu informatzaile izatera! Galdetu zure institutuan edo hurbildu Gazte Informaziorako Bulegora. Epea zabalik urriaren 2ra arte.

Gaz oficina emancipación
GAZ, Gazteen emantzipaziorako bulegoa

Etxebizitza, enplegua, prestakuntza, edo mugikortasunari buruzko informazioa behar baduzu, bulegoa irailean bueltan da. Eskatu hitzordua.

G4zt3Hub
G4zt3hubeko irailerako eta urrirako programazioa

G4zt3hub, San Martineko espazio gazteak, irailaren 26an irekiko ditu ateak berriro. Jarduera eskaintza osoa kontsulta dezakezu. 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Xtraklub
Xtraklub, 2025eko udazkeneko programazioa

Dagoeneko Xtrakluben programazio berria kontsulta dezakezue. 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Urriaren 13an, larunbata, goizeko 8:30ean, izen-emateak irekiko dira.

LABE
Piztu dugu LABE-a!

LABE Gazte Laborategiak artea, jasangarritasuna, literatura eta kultura bisualare proposamen berriekin hasiko du ikastaroa. Memoria, identitatea eta gazte talentuari buruzko erakusketak izango dira ikusgai iraila eta abendua bitartean. Doako tailerrak 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Pil-pilean dugu LABE, pasa zaitez!

Gauekoak
Gauekoak. Programazioaren berritzea

Gauekoak udazken honetan itzuliko da 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzako aisialdi alternatibo eta osasungarriarekin. Gozatu doako jarduerak astebururo: kontzertuak, tailer artistikoak, abentura jarduerak eta askoz gehiago!

Hizkuntza Kluba 660x325px
Ingeleseko, frantseseko eta alemaneko C1 titulua lortzeko laguntzak gazteentzat

18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako hizkuntza-laguntzak eskatzeko epea zabalik. Irailaren 29ra arte.

Aisialdia eta sorkuntza


MAIA erakusketa
Marrazki erakusketa "Colores que miran"

Maiak, 15 urteko gazte batek, bere marrazki koloretsu eta biziak ikustera gonbidatzen gaitu. Gazte Informaziorako Udal Bulegoan bisita dezakezu erakusketa hau.

Tratu truke
"Tratu Truke". Hirugarren eta azken truke azoka

Objektuen bilketa irailaren 14tik 18ra izango da. Azoka, irailaren 20an. Iparralde gizarte-etxean. Parte hartu!

Curso intensivo de canto
Kantu Ikastaro trinkoa

Kantatzea gustoko al duzu? Eman izena Salburuko kantuko ikastaro trinkoan, eta gozatu musikarekin, energiarekin eta ahots handiekin. Parte hartu abesbatza batean edo ausartu bikote batekin, partekatu agertokia eta erakutsi zure talentua!

Desertia
Desertia Fest. Saharar kultur jardunaldia Gasteizen

Irailaren 13an, Arriagako parkean, 11:00etatik aurrera. Haziak-en laguntzarekin.

Off lokal
Antzerkia. Off lokal

"Off lokal, bigarren atala". Lau pieza, sareko hiru antzokietan segidan antzeztuko direnak. Gaztea bazara % 50eko deskontua izango duzu.

Quedadas pádel
Padel kirol-hitzorduak

Hurbildu Mendizorrotza edo Gamarrara eta gozatu padelaz. Ez duzu izena eman beharrik eta sarrera doan da.

Cinefórum EHU
Unibertsitateko zineforuma

2025eko irailaren 25ean Didney Lumet-en "Doce hombres sin piedad" filma proiektatuko da. UPV/EHUk ECTS kredituekin aitortutako jarduera, Letren Fakultateko 0.9 gelan, sarrera librearekin.

Gaztefilm fest
Gaztefilm Fest 2025

Bikoizketa-tailerra itzuli da. 12 eta 16 urte bitartean badituzu, zure bila gabiltza. Izen-emateak irailaren 24ra arte.

Lehiaketak, bekak eta laguntzak


LABE mural
"Horma bat mural baten bila" gazteentzako deialdia: arte gaztea hirian

Bidali zure proposamena labe@vitoria-gasteiz.org helbidera irailaren 21a baino lehen, eta bihurtu horma zuri bat zure mihisean.

Gobierno becas uni
Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak 2025-2026 ikasturtean

Irailaren 16ra arte dago zabalik epea. Kontsulta ezazu deialdia.

IKA
Euskara ikasteko gazteentzako dirulaguntzak

Gasteizko IKAk, Vital Fundazioarekin batera, dirulaguntzak eskaintzen dizkie 18-25 urte bitarteko gazteei euskara ikas dezaten. Gainera, 16-18 urte bitarteko gazteek, ia doan egin dezakete C1 mailako edozein ikastaro.

Ikerketa feminista
Ikerlan feministen lehiaketaren 6. edizioa

Proposamenak irailaren 30era arte aurkez daitezke. Lehiaketak 5.000 euroko bi sari izango ditu. Kontsulta itzazu oinarriak.

Arte Vital certamen
Vital Fundazioak 2025eko Arte Vital Lehiaketa abiarazi du

Arte bisualen lehiaketa: pintura, eskultura, argazkigintza eta beste teknika batzuk. Gaia librea da. Lanak aurkez daitezke irailaren 24ra arte.

Prestakuntza


Awake
Gazteak beren botere pertsonala konkistatzen

Aurkitu benetan nor zaren, zure helburuarekin konektatu eta zure bizitza aldatuko duten harremanak eraiki Awake Gasteiz taldearekin batera.

Saregune
Doako informatika-ikastaroak

2025eko irailean, urrian eta azaroan Saregunek ordutegi eta ikastaro ugari eskaintzen dizkizu.

Eta gainera...


Boletín estudio deporte
Gasteizko gazteen kirol-ohiturei buruzko ikerketa

Dagoeneko eskuragarri dago ikerketa hau, eta, bertan gazteen motibazioak edo kirol-jardueran izandako eragin positiboak ezagutu ahal izango dituzu, adibidez.

Eskola feminista
Jabetze Feministarako Eskolaren XV. edizioa!

"Ausarta" dantza lanarekin hasiko gara irailaren 24an, beren antzezle gazteekin. Gainera, Feminismoan Itzel gazte atalak berrikuntza ugari dakartza: eskalada, ihes-gelak, skate, eta abar. Anima zaitez!

Violencia
Genero-indarkeriaren biktimak identifikatzeko online tresna

Alerta-seinaleak identifikatzen eta arreta- eta laguntza-zerbitzuetako batzuk ezagutarazten laguntzeko tresna. 5 hizkuntzatan dago eskuragarri.

Jarrai gaitzazu sareetan


VGgaztea sare sozialak
Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org