Vitoria-Gasteizko Udala

2025eko maiatzaren 15ean, osteguna

Newsletter gaztea 124.zk

Gaztelaniaz ikusi
albistegi gaztea

Nabarmenduak


Dirulaguntzak
Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko dirulaguntzak

Proiektuak antolatzeak eta aurrera eramateak gastuak sortarazten badizkizu(e), dirulaguntza eskatzea duzue. Epea: maiatzak 26.

Bolsa proyectos Gauekoak
Gauekoak. Proiektu-poltsa

Gauekoak programaren barruan, 2025eko udazken-neguko denboraldian, zure jarduera eskaintzea nahi baduzu, aurkeztu proiektua maiatzaren 25a baino lehen. Sortu, partekatu eta gozatu!

Gazte Hub
G4zt3Hub-eko programazio berria martxan

12 eta 18 urte bitartekoa bazara begira ezazu maiatzeko proposamena: Robloxen minijokoak sortu, capoeira, manga, diskotxiki… Izen-emateak zabalik.

Gaz oficina emancipación
GAZ Gasteiz. Gazteen emantzipaziorako bulegoa

Udal-zerbitzua, doakoa, 16 eta 34 urte bitartekoentzat. Orientazioaren eta aholkularitzaren bila etor zaitezke, zure emantzipazio-prozesua neurrira garatzeko, arreta pertsonalizatuaren bidez.

Udarako ekintzak


Rumbo al deporte
Kirol bidean

12 eta 30 urte bitartean badituzu, aukera duzu kirol modalitate ezberdinetan hasteko. Izen-emateak maiatzaren 19tik aurrera.

Naúticas
Jarduera nautikoak

Ur-jardueretan trebatzeko hastapen ikastaroak. Uribarri-Ganboan, ekaina, uztaila eta abuztua bitartean. Anima zaitez! Izen-emateak: maiatzaren 19tik aurrera.

Udako kirol jarduerak 2025
Udako kirol jarduerak

Uda honetan, gozatu gizarte-etxeetako kirol jarduerez eta kirol instalazioez. Modalitate asko dituzu aukeratzeko. Izena eman ekainaren 4tik aurrera!

EGK foro transpirenaikoa
Gazteriaren Foru Transpirenaikoa

Foro honetan parte-hartzaileek beren lurraldeetan bizi diren errealitate desberdinak eta antzematen dituzten beharrak eta gabeziak aurkeztu eta eztabaidatu ahal izango dituzte. Izena emateko epea zabalik dago.

Bekak eta dirulaguntzak


Becas Erasmus Vital
Erasmus bekak

Vital Fundazioak ikasleei zuzendutako Erasmus beken deialdi berri bat ireki du. Eskaera egiteko epea maiatzaren 31ra arte.

Becas inglés Vital
Ingeles teknikoa eta komertziala ikasteko bekak

Vital Fundazioak deialdi berriaren oinarriak argitaratu ditu. Ikasleentzat eta tituludunentzat. Ekainaren 14ra arte zabalik.

Aisialdia eta sorkuntza


K pop
K-pop random dance | Gauekoak

Hego Koreako dantza honen hastapen tailerra: energia-leherketa, abesti itsaskorrak, koreografiak eta estetika paregabea nahasten dituena. Maiatzaren 24an, 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.

Taller IA jóvenes
Bideoak adimen artifizialarekin editatzeko tailerra

16 eta 20 urte bitartean badituzu eta artea interesatzen bazaizu, ikus ezazu techno musika-saioetarako erakusketak nola diseinatu, eta ikas ezazu bideoak sortzen adimen artifiziala eta zure mugikorreko oinarrizko tresnak erabiliz. Maiatzaren 24an.

IA
Adimen Artifizialarekin irudiak sortzeko tailerra

Tailerraren helburua da trebetasunak eskuratzea irudiak modu kontzientean eta kritikoan sortzeko. Colectivo Femias-en eskutik, maiatzaren 24an. Antolatzailea: Arabako Argazkilaritza Elkartea.

Janus
Kontzertua. Janus Lester

Janus Lester-ek "Lore" izeneko bigarren diskoa aurkeztuko du IAK-Izaskun Arrue Kulturgunean, ekainaren 6an.Disko honek emozioen sakontasuna eta doinu aberatsak uztartzen ditu.

Lana
Dantza. "Lana"

Lana ikuskizunak lanean aritzeko kulturaren obsesiboa aztertzen du, zergatik jarraitzen dugun astean 40 ordu baino gehiago lan egiten galdetuz. Amaieran, publikoarekin topaketa bat izango da. Maiatzaren 29an

Cinefórum
Zineforuma 3ren artean: Who I Am Not

Dokumentalak bi pertsona intersexualen bizitza aztertzen du, genero-binarismoak zuzendutako mundu batean dituzten erronkak eta borrokak azaleratuz. Maitzaren 22an Florida zimenan. Hartu zure gonbidapena!

Museos
Museoen Nazioarteko Eguna

Museoen Foru Sareak zazpi jarduera programatu ditu datorren maiatzaren 18an egingo den Nazioarteko Egunerako.

Basket zuzenak
Saskibaloia Zuzenak

Saskibaloi arratsalde bat Zuzenak Klubarekin partekatu nahi baduzu, apuntatu data hau: maiatzak 23. Anima zaitez!

Enplegua eta prestakuntza


Lan bila
Lan bila zabiltza? Orientazio plan integrala

Enplegu bilaketa eraginkorragoa egin nahi al duzu? Gure orientazio-taldeak lagun diezazuke. Hurbil zaitez. Zure zain gaude!

Marketing
Marketin digitalari buruzko ikastaroa

Arabako Merkataritza Eskolak antolatzen du ikastaro hau. % 100 diruz lagunduta eta langabeei zuzenduta .

IKA
Euskara ikastaro trinkoak udan

Gasteizko IKA euskaltegiak hilabeteko ikastaro trinkoak eskainiko ditu berriro ere uda honetan: ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean. HABEk dirulaguntzak eskaintzen dizkie 16-18 urte bitarteko gazteei, C1 mailako edozein ikastaro ia doan egin dezaten.

Eta gainera...


Gazte Panel
GaztePanel. Zure iritzia interesatzen zaigu

Eragiten dizuten gaiei buruzko azterlanetan parte hartu nahi duzu? Gazteen Euskal Behatokiak GaztePaneleko kide izatera animatzen zaitu.Inkestak egiten badituzu, sariak irabazi ahalko dituzu, edo haborokinak izan.

Barrios visita
Bisita gidatua: Historia duten auzoak, Sansomendi

Sansomendi auzoa bisitatzeko aukera, gurutzatuen diren historioen mapa bat bailitzan, non izkina bakoitzak bizileku baten bila etorri zirenen oroitzapena gordetzen duen. Maiatzaren 24an.

Jarrai gaitzazu sareetan


VGgaztea sare sozialak
Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org