Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2023ko uztailaren 13an, osteguna

Albistegi Gaztea 104. zk.

Nabarmenduak

Vitoriagazteok oporretan

Partekatu zure oporrak VitoriaGazteok Instagram-eko kontuan eta 60€-ko txartela irabazi!

Kontatu zure oporrak, aholkuak eta gomendioak VitoriaGazteok Instagram-ean, eta jarrai ezazu profila beste gazte batzuen esperientziak eta bidaiak ezagutzeko!

Hizkuntza Kluba

Enpresan borondatezko praktikak egin nahi dituzten EHUko Letren Fakultateko ikasleak behar dira

Hizkuntza Klubean praktikak eskaintzen dizkizuegu, gazteen elkarrizketa-taldeak dinamizatuz: ingelesa, frantsesa, gaztelania edo euskara.

Aholkularitzak

Gazte aholkularitzen udako ordutegiak

Gazteentzako udal aholkularitzek ordutegi berezia dute udako hilabeteetan.

Kpop erakustaldia

Gasteizko Kpop taldeen erakustaldia

Pop korearraren koreografia ospetsuenetako batzuk ezagutu nahi dituzu? Hurbildu Arka plazara, uztailaren 30ean, 17:30ean. Gazte Faktory programa barruan.

HIGA

HIGA! Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa

Uztailaren 17tik 21era HIGAren 4. edizioa izango da Gasteizen. 75 gazte eta 35 hizkuntza gutxitu. Xede nagusiak ditu hizkuntza gutxituen biziberritzea eta nazioarteko komunitate ezberdinen arteko sare-lana. Horretarako, hitzaldi edo mahai-inguruak, lantegiak eta aisialdi ekintzak burutuko dituzte.

Lehiaketak eta zozketak

Opor klik lehiaketa

OPOR klik! 2023. Zure uda argazkietan

Udan zehar ikusitakoak zein bizi izandakoak kontatu nahi badizkuguzu uztailaren 17tik irailaren 17ra arte zabalik mantenduko dugu argazkiak bidaltzeko epea. Anima zaitez klik egitera opor egunei!

Zuhaitz  etxeko zozketa

18 eta 30 urte bitartekoa zara eta zuhaitz etxe batean gaua pasa nahi?

Sartu Instagram-eko @vggaztea profilean eta esan zozketaren post-ean nora eta norekin joango zaren oporretara. Epea: uztailak 16.

Argazki kameraren zozketa

18 eta 30 urte bitartekoa bazara, uda honetan bidaiateka erabiltzeak saria du!

Uda honetan, Gazte Informaziorako Bulegoko bidaiatekara bazatoz eta bidaia gidaren bat maileguan hartzen baduzu, sari zuzena jasoko duzu eta argazki kamera baten zozketan sartuko zara. Epea: uztailak 21.

Aisialdia

Jaibus Vital

Jaibus Vital: hurbil zaitez jaietara modu seguruan!

Uda honetan ere, Vital Fundazioaren Jaibusak aukera ematen die arabar gazteei lurraldeko jaietara modu seguruan joateko. 3 € joan-etorria.

Kirol Bidean

Azken lekuak kirol bidean kanpainan

12 eta 30 urte bitartekoa bazara, izena eman eta hainbat kirol praktikatu uda honetan: Arroilak, Bizikleta-Sup/kayak, Kalistenia, Espeleologia, Geocaching, Kayak eta mendi irteera inklusiboa.

Gasteizko antzoki sarea uda

Antzoki Sareko Udako Denboraldia

Programazioari begiratu bat eman! 30 urtetik beherakoek %50eko deskontua duzue.

Hezkuntza eta prestakuntza

LH egutegia

Lanbide Heziketaren egutegia

Onartutakoen behin-behineko eta behin betiko zerrendak, eta matrikulatzeko epeak.

Atsedenen ikastaroak

Atseden aisialdiko eskolak begirale eta zuzendari izateko ikastaroak eskaintzen ditu

Boluntarioen munduan interesa baduzu, edo hezkuntzaren eta haurtzaroaren esparruan irteera bilatzen baduzu, Aisialdiko Begirale Ikastaroa interesatuko zaizu, eta dagoeneko 21 urte eta begirale titulua badituzu, Aisialdiko zuzendari gisa espezializatu zaitezke.

Idiomas Fundazioa

Idiomas Vital Fundazioak 23-24 ikasturterako matrikula ireki du Vitoria-Gasteizen eta Laudion

Irailaren 4ra arte. 10 hilabeteko iraupena (iraila - ekaina). Prezioa: 420 € (astean 2 ordu) edo 630 € (astean 3 ordu). Erakundeak Cambridgeko ingeleseko titulu ofizialak (First eta Advanced) prestatzeko zentro izatea lortu du, eta azterketak ikastetxean bertan egin ahalko dira 2024ko maiatzeko deialdian.

Logistika

Logistika, banaketa eta garraioko prestakuntza-eskaintza

Logistikaren sektorean enpleguaren aldeko apustua egin nahi baduzu, begiratu Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-eskaintza urteko azken lauhilekorako. 60 ikastaro baino gehiago dira!

Eta gainera...

Libre izan

"Libre Izan Nonahi celebra, actúa, responde" udako kanpaina: Sarean seguru, errebelde eta alai

Ezagutu uztailean, abuztuan eta irailean burutuko diren indarkeria matxista prebenitzeko udal Estrategiako jarduerak. Sare sozialetan eta sareetatik kanpo indarkeria matxistarik gabeko bizitzak lortu ditzagun!

Burbuila apurtu eus

Apurtu burbuila. Kalamurik gabe gehiago zara

Kalamurik gabeko bizitzan zure bertsiorik onena garatuko duzu.

Gazteen bila gaude

Haz Laborategia 13 eta 25 urte bitarteko gazteen bila dabil

Haz Laborategiak lan talde bat eratu nahi du inpaktu sozialeko proiektu eszeniko, performatibo eta hedatu bat garatzeko. Eta zurekin egin nahi du!! Sorkuntza artistikoko proiektu honen diseinuan eta garapenean parte hartu, hainbat diziplina artistikoko profesionalekin batera.

Jarrai gaitzazu sareetan

VGgaztea

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org