Vitoria-Gasteizko Udala

2024ko abenduaren 10ean, asteartea

Newsletter gaztea 119.zk

Gaztelanieraz sarbidea
albistegi gaztea

Nabarmeduak


Hizkuntza kluba 660x325
Abenduaren 10etik izena eman dezakezu Hizkuntza Klubean

Hizkuntza Klubean izena eman eta zatoz beste gazte batzuekin ingelesa, frantsesa, euskara edo gaztelania praktikatzera! 16 eta 35 urte bitartekoentzat.

Sortzen 660x325
Sortzen, artista gazte hasiberrien topaketa

Abenduaren 30ean, 17:00etatik aurrera, LABEn. Eman izena abenduaren 15a baino lehen!

A cajón serrado 660x325
"A cajón serrado"

Gauekoak programaren udazken-neguko denboraldia BiziArte Kultur Elkartearen tragikomedia surrealista honekin amaituko da. Lortu zure sarrera doan entradium.com-en bidez

K-pop 660x325
K-Pop Gabonak 2024

Abenduaren 28an eta 29an Gasteizko Kpop taldeek antolatutako programan erakustaldi bat, "random in public" bat eta masterclass bat izango ditugu. Guztiak doakoak.

Oroituz 660x325
Oroituz: gure iraganaz mintzo

Arabako iraganaz jakin mina baldin badaukazu, abenduan ezagutzeko aukera izango duzu . Hitzaldiak, bisita gidatua eta erakusketa! Aldabe gizarte etxean.

Rumbo al deporte 660x325
"Kirol bidean" kanpaina

Oraindik ez zara enteratu? Abendua eta urtarrileko jardueretan plaza libreak geratzen dira: snowboard, pickleball, eta azkoz gehiago. Animatu eta izena eman!

Aisialdia eta sormena


Serigrafia 660x325
Serigrafia lantegia

15 eta 18 urte bitartekoa bazara, eman izena lantegi honetan eta kamiseta pertsonalizatuak egin! Gabonetako oparirik originalena egin ahalko duzu.

Realidad virtual 660x325
Errealitate birtuala

Etorri Gazte Gamingera errealitate birtuala probatzera. Betaurrekoak eta haririk gabeko aginteak. 12-18 urtekoentzako.

Go figure 660x325
Go figure. Antzerkia

Dantza modernoa eta garaikidea. Ikuskizun honetan diskriminaziorik ezaren, berdintasunaren eta pertsona guztiekiko errespetuaren mezua transmititzen da. Abenduaren 12an Félix Petite Antzokian.

Araski navidad 660x325
Gabonetako saskibaloi kanpusa. Araski

2011 eta 2018 urteen artean jaiotakoentzat. Goizeko saioak Abetxukuko kiroldegian. Kontsultatu datak.

Interakzioak 660x325
Interakzioak. Zigor Samaniego

Elkarrizketa Zigor Samaniegorekin. Artista digital eta 3D diseinatzaile ezaguna da, tokens ez-suntsikorren esparruan aditua. Abenduaren 19an.

Videojuegos 660x325
Sortu zure bideojokoa

Games Academy Alde Zaharrean. Bideojokoek flipatzen bazaituzte, ezin duzu aukera galdu zurea egiteko. Abenduaren 26an eta 27an Saregunean.

Hezkuntza eta prestakuntza


Atseden Eskola ikastaroak 660x325
Aisialdiko monitorea

Atseden Taldeak eskolak begirale ikastaroa egiteko aukera eskaintzen du. Abenduan hasiko da.

Cristina Pérez Chiquirrín 660x325
Solasaldia: "El desarrollo positivo adolescente"

Nerabeen garunaren garapenari eta funtzionamenduari buruzko hitzaldia, etapa hori hobeto ezagutzeko eta modu hobean lagundu ahal izateko. Abenduaren 16an.

Bekak eta dirulaguntzak


IKA
Euskara ikasteko gazteentzako dirulaguntzak

Gasteizko IKAk, Vital Fundazioarekin batera, dirulaguntzak eskaintzen dizkie 18-25 urte bitarteko gazteei euskara ikas dezaten. 16-18 urte bitarteko gazteek, berriz, ia doan egin dezakete C1 mailako edozein ikastaro.

Lehiaketak


Arabako fandango eta arin-arin koreografia txapelketa 660x325
Arabako fandango eta arin-arin koreografia txapelketa

Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatzen du lehiaketa hau, dantza tradizionalaren esparruan goi mailako edozein talderi irekia. Abenduaren 14an. Jaso itzazu zure sarrerak egun berean, 18:00etatik aurrera, Lakuako gizarte etxeko sarreran, lekuak bete arte!

Eta gainera...


Gazteen Emantzipaziorako Bulegoa

Gazteen emantzipaziorako bulegoa udal-zerbitzu bat da, doakoa 16 eta 34 urte bitarteko gazteentzat, eta orientazioaren eta aholkularitzaren bila joan ahal izango zara, zure emantzipazio-prozesua neurrira garatzeko, arreta pertsonalizatuaren bidez.

Unibertsitatekoentzako zineforum-a eus 660x325
Unibertsitateko zineforuma. "Solas"

2024ko abenduaren 12an, ostegunean, 18:45ean, "Solas" Benito Zambranak zuzendutako filma proiektatuko da UPV/EHUko Letren Fakultateko 0.17 gelan. UPV/EHUk kredituekin aitortutako jarduera eta sarrera librearekin. Izen-ematea: iragarri.elkartea@gmail.com

Jarrai gaitzazu sareetan


VGgaztea sare sozialak
Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org