Vitoria-Gasteizko Udala

2024ko irailaren 17an, asteartea

Newsletter gaztea 116.zk

Gaztelanieraz sarbidea
albistegi gaztea

Nabarmenduak


Hizkuntza kluba 660x325
Hizkuntza Klubean izena emateko epea ireki da!

Eman izena eta hitz egin beste gazte batzuekin! Ingelesa, frantsesa, alemana, euskara edo gaztelaniako taldeak dituzu.

Gazte Informatzaileen Sarea 2024-2025

15 eta 25 urte bitarteko ikaslea zara eta gazte informazioari buruzko bideoak grabatzea gustatuko litzaizuke? Horren truke, diru-ordain bat jasoko zenuke. Begira zer behar duzun parte hartzeko!

Hiretu Hiria. 660x325
Hiretu Hiria programan izena emateko azken egunak

Parte hartu eta izan Gasteizko gazteen bozgoragailua!

Pornografia lantegia 660X325
Pornografia: Fikzioaren eragina espektatiba erotiko eta sexualetan

Aisialdian nerabeekin, zuzenean edo zeharka, lan egiten duten hezkuntza-eragileentzako prestakuntza-saioa. Animatu eta eman izena!

IDEM arte sorkuntza gaztea 660x325
IDEM: Kultur nortasuna eta gazteak Gasteizen

Migratutako 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako gunea, bizitzan zehar jasan dituzten diskriminazioak ikertzeko balio izango duena. Urriaren 17an, 24an eta 31n. Izen-ematea beharrezkoa da.

Aisialdia eta sormena


Gauekoak udazken-negua 24. 660X325
Gauekoak 2024ko udazken-neguko denboraldi berria

Abentura kirola, lantegi sortzaileak, antzerkia eta berriro Laser Tag! Irailetik abendura arte hamaika plan dibertigarri. Adi egon izena emateko datekin, eta ez geratu lekurik gabe!

XtraKlub. Denboraldi berria. 660X325
Xtraklub programaren denboraldi berria

Dagoeneko izena eman ahal duzu 2024ko udazkeneko denboraldian: coastering, surf ikastaroa eta asteburu pasa, New York Rolls… 12 eta 18 urte bitartekoa bazara, hau da zure aukera!

Gazte Gaming 660x325
Gazte Gaming VG uda ostean itzuliko da

Irailaren 20tik aurrera gaming-ari eskainitako gazte gunea zabalduko da berriro. Hurbildu prestatutako berritasun guztiak ezagutzera. 12-18 urteentzako.

Unibertsitatekoentzako zineforum-a eus 660x325
Unibertsitatekoentzako zineforuma

Irailaren 26an, ostegunean, 18:45ean, Anders Walterren "Cuando termine la guerra" filma proiektatuko da UPV/EHUko Letren Fakultateko 07 gelan. UPV/EHUk ECTS kredituekin aitortutako jarduera eta sarrera librearekin. Izen-ematea: iragarri.elkartea@gmail.com

Hezkuntza eta prestakuntza


Praktikak hizkuntza klubean - 660x315
UPV/EHU Letren Fakultateko ikaslea al zara?

Erantzuna baiezkoa bada eta 120 kreditu gaindituta badituzu, egin praktika boluntarioak Hizkuntza Klubean!

Ingelesa B2. Diruz lagundutako kurtsoa. 660X325
B2 ingeleseko ikastaroa, Oxford azterketa-tasa barne, eta % 100ean diruz lagunduta

Langabezian dauden 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. 2024ko urriaren 14tik 29ra, 09:00etatik 14:00etara. Antolatzailea: Arabako Ganbera.

Awake. Gazteentzako tailerrak. 660X325
Awake Gasteiz: gazteak beren botere pertsonala bereganatzen

Mundua aldatu nahi duzu? Zure trebetasunak garatuko dituzu, beste gazte batzuekin konektatuko duzu eta aldaketaren parte izango zara! Eman izena irailaren 30a baino lehen eta egin bat tailerrekin. Astelehenetan, Landatxo gizarte etxean

Down Sindromea duten gazteekin aritzeko aisialdiari buruzko XVI. ikastaroa

16 orduko ikastaroa: Down sindromea (ezaugarriak, eboluzio-etapak, komunikazioa, gatazken konponbidea...), aisialdia eta denbora librea, talde-dinamikak, kasu praktikoak... Iparralde gizarte-etxean, irailaren 27an, 28an eta 29an.

Atseden Eskola ikastaroak 660x325
Aisialdiko begirale eta zuzendari izateko ikastaroak Atseden Eskolan

Haur eta gazteen aisialdiaren esparruan lan egin nahi baduzu, ez pentsatu gehiago eta eman izena Atseden Eskolak irailean bertan hasteko programatuta dituen begirale edo zuzendari ikastaroetan.

Bekak eta dirulaguntzak


Ingeleseko dirulaguntzak. 660X325
Ingeleseko C1 titulua lortu dutenentzako dirulaguntzak

Gazteria Zerbitzuak ingeleseko C1 titulua lortu duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako diru laguntzak atera ditu. Begiratu oinarriak ea lortu dezakezun diru laguntza. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 30ean bukatzen da. Informazioa guztia Udaleko web orrian

IKA
Euskara ikasteko gazteentzako dirulaguntzak

Gasteizko IKAk, Vital Fundazioarekin batera, dirulaguntzak eskaintzen dizkie 18-25 urte bitarteko gazteei euskara ikas dezaten. 16-18 urte bitarteko gazteek, berriz, ia doan egin dezakete C1 mailako edozein ikastaro.

HAZ 660x325
Argazki analogikoak errebelatzen ikasteko beka gaztea

Gaztea zara eta gustatuko litzaizuke zure argazki analogikoak errebelatzen eta positibatzen ikastea? Haz laborategiak beka bat du zuretzat! Jar zaitez harremanetan posta elektronikoz, edo bisitatu!

Lahiaketak


Ikerlan feminista. 660X325
Ikerlan feministen lehiaketa

Ezagutza eta ikerketa feministak sustatzeko lehiaketa abian da! Epea: 2024ko irailaren 30era arte.

Eta gainera...


Berdintasuna Vital Fundazioa. 660X325
Vital Fundazioaren genero berdintasun zikloa

Sare sozialetako maskulinitateari buruzko hitzaldiak, emakumeen desioaren eraikuntza, "Vulcanizadas" taldearen soinuak eta askoz gehiago, ‘Genero berdintasuna’ zikloaren edizio berrian

Osasuna eta Bizimoduei buruzko XVII. Jardunaldiak: "Salud mental y escuela. ¿Qué está pasando?"

Herritar guztiei zuzenduak. Sarrera doan. Izena eman behar da. Irailaren 24an eta 25ean, 18:30ean, EDIRENen (Errekatxiki, 4-6).

Jarrai gaitzazu sareetan


VGgaztea sare sozialak
Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Zure harpidetzaren kudeaketa


  • Harpidetza utzi buletinetik

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org