Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2023ko apirilaren 17an, astelehena

Albistegi Gaztea 101. zk.

Nabarmenduak

Zure esku Gasteiz

Sexualitateari buruzko "Zure esku ere badago" serieko komiki digital berria

Hurrengo gaiei ekin dizkio: Sare sozialetako nesken gehiegizko esposizio fisiko eta erotikoa eta esposizio emozionala, esposizio maskulinoarekiko desberdintasunak aztertuz.

Gurasoentzako aholkularitza Gasteiz

Gurasoentzako eta hezitzaileentzako psikoaholkularitza

Psikoaholkularitzan arreta jasotzen ari den 14 eta 30 urte bitarteko gazte baten ama, aita, tutorea edo hezitzailea baldin bazara, orain helduentzako aholkularitza-zerbitzua jaso dezakezu.

Gauekoak Gasteiz

Gauekoak-en proiektu poltsaren deialdi berria

Ekimen eta proposamen berriak bidaltzeko epea, maiatzaren 2tik 23ra arte (biak barne) zabalik mantenduko da.

Dirulaguntzak Gazteria Gasteiz

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko dirulaguntzak

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak sortzen dituzten eta Gasteizko udalerriaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeek eskatu dezakete. Maiatzaren 3ra arte.

Udan Gozatu

2023ko opor jarduerak "Udan gozatu"

Gaztea bazara, "Kanpamentuak hondartzan", "Gazte Uztaila!", "Ekoastea" eta "Jarduera nautikoen campusa" jardueretan eman dezakezu izena. Zozketan izena emateko epea: 2023ko apirilaren 21era arte.

Hiretu Hiria gala Gasteiz

2023ko Hiretu Hiria-k baditu irabazleak!

Lakua institutuko batxillergoko 1. C klasearen "Etorkinak etorkizunean" proposamenak bozka guztien %31 lortu ditu.

"Etxeko giltza moreak" jardunaldia

Etxeko giltza moreak. Etxebizitza sarbidea ikuspuntu feministatik

EGK-k, Gazteria Zerbitzuarekin lankidetzan eta Formol konpainiaren eskutik, emakume gazteen emantzipazioari buruzko jardunaldia antolatu du. Apirilaren 25ean, 18:30ean, Emakumeen Etxean.

Labe Gazte Laborategia

Hiru marran erakusketa

"Hiru marran" erakusketa

Erakusketa kolektiboa apirilaren 13tik maiatzaren 13ra arte ikusgai Labe Gazte Laborategian.

Zelako marroia

"Zelako marroia", Ane Gebararekin eta Aitor Vinagretekin

Eneritzek eta Garikoitzek arrazakeriari buruzko ikerketa sakon baten ondoren, beren ondorioez mintzatuko zaizkigu. Euskaraz, 16 urtetik gorakoentzat. Apirilaren 21ean, 19:00etan.

Artista kurtsoa Labe Gasteiz

Artista berrien ikastaroa

Arteak mugitzen bazaitu, ikusizko arteetan murgildurik zaude eta gaztea zara, ikastaro honek erakutsiko dizu profesionalki horretan aritzea posible den. Maiatzaren 11an, 12-30 urte bitartekoentzat.

Boluntariotza eta lankidetza

Auzolandegiak 2023

Udako programak: Euskadiko Gazteak Lankidetzan eta Auzolandegiak

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako izen-ematea apirilaren 21era arte egongo da zabalik, eta Auzolandegietarako, maiatzaren 8ra arte.

Aisialdia

Antzoki sarea Gasteiz udaberria

Udaberriko denboraldia Antzoki Sarean

Honako ikuskizun hauek gomendatzen dizkizugu: "Zeozertan dabil baina ez dakit zertan", "Los días ajenos de Bob Pop", "Abundance" eta Eñaut Elorrietaren "Fantasia" kontzertua. Gaztea izategatik % 50eko deskontua duzu!

Ligando con mucho gusto

Jarduerak Udalaren Liburutegi Sarean

Bi solasaldi-lantegi gomendatzen dizkizugu: maiatzaren 5ean, Iparralde gizarte etxean, "Ligando con mucho gusto"; eta maiatzaren 11n, Abetxukon, "Ezohikoak. El mito del matriarcado vasco".

Aitor Vinagret

"Yo no soy racista, pero manzanas traigo" bakarrizketa

Aitor Vinagreten eskutik. Apirilaren 20an, 19:00etan, Lakuako gizarte etxean. Sarrera: 1 €.

Dias de libro Gasteiz

Komikia, Liburu Egunetan

Ezagutu Miguelanxo Pradorekin nolakoa den komiki bat sortzeko prozesua Liburu Egunetan. Apirilaren 20an, 19:00etan, Goiuri Jauregian.

Arabako Unibertsitate Zineforuma

Unibertsitateko Zineforuma

Apirilaren 20ko 18:45ean, Jean-Pierre Dardenne eta Luc Dardenne-en "Dos días, una noche" proiektatuko da. UPV/EHUko Letren Fakultatean. Sarrera doan.

Hezkuntza eta prestakuntza

IDarte Gasteiz

IDarte: sarbide proba eta onarpena

Euskadiko Arte eta Goimailako Diseinu Eskolak sarrera proban izena emateko epea zabalduko du. Maiatzaren 1etik 19ra izango da. Bestalde, onarpen eskaera egiteko epea, maiatzaren 1etik ekainaren 11ra izango da.

Ikaslan Araba

Ikaslan Arabako ateak zabalik

Ikaslan Araba sareak biltzen dituen LH Publikoko 12 ikastetxeek ateak irekiko dituzte ezagutu ahal izateko. Datak kontsultatu.

Arabako Ganbera

Kontabilitatean doako prestakuntza

Arabako Ganberaren aurrez aurreko prestakuntza, langabezian dauden 30 urtetik beherakoentzat. 120 ordu, ekainaren 1etik uztailaren 4ra. Informazio gehiago: pice@camaradealava.com

Eta gainera...

2023ko Andre Maria Zuriaren jaietako kartel lehiaketa

2023ko Andre Maria Zuriaren jaiak iragartzeko kartel lehiaketa

Kartelak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 24tik maiatzaren 10era izango da, El Campillo Gizarte Etxean.

Irribarrean 2023

Irribarrean 2023: Altza begirada!

Gasteizko Elizbarrutiak aisialdi, eskaut, ikastetxe eta parrokietako gazteen topaketa ludikoa antolatu du. Maiatzaren 6an San Inazio Parrokian.

Jarrai gaitzazu sareetan

Sareetan jarrai gaitzazu

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org