Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2023ko martxoaren 14an, asteartea

Albistegi Gaztea 100. zk.

Nabarmenduak

Gazte Sortzaileak

Argi eta itzal txotxongiloen lantegiarekin agurtuko da "Gazte Sortzaileak bolo-bolo" programazioa

Lantegia martxoaren 16an izango da Zabalganeko gizarte-etxean, 19:00etan. Eman izena!

Hiretu Hiria

Hiretu Hiria: ezagutu aurtengo 33 proposamen gazteak!

Bozkatu gehien gustatzen zaizun proposamena alde, martxoaren 30era arte.

Emakume ugari

"Emakume ugari", erakusketa kolektibo gaztea

Lurraldeko 6 artista gazteak elkarrekin, Labe Gazte Laborategian. Apirilaren 8ra arte.

Haziak

HAZIAK, ideia gazteen lehiaketa 2023

Martxoaren 15ean zabalduko da epea 2023ko HAZIAK leihaketan parte hartzeko. Gasteizko 14 eta 30 urte bitarteko gaztea bazara, apirilaren 23ra arte duzu aukera parte hartzeko.

Lana

Apdema

APDEMAK begiraleak behar ditu opor programarako

Desgaitasun intelektuala duten pertsonekin lan egin nahi baduzu eta Pazko Astean edo San Prudentzio zubian libre bazaude, eman izena! Lan-kontratua egingo da.

null

Enplegu- eta praktika-eskaintzak ezagutu!

Gure webgunean informazio eguneratua aurki dezakezu lan-eskaintzen eta lan-praktiken inguruan. Une honetan, liburutegiko laguntzaileen, aisialdiko begiraleen, lan-administrazioko langileen eta abarren lan-eskaintzak daude.

Hezkuntza eta prestakuntza

IDarte

IDarte Ate Irekiak

Datorren martxoaren 25ean, larunbata, zatoz Euskadiko Arte eta Diseinu eskola ezagutzera! Izena emateko epea martxoaren 24an amaituko da.

Aisialdia

Kolektivo Monstrenko

Antzoki Sareko udaberriko denboraldia

Programazio berriak, besteak beste, "A pesar de todo", Kolektivo Monstrenko gasteiztarren estreinaldia, "Para acabar con Eddy Bellegueule" eta "La noche de San Juan" dantza ikuskizuna eskainiko ditu. % 50eko deskontua gazteentzat.

Vital Fundazioa

Vital Fundazioko genero berdintasuna sustatzeko zikloa

Martxoaren 15ean "Gizonak beren sexismoa zalantzan jartzen…, eta emakumeak ere bai?" hitzaldia izango da eta martxoaren 31n "Les Bobé bobé" taldearen "(H)ondoko Gela - La otra habitación" antzezlana. Vital Fundazioa Kulturunean.

Arabako Unibertsitate Zineforuma

Unibertsitateko Zineforuma

Martxoaren 16an, osteguna, 18:45ean, Vanessa Rousseloten "En Otra Casa" proiektatuko da. Pase berezia da, etxeko sektoreko langileen nazioarteko eguna dela eta. UPV/EHUko Letren Fakultatea. Sarrera doan.

Eta gainera...

DiscoverEU

Bada berriro hemen DiscoverEU!

2004ko uztailaren 1a eta 2005eko ekainaren 30a bitartean jaioa bazara, presta zaitez Europa ezagutzeko! Izena eman eta zure hautagaitza aukeratzen bada, Europan zehar bidaia bat egin ahalko duzu. Izena emateko epea: martxoaren 15etik 29ra.

neskup

TIKTOK lehiaketa #neskUP! 2023

neskUP! -ren helburua da genero-berdintasuna sustatzea teknologiaren, programazioaren eta artearen munduan. Parte hartu TikTok-en edukia sortzen! Epea irekita maiatzaren 8ra arte.

Araski

2023ko Aste Santuko Araski Campusa

Anima zaitez apirilaren 10etik 14ra Ibaiondo Kiroldegian entrenatzera, 10:00etatik 13:30etara, jolas, erronka, ariketa eta hainbat sorpresekin. 2009 eta 2016 bitartean jaiotakoentzat.

Jarrai gaitzazu sareetan

Sareetan jarrai gaitzazu

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org