Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2023ko maiatzaren 15ean, astelehena

Albistegi Gaztea 102. zk.

Nabarmenduak

MFest Vitoria-gasteiz

Mfest! 2023

M-Fest emakume artisten jaialdia bueltan da! bi eguneko egitarauarekin dator: musika, hitzaldiak, tailerrak eta artisautza, maiatzaren 26 eta 27an.

Errealitate birtuala Gasteiz

Errealitate birtuala

12 eta 30 urte bitartekoa bazara, hurbil zaitez maiatzaren 21ean, igandea, #GaztegamingVG-ra errealitate birtuala esperimentatzera. Sarrera librea lekua bete arte.

Musika esperimentala Labe Gasteiz

Musika esperimentaleko tailerra

Disc jockey-ak eta bideo jockey-ak, musika nahasten eta esperimentatzen utziko digute. Ekainaren 3an, Labe Gazte Laborategian.

Ekoastea

Leku libreak EKOASTEA udaleku ibiltarian parte hartzeko!

16-18 urte bitarteko gazteentzat, uztailaren 1-5 artean. Izen-ematea plaza libreetan: maiatzaren 24tik aurrera.

Tetrapack 2023 Gasteiz

Tetrapack erakusketa kolektiboaren inaugurazioa

Gazte Klik Klak-eko irabazleek sortutako erakusketa Amarika aretoan inauguratuko da maiatzaren 24an, 19:30ean. Ekainaren 25era arte ikusgai.

Gazte Sortzaileak

Gazte Sortzaileak bekaren deialdi berria martxan da!

16-35 urte bitarteko gazteei zuzendua. Proposamenak bidaltzeko azken eguna: uztailak 14.

Lana

Apdema

APDEMAk langileak behar ditu udako kanpainarako

Gizarte-arloko profesionala, begiralea edo koordinatzailea zara, eta udan adimen-desgaitasuna duten helduekin jarduerak eta bidaiak egin nahi dituzu? Apdemak lan-kontratua eskaintzen du.

Hezkuntza eta prestakuntza

Erasmus Vital

Vital Fundazioko Erasmus Europa bekak

Baldintzak: Espainiako edozein unibertsitatetan matrikulatuta izatea, Araban erroldatuta eta Europar Batasuneko kide diren herrialdeetako mugikortasun-programan onartuta. Eskaerak maiatzaren 30etik ekainaren 30era.

Gurutze gorria

Gurutze Gorriko aisialdiko begiraleen ikastaroa

Ekainaren 14tik uztailaren 27ra, astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara (150 ordu). Etapa teorikoaren ostean etapa praktikoa egingo da (160 ordu) eta memoria bat.

Excel irudia freepick

Kontabilitate, finantza, nomina eta gizarte segurantzari buruzko ikastaroa

Langabezian dauden 30 urtetik beherako gazteei zuzendua, ekainaren 1etik uztailaren 4ra, 09:30etik 14:30era. Aurrez aurrekoa eta doakoa.

Sexualidades en digital Emaize

Sexualitateak digitalean online ikastaroa (13. edizioa)

Aro digitalak planteatzen dituen hezkuntza-erronkei aurre egiteko baliabideak lortu nahi dituzten hezkuntza-eragileei zuzendua. Maiatzaren 15etik ekainaren 30era.

Girlspower

12 eta 15 urte bitarteko neskentzako Autodefentsa feminista lantegia

Indarkeria nondik datorren aztertuko dugu eta aurre egiteko teknika emozional, fisiko eta kognitiboak landuko dira. Ekainaren 8 eta 9a, 17tik 19ra.

Aisialdia

Kai Nakai eta Royal Cloud

Kai Nakai eta Royal Cloud-eko kontzertua

Aurten Hegoaldeko gizarte etxeak 25 urte bete ditu eta, hainbat jardueren artean, maiatzaren 18an Kai Nakai eta Royal Clud-en kontzertua izango da eraikinaren ondoko lorategietan, anima zaitezte!

Osteguna rock Vital Fest

Osteguna Rock Vital Fest

"Eclipse", "The Vanjas" eta "Barriomanía" izango dira Vital Fundazioaren eta Araña del Rock-en ekimen honen protagonistak Gasteizko rockaren astean. Ekainak 15, Andre Maria Zuriaren plazan, 19:00etan.

Arabako Unibertsitate Zineforuma

Unibertsitateko Zineforuma

Maiatzaren 18an, 18:45ean, Luis García Berlangako "Calabuch" proiektatuko da. UPV/EHUko Letren Fakultatean. Sarrera doan.

Magic kartak lantegia

Magic karten tailerra

9 eta 16 urte bitartekoa bazara, zatoz estrategia-karten joko hau ezagutzera. Iparralde, maiatzaren 20an, 16:00etan. Doako izen-ematea maiatzaren 6tik aurrera.

Eta gainera...

Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna

Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguneko jarduerak

Pintura kolektiboko tailerra, elkarteen azoka, dantza-ikuskizuna, Elh Malick-en kontzertua, eta askoz gehiago... Maiatzaren 20an.

Museoak Araba

Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna

Begirada bat eman Arabako Foru Aldundiaren museoetan programatutako erakusketa eta hitzaldien proposamenari!

Jarrai gaitzazu sareetan

Sareetan jarrai gaitzazu

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org