Nabarmenduak |
Gazte espazio berri bat Gasteizen Urtarrilaren 18an, hurbildu Gazte espazio berria ezagutzera. Oraindik ez du izenik zuek jarriko diozuelako! Mario Bros txapelketa, zumba tailerra, mahai-jokoak, eta askoz gehiago. 12-18 urteko gazteentzat. | |
"Laguntza bilatzeko artea" gida Sortzen gazte sorkuntza programak "Laguntza bilatzeko artea" izeneko gida eskaintzen dizu. Ikusi gazteentzako kultura baliabideen zerrenda osoa! | |
|
|
Aisialdia eta sormena |
Erritmoak sortzeko artea "Xbeats" beatmaker/musika ekoizleak tailer hau antolatzen du publiko guztiarentzat. Ikasi hiri-musikaren/hiphoparen oinarrizko oinarriak, kontzeptuak, teknikak eta historia. | |
Orbel. Kontzertua Lau gaztez osatutako talde honek "Lur Hezea" aurkezten du. Urtarrilaren 24an Izakun Arrue Kulturgunean. | |
Boluntariotza eta lankidetza |
Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2025 Eusko Jaurlaritzak deialdian izena emateko epea ireki du. Esperientzia bizi eta beste errealitate batzuk ezagutu nahi badituzu, eman izena! Otsailaren 17ra arte zabalik. | |
Elkartasun auzolandegiak. Setem Ezagutu, aztertu eta ikasi trukeaz, elkar-bizitzaz eta lankidetzaz, Latinoamerikako garapenerako proiektu batekin. Eman izena otsailaren 14ra arte. | |
Bekak eta dirulaguntzak |
Euskara ikasteko gazteentzako dirulaguntzak Gasteizko IKAk, Vital Fundazioarekin batera, dirulaguntzak eskaintzen dizkie 18-25 urte bitarteko gazteei euskara ikas dezaten. 16-18 urte bitarteko gazteek, berriz, oso merke egin dezakete C1 mailako edozein ikastaro. | |
Lehiaketak |
"Eman minutu 1 – Bakea" lehiaketa Bakearen eskubideaz eta bakearen kulturaz kontzientziatzeko minutu bateko ikus-entzunezko pieza onenak sarituko dira. Urtarrilak 31n amaituko da parte hartzeko epea. | |
Eta gainera... |
Gazteen Emantzipaziorako Bulegoa Gazteen emantzipaziorako bulegoa udal-zerbitzu bat da, doakoa 16 eta 34 urte bitarteko gazteentzat, eta orientazioaren eta aholkularitzaren bila joan ahal izango zara, zure emantzipazio-prozesua neurrira garatzeko, arreta pertsonalizatuaren bidez. | |
Jarrai gaitzazu sareetan |
|
Zure harpidetzaren kudeaketa |
|