Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2023ko urriaren 16an, astelehena

Newsletter gaztea 106. zk.

Nabarmenduak

Xtraclub

Xtraklub 2023ko udazkena-negua

12 eta 18 urte bitartean badituzu, gogoratu urriaren 20an irekiko dela Xtraklub programaren azaro eta abenduko jardueretarako izena emateko epea. Ez galdu!

Hizki laburrak

Hizki laburrak

Hizki Laburrak kontakizun laburren lehiaketa "Ironia" -rekin jarriko da abian. Azaroaren 13ra arte dago epea 16 eta 30 urte bitarteko gazteek egindako lanak aurkezteko.

Zombie infekzioa

Zombie infekzioa: erronka

Hiriko eraikin batean, "top secret" den zerbait lantzen ari dira. Eraikinean lehenak sartzeko agindu dizuete, eta barrutik, honako mezua jaso da: "Akabo! Gizateriaren amaiera da". Azaroaren 18an, 19:00etan, Landatxoko gizarte etxean.

Gazte Arte

Gazte Arte lehiaketak obrak bilatzen ditu!

Aurkeztu zure proposamen artistikoa urriaren 25a baino lehen. Bi kategoria: 14-19 eta 20-25 urte.

Hiretu Hiria

Hiretu Hiriaren edizio berria martxan

Hiretu Hiria programak gure hiria hobetzeko gazteen proposamenak biltzen ditu. Ikusi ezazu iaz irabazi zuen proposamenaren bideoa!

Aisialdia

Zure Magia Naiala

"Zure magia" lantegia

Ezagutu magiaren mundua 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzako tailer honetan, Judimendiko liburutegian. Urriaren 17an, 18:00etan, euskaraz.

Wecandoit Vitoria-Gasteiz

Wecandoit, Guk egin dezakegu!

Begiratu diezu altzariak muntatzeko argibideei? Ez zaizu iruditzen agertzen diren pertsona guztiak berdin-berdinak direla? Etorri eta bir-marraztu dezagun "normaltasuna"! Urriaren 21ean, doan (izen-ematearekin).

Liburutegiak Gasteiz

Gazte jarduerak liburutegietan

Komikia eta manga, mahai-jokoak, Wattpad eta errotulazioa. Begira Liburutegi Sareko gazteentzako planazoak! Eman izena bi aste lehenagotik.

Liburutegiak Gasteiz

2023ko Liburuak Trukatzeko Azoka

Zure liburu bilduma berritu nahi duzu? Hurbildu zaitez urriaren 21ean eta 22an Iradier Arenara eta trukatu! Edizio honetan, 2000. urtetik aurrerako edizioak baino ez.

Arabako Unibertsitate Zineforuma

Unibertsitate zineforuma

Urriaren 26an, osteguna, 18:45ean, EHUko Letren Fakultatean, Samuel Kishiren "Los lobos" (Mexiko, 2019) proiektatuko da. Doako sarrera eta unibertsitateko kredituak.

k-pop tailerra

K-pop dantzatzen ikasi!

Hurbildu eta ezagutu K-pop dantza korearraren pausoak eta koreografiak. Urriaren 21ean Iparralde gizarte etxean. 12-18 urte. 1,5€ bazkideak - 2,50€ bazkide ez direnak.

Hezkuntza eta prestakuntza

Iñaki Eizmendi

"Gazteak euskaraz. Ibilbide arrakastatsurako gakoak eta gazteen bizipenak" hitzaldia

Iñaki Eizmendik gazteen hizkuntza-ohituretan eragin duten gakoak aztertuko ditu eta bi gaztek beraien bizipenak aurkeztuko dituzte. Urriaren 19, 19:00etan. Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.

Autodefentsa feminista taldea Gasteiz

Nerabeentzako Autodefentsa Feministarako taldea

Ba al dakizu Emakumeen Etxeak Autodefentsa Feministako talde egonkor bat duela (14-18 urteko neskentzat) ikasturte osoan biltzen direnak? Animatzen zara?

TAE vitoria-gasteiz

Arte Eszenikoen Tailerra

Arabako TAE Euskal Herriko antzerki-irakaskuntzaren zentro aitzindaria da, Arabako Foru Aldundiak sustatu eta finantzatua. Antzerkia gustuko baduzu, kontsultatu urteko ikastaroak eta ikastaro monografikoak!

Eta gainera...

Ariketa gelak

Ariketa gelak, zure erritmorako jarduera fisikoa

Kirola egiten hasi nahiz ariketa fisiko moderatua egin, ariketa-gelak dira zure leku. Gozatu!

Europako Ondare Jardunaldiak

Ondarea Bizirik

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan hitzaldiak, bisita gidatuak eta "Arnoko labirintoa" ibilbide naturala izango dira.

Bularreko Minbiziaren Lasterketa Solidarioa Gasteiz

Bularreko Minbiziaren IV. Lasterketa Solidarioa

Asammak eta Vital Fundazioak bularreko minbiziaren IV. Lasterketa Solidarioa antolatu dute aurten ere, 2.500 pertsona bilduko dituen 5 kilometroko ibilbidearekin. Urriak 22, 10:30ean.

Discover EU

Discover EU: Interrail txartelak doan

2005ean jaio bazara, bete ezazu zozketan parte hartzeko inprimakia. Lagunekin egin nahi baduzu, bete taldean! Urriaren 18ra arte.

Jarrai gaitzazu sareetan

VGgaztea

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org