Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2023ko azaroaren 15ean, asteazkena

Newsletter gaztea 107. zk.

Nabarmenduak

Gazte aholkularitzak Gasteiz

Gazteentzako udal aholkularitzen irudi berria

Gasteizko Udalak Gazteria Zerbitzuko hiru aholkularitzak zabaltzeko kanpaina bat abiarazi du, irudi berrituarekin.

Interakzio gauekoak

I [n] t e r a [k] z i o

Ikuskizun honek amaiera emango dio Gauekoak-eko udazken-neguko denboraldiari. Lakua gizarte etxeko antzokian, Abenduaren 16an. Gonbidapenak jadanik eskura ditzakezu.

Gazte Arte

Gazte Arte obretan!

"Trascendence", "Congelando la memoria", "Irresistible lineal" eta "Pliegues" izan dira saritutako obrak.

Labe Gasteiz

Labe Gazte Laborategia

Labek berriro piztuko du bere sua hiriko gazteentzat. Azaroaren 22an Irati Antiaren " Azukre beltza" erakusketaren inaugurazioa, 19:00etan, San Vicente de Paul 21ean.

Xtraklub

Xtraklub, Whatsappean ere

Jarduerei, izena emateko epeei edo azken ordukoei buruzko informazioa jaso nahi baduzu, Whatsapp-eko zabalpen-zerrendan izena eman dezakezu.

Aisialdia

Taldegune 147x74

Lokalik behar duzue sortzeko, entseatzeko eta grabatzeko? Taldegune programaren edizio berria

Vitoria-Gasteizko Udalak eta Talde Gune Gasteizek Gasteizen erroldatutako musikarientzako aretoak diruz laguntzen dituzte, 2 euro/orduko prezioa bakarlarientzat, eta 3 euro/ordukoa, taldeentzat. Zozketan izena emateko epea: azaroaren 20ra arte.

Xtraclub

Xtraklub 2023ko udazkena-negua

Azaroko eta abenduko ekintza batzuetan oraindik ere plaza libreak ditugu. 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.

Mahai jokoak Hipsteria

Jolas arratsaldea Aldaben

Nahi al duzu mahai-joko arratsalde batez gozatzea Aldabeko liburutegian? Hipsteria dendak bere jolasik dibertigarrienak ekarriko ditu. Azaroak 16, 18:00etan. 14-30 urteko gazteentzat, doan.

Topaketa Sarean seguru

Topaketa "Sarean seguru, errebelde eta alai, Libre Izan Nonahi"

Dantza eta lantegien bidez (ziber)indarkeria matxistei buruz hitz egingo dugu eta indarkeria matxista horiei aurre egiten ikasiko dugu. Azaroak 17, ostirala, Oihaneder Jauregian.

El club del LP

El Club del LP

Pop-rockaren historia markatu duten diska batzuk beste rockzale batzuekin partekatu. Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, ostiral txandakatuak 18:30etik 20:00ra. Sarrera librea.

Arabako Unibertsitate Zineforuma

Unibertsitate zineforuma

Azaroaren 23an, osteguna, 18:45ean, UPV/EHUko Letren Fakultatean, Andrew Niccolen "Gattaca" (Estatu Batuak, 1997) proiektatuko da. Sarrera librea eta unibertsitateko kredituak.

Hezkuntza eta prestakuntza

Hell Dorado lantegiak

Musika eta dantza lantegiak Hell Dorado-n

6 musika-talde hasiberrientzako edo profesionalizatzeko bidean daudenentzako prestakuntza-tailerra eta hip-hop hastapenetarako tailerra. Doakoak, plaza mugatuak, 14 eta 29 urte bitarteko gazteentzat.

Samara Velte

Hitzaldiak Ignacio Aldecoa Kultura Etxean

"Gazteak, gatazka eta memoria", azaroaren 16ean, "Educar a los chicos y chicas adolescentes en casa y en la escuela", azaroaren 29an eta "Haur eta gazteen transexualitatea: ez da nire gorputza, zure begirada da", abenduaren 14an. Sarrera librea.

Eta gainera...

Running-hitzorduak Gasteiz

"Running-hitzorduak" San Silvestre 2023 prestatzeko

Kirol Zerbitzuak antolatuta, 16 urtetik gorakoentzat, doakoak eta izena eman beharrik gabekoak. "Running" maila oinarrizkoa izango da. Igande hauetan: azaroaren 26, abenduaren 3 eta 17. El Prado parkean, 10:00etan.

Hobetuz

┬┐Hiria hobetzeko proposamenik duzu?

Edozein pertsonak, banaka edo taldeka, azaroaren 26ra arte plantea diezaioke bere hobekuntza-ideia Gasteizko Udalari.

Boluntariotza

Elkarteen erakusleihoa: aukera-mundua

Ezagutu nola elkarte batean boluntario gisa aktiboki parte hartzeak zure ibilbide akademiko eta pertsonala aberastu dezakeen. Azaroaren 29an, 10:30etik 13:30era, Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultatean.

Giza Liburutegiak

Zurrumurruen aurkako giza liburutegiak

Hainbat pertsonak giza-liburu gisa jarduten dute, eta, horri esker, estereotiporen batean sartuta dauden pertsonak "irakurri" egingo dira, atzean dagoen historia ezagutzeko. Azaroaren 21ean, Lakua g.e.an.

Jarrai gaitzazu sareetan

VGgaztea

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org