Vitoria-Gasteizko Udala

2025eko ekainaren 12an, osteguna

Newslatter gaztea 125.zk

Gaztelaniaz ikusi
albistegi gaztea

Nabarmenduak


Tratu Truke
Tratu Truke-Truke azokak

Hurbildu bigarren azokara. Ekainaren 22an, Arriagako gizarte etxean. Aurretik, behar ez dituzun objektuak utz ditzakezu.

Graffesta
"Graffesta 01012' graffiti jaialdia

Datorren ekainaren 28an hiri kultura independentearekin hitzordua duzu Pilar auzoan.

K pop eta random
Kpop erakustaldia + random dance

Abuztuaren 3an, Kpop talde gasteiztarrek antolatutako koreografia korearren erakustaldi bat egingo dute Arka Plazan. Bukatzerakoan random bat egongo da.

ArabaClick gaztea
ArabaClick Gaztea

16 eta 30 urte bitartean badituzu, argazkilaritza egiten baduzu eta LABEn erakutsi nahi baduzu, bidali "Memorias de Álava" gaia duten argazkiak abuztuaren 31 baino lehen arabaclick@gmail.com helbidera, "Arabaclick joven" adieraziz. Zure irudien erakusketa egin ahalko duzu eta bekak eta sari ekonomikoak irabazi. Info gehiago: 691389446

Udako planak


KaldeArte 2025
KaldeArte. Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia

KaldeArte Gasteizko plazetara itzuliko da ekainaren 13tik 15era bitartean. Irten KaldeArtera eta aukeratu zure historia!

Araba euskaraz 25
Etengabe | Araba Euskaraz 25

Igande honetan, ekainak 15, Prado parkean, Armentia ikastolan eta Mendizorrotzan Araba Euskaraz 2025 ospatuko da. Anima zaitez!

Udako kirol jarduerak

Oraindik garaiz zabiltza kirol jarduerez gozatzeko. Aurkitu zurea!

Fiesta barrios
Auzoetako eta herrietako jaiak

Heldu da auzo eta herrietako jaien denboraldia. Galdu nahi ez badituzu, kontsultatu agenda.

Jaibus
Jaibus Vital

Jaibus Vital berriz ere errepidera, gazteak Arabako jaietara modu seguruan eramateko.

Verano joven 2025
Verano joven 2025: garraio publikoan deskontuak

18 eta 30 urte bitartean badituzu eta bidaiatzea gustuko baduzu, adi! Laster aktibatuko dira gazteentzako deskontuak garraio publikoan 2025eko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean bidaiatzeko.

Aisialdia


Gazte sortzaileak
Gazte Sortzaileak beka

Iaz hautatuak izan ziren 2 lan aurkeztuko dira aurki: "Pottoki Pot" eta "Araba lehen alaba". Ikusi nahi? Gogoratu 2025eko deialdia zabalik dagoela uztailaren 15era arte.

Korterraza
Korterraza IAKn | Ekainak 25

Gasteizko aire zabaleko film laburren eta musikaren jaialdia bueltan da eta ekainaren 25ean, euskarazko lanetan zentratuko da. Film laburren saioa eta euskaraz filmatzeak dituen erronkei buruzko mahai-ingurua egingo dira Izaskun Arrue Kulturgunean.

Perkuzioa
Perkusioa eta kanta tradizionalako tailerra

Nerea Quincoces eta Hekthor Folkekin batera zatoz tailer honetara. 12 urtetik gorako pertsonek hartu ahalko dute parte. Ekainaren 25ean izango da.

Flores teatro
Antzerkia. Badakizu plastikozko loreak ez dira inoiz bizi izan, ezta?

Bizitzaren zailtasunei eta irteerei buruz hitz egiteko korapiloak eta gezurrak biltzen dituen komedia. Ekainaren 18an euskeraz.

Talleres bici
Bizikleten oinarrizko mantentze-lanetarako tailerrak

Bizikletaz mugitzen zara? Eman izena tailerretan. Gizarte etxe ezberdinetan.

Formakuntza eta Hezkuntza


Euskara indartu
Formazio-saioak, opor jardueretako hezitzaileentzat

Aurten udaleku batean lan egiteko asmorik al duzu? Udako kanpus batean? Euskara Zerbitzuak formazio-saio bat antolatu du, aisialdian euskararen erabilera sustatzeko. Izena eman!

Saregune informática
Saregune. Doako informatika-ikastaroak

Ekainean eta uztailean ikastaro ugari daude aukeran ordutegi askotan. Hurbil zaitez!

Ehunbide
Eskola jazarpenari buruzko jardunaldiak

Ehunbide Fundazioak antolatzen ditu jardunaldi hauek ekainaren 17an. Inskripzio irekiak.

Cámara comercio
Kameraren bidez konektatzen

Arabako merkataritza-eskolak diruz lagundutako ikastaro hau eskaintzen du zure helburuak inpaktuarekin helarazteko, uztailaren 14tik 18ra. Izena emateko epea zabalik.

Eta gainera...


Emakumeen etxea
Emakumeen Etxeak ateak irekiko ditu

Ekainaren 13an etorri Etxea ezagutzera: merienda, Miren Narbaizaren kontzertua, topaketak eta partekatzeko uneak... Eta ezusteko zozketa bat ere bai!

Gazte panel EUSK
Egin bat GaztePanelarekin!

Euskadiko 10.000 gaztek baino gehiagok erantzuten diete gure inkestei. 15 eta 34 urte artean badituzu, parte har dezakezu, zure iritzia inporta zaigu!

Jarrai gaitzazu sareetan


VGgaztea sare sozialak
Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org