Nabarmenduak |
Gazteen emantzipaziorako bulego berria Gazteen emantzipaziorako bulegoa udal-zerbitzu bat da, doakoa 16 eta 34 urte bitarteko gazteentzat, eta orientazioaren eta aholkularitzaren bila joan ahal izango zara, zure emantzipazio-prozesua neurrira garatzeko, arreta pertsonalizatuaren bidez | |
Hizki laburren lehiaketa Hizki Laburrak, euskarazko kontakizun laburren lehiaketa, abian da. 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzako. Lanak aurkezteko epea, azaroaren 15era arte dago irekita. | |
Gazte Talent – Musika talde gazteen lehiaketa Gazte Talent banda eta bakarlari gazteen lehiaketa da, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14-35 urteko gazteei zuzendua. Epea: azaroaren 19ra arte. | |
Gazteen ongizate mentalerako lehen laguntzako kita Ez zaude ondo eta ez dakizu zer gertatzen zaizun? Antsietatea duzu eta ez dakizu nola kudeatu? Triste zaude eta ez dakizu zergatik? Hemen eskaintzen dizugu lehen laguntzako kit bat zure ongizate emozionalerako | |
Aisialdia eta sormena |
|
WC 2.0_ Interbentzio artistikoa: Labe Gazte Laborategiak artista eta sortzaileak gonbidatzen ditu, eguneroko espazio izatetik, adierazpen askerako gune bat izatera | |
|
|
Halley Led Silhouette Martxel Rodriguez nafarrak eta Jon López madrildarrak sortu eta zuzendutako dantza konpainia da. Mugimendu modu berriei eta kontzeptu desberdinei buruz ikertzen dute, dantza garaikidearen ikuspegi propioa eskaintzeko helburuarekin. | |
|
|
|
Hezkuntza eta prestakuntza |
|
Gazteen eta GGKEen arteko topaketa Topo eginez 2024: zer egin dezakegu gure inguruneetan eta munduan justizia soziala sustatzeko? Gazteak eta GGKEen arteko topaketa, gure inguruneetan eta munduan, justizia soziala elkarrekin sustatzeko. 2024ko urriaren 29an, 17:00etatik 19:30era. | |
|
Kidez kide hezkuntza programa Gasteizko Udalaren Garapenerako Lankidetza eta Gazteria Zerbitzuek sustatutako programa da, eta haren helburua da gazteenen artean beste herrialde batzuetako gazteekin elkar ezagutza, elkartasuna, bizikidetza eta lankidetza sustatzea | |
Bekak eta dirulaguntzak |
|
Euskara ikasteko gazteentzako dirulaguntzak Gasteizko IKAk, Vital Fundazioarekin batera, dirulaguntzak eskaintzen dizkie 18-25 urte bitarteko gazteei euskara ikas dezaten. 16-18 urte bitarteko gazteek, berriz, ia doan egin dezakete C1 mailako edozein ikastaro | |
Eta gainera... |
Arabako unibertsitate zineforuma Urriaren 17an, ostegunean, 18:45ean, Anders Walter Philipperen Profesor Lazhar (Canadá, 2011) filma proiektatuko da UPV/EHUko Letren Fakultateko 0.17 gelan. UPV/EHUk ECTS kredituekin aitortutako jarduera eta sarrera librearekin. Izen-ematea: iragarri.elkartea@gmail.com | |
|
Zineforuma 3ren artean: Bye bye Tiberias Zineforuma urriaren 24an, 17:30ean Florida zinemetan. Jatorrizko bertsioa arabieraz eta frantsesez. Azpitituluak eta zineforuma: gaztelaniaz. Gazako testigantzak izango ditugu, Mugarik Gabeko Medikuen eskutik. Hartu zure gonbidapena | |
Jarrai gaitzazu sareetan |
|
Zure harpidetzaren kudeaketa |
|