Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2024ko urtarrilaren 17an, asteazkena

Newsletter gaztea 109. zk.

Nabarmenduak

GAZ, emantzipaziorako zerbitzua

Eusko Jaurlaritzak GAZ sortu du, emantzipaziorako zerbitzua, eta laguntza berri bat 25 eta 29 urte bitarteko gazteentzat

GAZ emantzipazio-prozesua hasi nahi duzuen gazteei zuzendutako informazio- eta laguntza-zerbitzua da. Emantzipa programa 25 eta 29 urte bitarteko gazteak emantzipatzeko zuzeneko laguntza da, eta 2024ko otsailaren 20tik aurrera eskatu ahalko da.

null

Gazte Gaming 2024

Abian da aurtengo Gazte Gaming VG programazio berria. Urtarrilaren 27an, larunbata, zatoz zure joko gogokoenak eskuratzeko plataformak ezagutzera.

Gaizki antzerkia

"Gaizki" antzerkia, Ama Hiru konpainiarekin

Labe Gazte laborategiak gonbidatzen zaitu ikustera, egungo harremanen errotik sortutako obra labur hau. Otsailaren 16an, bi pase (18:00etan eta 19:00etan).

null

Zatoz Hizkuntza Klubera, eta mintzatu euskaraz, ingelesez edo gaztelaniaz!

Ikasten ari zaren hizkuntzak praktikan jarri nahi badituzu, eman izena Hizkuntza Klubean. 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Kontsultatu plaza libreak.

Gazte Arte erakusketa

Gazte Arte 2024, zatoz obrak ikustera!

Otsailaren 2an, 18:30ean, erakusketa kolektiboa inauguratuko da Labe Gazte Laborategian. Obrak martxoaren 3ra arte ikusgai.

Hezkuntza eta prestakuntza

Atseden ikastaroa aisiladiko begiralea

Aisialdiko monitore izateko ikastaro trinkoa

Aisialdiko monitore titulu ofiziala lortzeko asmotan bazabiltza, Atseden taldeak ikastaro trinkoa eskainiko du uztailean bakarrik. Horrekin zure curriculuma garatu ahal izango duzu eskola-jantokietan, udalekuetan, kanpamentuetan eta abarretan lan eginez.

Aisialdia

Kirol bidean

Azken plazak negu honetako Kirol Bidearen kanpainan

12 eta 30 urte bitarte baduzu, izena eman eta hainbat kirol praktikatu negu honetan: kalistenia, izotz kirolak, eskalada, espeleologia, skate eta slackline.

Unibertsitate zineforuma

Urtarrilaren 25ean, osteguna, 18:45ean, UPV/EHUko Letren Fakultatean Clint Easwooden "Sully, hazaña en el Hudson" filma (Tom Hanks) proiektatuko da. Sarrera librea eta unibertsitateko kredituak.

null

Belatz ta Zor kontzertuan

2000ak birbizi itzazu, urtarrilaren 28an, 18:00etan, Aldabe gizarte etxean. Doakoa, sarrera librearekin lekua bete arte.

Hezkuntzaren nazioarteko eguneko kontzertua

Hezkuntzaren nazioarteko eguneko kontzertua

Urtarrilaren 24an Iragarri Elkarteak kontzertu bat antolatu du Hezkuntzaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatzeko.Unibertsitate Pabiloian izango da 18:00etatik aurrera.

Lehiaketak

Arabako jaien kartela 2024

Arabako 2024ko jaiak iragartzeko kartel lehiaketarako deialdia

Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko Arabako Jaietarako kartelaren lehiaketa martxan ipini du eta Gazte kategoria bat du (25 urtetik beherakoak)!

Berdintasuna

Autodefentsa feminista

Autodefentsa Feminista nerabeentzat 

Autodefentsa feminista saioa 10-13 eta 14-18 urteko neskentzat, Ester López Mongerekin, Safo Eskolako partaidea.

Kapoeira

Feminismoan Itzel: "Kapoeira. Safoko berinbaoa" (8-15 urte artekoentzat) 

Arte/borroka afrobrasildarra da. Askotariko mugimenduak dauzka, jatorria batez ere Angolan dutenak, eta bidegabekerien aurka protesta egiteko modua izan dira historian. Trebatzailea: Sabine Rahde, Foca. Urtarrilaren 20tik apirilaren 20ra.

Boluntariotza eta lankidetza

Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2024

Zabalik dago "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programan izena emateko epea!

Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea.1994 eta 2002 artean, biak barne, jaiotako gazteei zuzendua. Epea: 2024ko otsailaren 14a.

Gazteen Gurutze Gorria

Partekatu zure denbora Gurutze Gorriko aisialdi taldeko haurrekin!

Gurutze Gorriak boluntario gazteak bilatzen ditu aisialdi taldean haurrekin denbora partekatzeko. Asteburuetan, 11:00etatik 13:00etara.

Jarrai gaitzazu sareetan

VGgaztea

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org