Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2023ko abenduaren 13an, asteazkena

Newsletter gaztea 108. zk.

Nabarmenduak

Hizkuntza cluba

Hizkuntza Kluba: leku libreak euskara, ingelesa edo gaztelania praktikatzeko

16 eta 35 urte bitartekoa bazara, izena eman dezakezu Hizkuntza Klubeko leku libreetan eta beste gazte batzuekin elkartu hizkuntzak praktikatzeko.

Gazte Gaming VG

Gazte Gaming VG Special Weeks

12 eta 18 urte baldin badituzu aprobetxatu abenduan Gazte Gamingek eskaintzen dizkizuen jardueretan parte hartzeko: arcade makinak, programazio lantegiak eta askoz gehiago.

K-pop Gasteiz

K-pop Gabonak

K-pop dantza taldeek eta hiriko Gazteria Zerbitzuak elkarlanean programazio berezi hau prestatu dugu opor hauetan gustukoen duzuen zaletasuna goza dezazuen.

Gazte Arte

Gazte Arte 2023: arte gaztearen lantegiak zuzenean ikusteko aukera!

Urtarrilaren 2tik 7ra, Oihanederreko ur-biltegian, gazte irabazleak obretan daude! Zatoz ikustera!

mindfulness gasteiz gaztea

Gazteentzako erlazaxio eta mindfulness tailerra

Erlaxazio teknikak ikasi nahi dituzu? Eman izena Aldabe gizarte etxean abenduaren 16an 16:00etatik 18:00etara egingo den doako tailer honetan.

Aisialdia

Arabako Unibertsitate Zineforuma

Unibertsitate zineforuma

Abenduaren 14an, osteguna, 18:45ean, UPV/EHUko Letren Fakultatean, Tyler Nilson eta Mike Schwartz-en "La familia que eliges" (Estatu Batuak, 2019) proiektatuko da. Sarrera librea eta unibertsitateko kredituak.

Manga Ariznabarra

"Manga ilustrazioa" lantegia

Manga gustuko duzu? 12 eta 18 urte bitartean dituzu? Etor zaitez abenduaren 15ean Ariznabarreko liburutegira manga ilustrazioak egiten ikasteko lantegira (euskaraz). Doan, aldez aurretik izena emanda

Kirol bidean

Kirol Bidean programan leku libreak

Izotz patinajea eta hockeya, eskalada, skatea, slackline... probatzera animatzen zara? Hastapen-maila, 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.

Hezkuntza eta prestakuntza

Transexualitatea Gasteiz

Haur eta gazteen transexualitatea: ez da nire gorputza, zure begirada da

Bea Sever sexologoaren hitzaldia, NAIZEN elkarteko familien testigantzekin batera. Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, abenduaren 14an, 19:00etan.

Las voces del silencio

"Las voces del silencio" liburuaren aurkezpena

Zergatik geratzen dira hainbeste gazte beren telefonoen amildegi birtualean? Telmo Lazkano, pantaila eta sare sozialetan aditua eta Maitane Ormazabal, psikoterapeuta. Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, abenduaren 21ean, 19:00etan.

ICEX Vives

ICEX Vives - Prestakuntza-praktikak atzerrian espainiako enpresetan

"Vives" 2.000 praktika goi-mailako unibertsitate-titulazioa edo erdi-mailako edo goi-mailako lanbide-heziketa duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Eskaerak, urtarrilaren 1etik aurrekontu-kreditua agortu arte.

Eta gainera...

#serlobas erakusketa

Elisa Miralles eta Lurdes R. Basolín "#serlobas" erakusketa

Argazkilariek emakumeen gorputzen beste imajinario bat aztertzen dute, argazki koral eta kolaboratibo baten bidez. Amarica aretoan urtarrilaren 28ra arte.

CES boluntariotza Anguleman

ESC volunteering in Angoulême: Discover international relations through twinning activities!

Angulemako Senidetzeen Batzordea Europako boluntario gazte bat bilatzen ari da, 2024ko urtarriletik edo otsailetik aurrera, Europako Elkartasun Kidegoaren programan parte hartzeko. Eskaintza Europako Elkartasun Kidegoaren plataforman edo elkartearen webgunean ikus daiteke. Animatu eta parte hartu! Epea: 2023/12/31

Jarrai gaitzazu sareetan

VGgaztea

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org