Nabarmenduak |
Gazte Informatzaileen Sarea 2024-2025 Gazte informazioari buruzko bideoak grabatu eta, horren truke, diru-ordain bat jasotzea gustatuko litzaizuke? Begira zer behar duzun parte hartzeko! | |
|
|
K-pop erakustaldia 2024 Gasteizko taldeen erakustaldia gozatzeko aukera berria izango dugu, uneko k-pop taldeen abestiekin! | |
GAZ emantzipaziorako zerbitzua 18 eta 35 urte bitartean badituzu, GAZen zure emantzipazio ibilbidean laguntzen zaitugu eta etxebizitzari, enpleguari, formakuntzari eta abarri buruzko informazioa eskaintzen dizugu. Online zerbitzua uztailean eta abuztuan zabalik egongo da. Egin ezazu komunitate birtualarekin bat gaz.eus webgunean. | |
Lehiaketak |
|
Udako postal lehiaketa: Post-Ontzi Gauekoak eta ALEAk uda kontatzera gonbidatzen zaituzte. Edonora zoazela, postal original, polit edo desberdin bat bidali beharko diguzu, zure oporren inguruan zerbait kontatuz, amodiozko istorio bat asmatu edo BIC boligrafo batekin marrazki bat eginez. Zeren zain zaude? Deialdia: uztailaren 5etik irailaren 5era. Ondoren, erakusketa, LABE Gazte Laborategian. | |
Prestakuntza eta bekak |
|
|
Aisaldia |
Uda honetan ere, Kultura plazara! Uda honetan itzuliko da Kultura plazara! Arte eszenikoak eta musika, hiriko auzoetako plazetara hurbilduko dira uztaileko, abuztuko eta iraileko arratsaldeetan. Emanaldi guztiak doakoak dira. Hartu etxeko aulkia eta jaitsi plazara! | |
Uda Antzoki Sarean Antzoki Sareak udako programazioa aurkeztu du. Uztailean eta abuztuan, jazzaz, musikaz, komediaz eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango duzu. Ez gelditu sarrerarik gabe! | |
Eta gainera |
|
Jarrai gaitzazu sareetan |
|
Zure harpidetzaren kudeaketa |
|