Vitoria-Gasteizko Udala

2025eko apirilaren 10ean, osteguna

Newsletter gaztea nº123

Gaztelaniaz ikusi
albistegi gaztea

Nabarmenduak


Hizkuntza Kluba 660x325px
Hizkuntza Kluba

16 eta 35 urte bitartekoa bazara eta ingeles maila altua baduzu, Hizkuntza Klubean izango gaituzu zain! Eman izena eta etorri astearte edo ostiraletan beste gazte batzuekin ingelesez mintzatzera.

Hiretu Hiria
Hiretu Hiria Gala

14 eta 18 urte bitarteko gazteek hiria hobetzeko egindako proposamenak aurkeztuko dira. Algara dantza taldeak, Asier Kidam magoak eta DJ Sonda-k parte hartuko dute. Apirilak 11, ostirala.

GazteHub
G4zte3Hub. Programazio berria martxan

Begira itzazu apirilerako proposamen berriak. 12 eta 18 urte bitartekoa bazara zure interesakoak izango dira. Pazko astean ere zabalik egongo da! Izen-emateak irekita.

Kalekumeak
LABE Erakusketa. Kalekumeak

Labe Gazte laborategiak erakusketa hau hartzen du, non Hego Euskal Herriko parkourtzale askok beren ibilbidea bildu duten, bideo eta argazkietan gozatu ahal izateko. Inaugurazioa maiatzaren 7an.

Udarako ekintzak


Udan
Udan Gozatu! 2025

Udan Gozatu! programak haurrei eta nerabeei zuzendutako aisialdiko eta denbora libreko hezkuntza-jarduerak eskaintzen ditu. Izena emateko azken egunak (apirilaren 13ra arte).

Auzolandegiak
Auzolandegiak

Eusko Jaurlaritzak Auzolandegien deialdia ireki du. 14 eta 26 urte bitarteko gazteentzat. Aurretiko izen-ematea: martxoaren 18tik apirilaren 22ra.

Discover EU
Discover EU. Erasmus+

Erasmus+ programak bere baitan jasotzen duen jarduera da DiscoverEU. Jarduera honek aukera ematen dizu Europako aniztasuna aztertzeko, bertako kultura-ondareari eta historiari buruz ikasteko eta kontinente osoko pertsonekin konektatzeko. Hautagaitzak 2025eko apirilaren 16ra arte zabalik. 18 urte badituzu, ez galdu aukera!

Bekak eta dirulaguntzak


Gazte sortzaileak
Gazte Sortzaileak: euskarazko sorkuntza-proiektuetarako bekak

Beka deialdi hau 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzat da. Epea zabalik dago 2025eko uztailaren 15era arte.

Emantzipa dirulaguntza
Emantzipa dirulaguntza eskatzeko epea zabalik

Etxebizitza bat alokatu edo erosten duten 25 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza. Azaroaren 28ra arte eska daiteke. Informazio gehiago nahi izanez gero, eskatu hitzordua GAZ Gasteiz, Emantzipaziorako Zerbitzuan.

Aisialdia eta sorkuntza


Kalekumeak maiatzak 10
Kalekumeak Parkour

Belaunaldien arteko jardunaldia. Kolektibo ezberdineei zuzendutako parkour lantegiak eta jarduerak kirol disziplina honetaz gozatzeko eta sakonago ezagutzeko.

Red Teatros
Antzoki Sarea.Udaberriko eta udako programazioa

Programazioa kontsulta dezakezu: antzerkia, dantza, bakarrizketak, zirkua eta bestelako ikuskizun eszeniko batzuk. Eta 30 urtetik beherakoa bazara, % 50eko deskontua duzu.

Musikarta
Musika kartetan erakusketa

Musika kartetan erakusketa urriaren amaiera arte ikusgai egongo da, eta Arabako Fournier Karta Museoko bildumako gai edo eduki musikalekin lotutako karta sortak erakutsiko ditu.

Enplegua eta prestakuntza


Foro empleo
Gasteizko Enplegu Foroa 2025

Lan bila bazabiltza, ez ezazu galdu Empleo Gune 2025. Maiatzaren 8an Europa jauregian.

HEI
HEI gizarte-gaitasunak: Hobeto komunikatu estereotipoak hautsiz

Lantegiak komunikazioari buruzko prestakuntza integrala proposatzen du, genero-ikuspegitik, adierazpen pertsonala eta profesionala sustatzeko tresnak eskainiz.

Eco anxious
"Eco anxious?" proiektua

2025eko ekainaren 24tik 29ra, Clermont-Ferranden, Frantzian. Michelin Hirien Nazioarteko Sareak (INMC) eta Europe Direct Zentroak bultzatutako nazioarteko ekitaldia. 20 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta ekoantsietatea ekintza positiboko motor bihurtzea du helburu. Izena emateko epea apirilaren 15era arte zabalik.

Eta gainera...


Accesibilidad
Inkesta. Vitoria-Gasteizko Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala

Horretarako, animatu betetzen bidaltzen dizugun inkesta eta esteka hau berbidaltzen zure kontaktu eta ingurukoei. Hirian bizi garen guztiontzako hiri baten alde!

Jarrai gaitzazu sareetan


VGgaztea sare sozialak
Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org