Labe Gazte laborategia sorkuntza gune honetan bere talentua erakutsi nahi duten artisten bila dabil. 12 eta 30 urte bitartean badituzu eta Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten baduzu, bidali zure proposamena eta aukera hau aprobetxatu!
VII. edizioa Europa Biltzar Jauregian apirilaren 23a eta 24an egingo da. Hitzordua doakoa da, baina beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua hartzea. Zure zain gaude!
EGK antolatuta, ekitaldia apirilaren 23an izango da, 17:00etan. Bertan, UNICEF eta EDE Fundaziotik datozen adituek parte hartuko dute lehenengo atal batean eta gaiaren inguruko gogoeta batzuk jorratuko dira bigarren atalean.
Prestakuntza praktikoa eta doakoa, langabezian dauden 30 urtetik beherako gazteentzat. % 100 finantzatua eta presentziala. Maiatzaren 6tik ekainaren 6ra, goizeko ordutegian.
"Orain ezin da ezertaz txantxarik egin!". Ezaguna egiten al zaizu? Lamine Thior umoristak eta arrazismoaren aurkako aktibistak oso argi dauka. Lantegi honetan egunerokotasunean umorea erabiltzeko izaten diren estereotipo, aurreiritziak eta diskriminazioak identifikatzen ikasiko dugu.
Apirilaren 18an, osteguna, 18:45ean, UPV/EHUko Letren Fakultatean, Facundoren eta Juan Ponceren 'Hay una puerta ahí' filma-dokumentala (Uruguay 2013) proiektatuko da. Sarrera librea eta unibertsitateko kredituak.
Gaztea eta enpatikoa zara beste errealitate batzuekin? Garapenerako lankidetza proiektuetan parte hartu nahiko zenuke zure praktiken edo GRALaren bidez? Guztiz une aproposean heldu zara GAZTENPATIA ezagutzeko.
Hobetuz Gazteren 100.000 €ren bitartez 4 proposamen gazte egikarituko dira. Gazte-txokoa, hiriko komun publikoen gida eta truke espazioak sortuko dira, eta gazteen osasun mentala hobetzeko baliabideak handituko dira.