Nabarmenduak |
|
|
Taldegune. Entsegu-aretoak Gasteizko Udalak hiriko musika-taldeentzako entsegu-aretoak diruz laguntzen ditu. Zozketan izena emateko epea: 2024ko azaroaren 4tik 18ra. | |
"Kirol bidean" kanpaina Gazteen artean kiroletako praktika zabaltzeko kanpaina da. 12 eta 30 urte bitartekoa bazara aukera paregabea daukazu kirol anitza praktikatzeko eta ezagutzeko, hastapen-maila batean. Udazken-neguko izen-emateak ireki dira jadanik. | |
Aisialdia eta sormena |
|
Antzerkia: Las niñas zombi Millenial begirada Gerra Zibilari buruz. Gerra bizi izan zutenen biloben belaunaldi-erretratua. Hiru lehengusinak etxe batean elkartzen dira. Abenduaren 4an, Teatro Félix Petite Antzokian. | |
Libre Izan Nonahi Topaketa Mugi gaitezen indarkeria matxistaren kontra! 12 eta 20 urte bitarteko gazteentzat. Azaroaen 22an. Anima zaitez! | |
|
Interakzioak Azaroaren 14an, Zas Kultur-ek, Montehermoso Kulturunearekin elkarlanean, "Interakzioak" elkarrizketa zikloaren saio berri bat aurkeztuko du. Nuria Pérez-Cárcamo artista izango da gonbidatua. | |
Inmersiones 2024. Agur eta Ciao Inmersiones, artista berrien biltzarra, abenduaren 14an izango da. Topaketa honen helburu nagusia da artistei eta beren proposamenei ikusgarritasuna ematea, baita jakintza trukatzea ere. | |
Hezkuntza eta prestakuntza |
Ongizate psikologikoa gazteengan. Guztion erronka Topaketa tekniko-profesionala gazteak eta buru osasunaren inguruan. Asafesek, azaroaren 26an, asteartea, Europa Biltzar Jauregian ospatuko den profesionalei zuzendutako zuzeneko mintegira gonbidatzen zaitu. | |
Itun Berdeko Enpresen XII. Topaketa Azaroaren 26an Europa Jauregian Itun Berdea Enpresen XII. Topaketa egingo da.Wallapopi buruzko hitzaldiaz gain, Oasys gazteen kolektiboak parte hartuko du, gazteek kontsumoari buruz duten ikuspegia azaltzeko. | |
Bekak eta dirulaguntzak |
|
Euskara ikasteko gazteentzako dirulaguntzak Gasteizko IKAk, Vital Fundazioarekin batera, dirulaguntzak eskaintzen dizkie 18-25 urte bitarteko gazteei euskara ikas dezaten. 16-18 urte bitarteko gazteek, berriz, ia doan egin dezakete C1 mailako edozein ikastaro. | |
Lehiaketak |
|
Hizki laburren lehiaketa Hizki Laburrak, euskarazko kontakizun laburren lehiaketa, abian da. 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzako. Lanak aurkezteko epea, azaroaren 15era arte dago irekita. | |
Eta gainera... |
|
Unibertsitateko zineforuma Azaroaren 14an, ostegunean, 18:45ean, Fargo (USA 1996) filma proiektatuko da UPV/EHUko Letren Fakultateko 0.17 gelan. UPV/EHUk ECTS kredituekin aitortutako jarduera eta sarrera librearekin. Izen-ematea: iragarri.elkartea@gmail.com | |
Jarrai gaitzazu sareetan |
|
Zure harpidetzaren kudeaketa |
|