Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2023ko ekainaren 14an, asteazkena

Albistegi Gaztea 103. zk.

Nabarmenduak

Gazte gaming VG

Escape room-a eta streamer lantegia

Jarduera bereziak Gazte Gaming VGn! Ekainaren 17an, Escape Room-a; eta 24an, streamer bezala lehen urratsak emateko tailerra (euskaraz). Eman izena!

Estanpazio hastapena Laben

Estanpazio hastapena Alba Tojoren eskutik

Animatu xilografia bidezko estanpazio-tailer honetara! Parte-hartzaile bakoitzak hainbat pieza egingo ditu eta irudi kolektibo bat sortuko dugu oihalezko poltsan. Ekainaren 21ean, 18:00etatik 20:00etara Labe laborategian.

Indarkeria futbol-zelaietan

Indarkeria fisikoaren eta hitzezko indarkeriaren aurka futbol zelaietan

Gasteizko Udalak eta Deportivo Alavesek futbol zelaietako indarkeria fisikoa eta hitzezko indarkeria desagerrarazten lagundu nahi dute futbol jokalarien mezuen bidez.

Kerik gabeko guneak

Mendizorrotza eta Gamarra kerik gabeko guneak

Aurten, bi gune horiek Kerik Gabeko Espazioak dira. Hemen ere, hobe tabakorik gabe. Izan gaitezen EREDUGARRI!

Hezkuntza eta prestakuntza

null

Arabako Ganberaren doako ikastaroak

Langabezian zaude edo zure lana hobetu nahi duzu? Ikastaro hauek interesgarriak izan dakizkizuke: "Activa tu futuro" (uztailaren 3tik 13ra) eta "3 claves para vender con éxito" (uztailaren 10etik 14ra).

Aisialdia

Gasteizko antzoki sarea uda

Antzoki Sareko Udako Denboraldia

Programazioari begiratu bat eman! 30 urtetik beherakoek %50eko deskontua dute. Sarrerak ekainaren 21etik aurrera salgai.

Aldabe gizarte etxea

Aldabe gizarte-etxearen 25. urteurrena

Ospatzeko, hainbat jarduera izango dira, hala nola, escape room-a, Atrikipunk talde gasteiztarraren kontzertua, Kpop ikastaroa eta urpeko hockeyan hasteko ikastaroa, besteak beste.

Frantziako Tourra Gasteiztik

Bizi ezazu Tourra!

Uztailaren 2an, Gasteizek 2023ko Frantziako Tourraren bigarren etaparen irteera ikusiko du. Hiria horiz jantziko da 200 txirrindulari inguru Mendizabalako aparkalekutik ateratzen ikusteko, 12:15ean.

Vital Fundazioa Tour

Vital Fundazioaren proposamenak Tourra ospatzeko

BHrekin lankidetzan, Tourreko 2. etapa simulatuta egin ahalko da, CaMinus taldeko kideei harrera egingo zaie gurpildun aulkian Euskal Herriko 1. itzulia egin ondoren, eta hitzaldi-ziklo batek Tourraren historiari lotutako protagonistak izango ditu.

Jaibus Vital

Jaibus Vital

Uda honetan ere, Vital Fundazioaren Jaibusak aukera ematen die arabar gazteei lurraldeko jaietara modu seguruan joateko. Ekainaren 17tik aurrera, 3 € joan-etorria.

Araba Mendiz Mendi

Araba mendiz mendi

GR25etik irteera gidatuen programa berri bat larunbatetan urrira arte, autobus eta gida profesionalarekin. 30 pertsonako taldeak eta zailtasun txiki, ertain edo handiko ibilbideak.

Eta gainera...

Azterlariak

Azterlariak taldeko kampamentua

9 eta 17 urte bitartekoa zara? Anima zaitez Arabako Mendialdeko kanpamentu honetara, uztailaren 17tik 30era, kanpin-dendetan, Azterlariak aisialdi-taldearekin.

Araski uda

Araski Udako Campusa

Araskik hainbat campus eta jarduera antolatzen ditu saskibaloiaren zaleentzat. Begiratu webgunea!

Boulevard Andre Maria Zuri lehiaketa

8. Andre Maria Zuriaren kamiseta lehiaketa

Andre Maria Zuri honetan ez zaitez txuriz geratu! Boulevardek aurten ere Jaietako kamiseta bat diseinatzeko lehiaketa jarri du martxan. Uztailaren 2ra arte.

JMJ Lisboa 2023

JMJ Lisboa 2023

Abuztuaren 1etik 6ra Gasteizko Elizbarrutiarekin Portugalera erromesaldira joateko tokiak daude oraindik. 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzat.

Jarrai gaitzazu sareetan

Sareetan jarrai gaitzazu

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org