Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2023ko urtarrilaren 16an, astelehena

Albistegi Gaztea 98. zk.

Nabarmenduak

Gazte Gaming VG

Gazte Gaming VG

Urtarrilaren 20an inauguratuko dugu gune berri hau, online jokoari buruzkoa, eta hiriko 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua. Hurbil zaitez eta deskubritu gozatu ahal izango duzun guztiaz!

Sahara antzerkiforuma

"Fatiaren ahotsa" antzerkiforuma

Animatu zaitez Saharari buruzko antzerkiforum proposamen honetan parte hartzera! Urtarrilaren 19an, Landatxoko gizarte etxean, 18:00etan. Gaztelaniaz.

Hitzaldiak

Brigitte Vasallo Gasteiz

Harremanak ehuntzen: Discursos de amor y odio

Brigitte Vasallok maitasun eta gorroto diskurtsoez, maitasun erromantikoaz eta gazteen arteko harremanez hitz egingo du. Urtarrilaren 30ean, Goiuri Jauregian, 18:30ean. Gaztelaniaz.

Ignacio Aldecoa Gasteiz

Haur eta Gazteen osasun mentala pandemia ostean

Hitzaldia Maribí Armendáriz psikologo klinikoaren eskutik. Urtarrilaren 26an, 19:00etan Ignacio Aldecoa Kultura Etxean. Euskaraz.

Formakuntza

IDArte FEST

IDArte Fest jarduera astea

Euskadiko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak diseinuaren eta artearen sektoreko profesionalen hitzaldi eta tailerretara gonbidatzen zaituzte, urtarrilaren 25, 26 eta 27an. Adi egon webguneari eta instagrameko kontuari!

capoeira Gasteiz

#FeminismoanItzel: KAPOEIRA. Safoko Berdinbaoa

Kapoeira diskriminazio mota guztien aurkako borrokaldiak adierazteko praktika da; ahalduntze feministarako tresna. 14 urtera arteko gazteentzat, larunbatetan.

Marketing kurtsoa Gasteiz

Marketing digitalari buruzko doako ikastaroa

Marketin digitalean aditua izatea gustatuko litzaizuke? Adeccok 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako doako prestakuntza eskaintzen dizu. Hasiera urtarrilaren 19an.

Aisialdia

Olatz Salvador

Olatz Salvador kantautorearen kontzertua

Vital Fundazioa Kulturuneak kantautore donostiar honen kontzertua eskainiko du urtarrilaren 27an, 20:00etan. Idoia Asurmendi eta Miren Narbaiza abeslarien, Izaki Gardenak-eko burua Jon Basaguren-en, Haizeatxo taldearen eta Karmele Jaio idazlearen laguntzarekin. Sarrerak Vital Fundazioaren webgunean.

Arabako Unibertsitate Zineforuma

Unibertsitateko Zineforuma

Urtarrilaren 19an 18:45ean, Yvan Attal zuzendariaren "Una razón brillante (Le brio)" proiektatuko da. César Sariak 2017: Emakumezko aktore berri onena (Camélia Jordana). Sarrera doan. UPV/EHUko Letren Fakultateko gradu aretoan.

Eta gainera...

zurrumurruen aurkako topaketa

Zurrumurruen Aurkako 4. Topaketa

Gasteizko Zurrumurruen aurkako Estrategian parte hartzen duten eragileak Europa Biltzar Jauregian elkartuko dira urtarrilaren 28an, 9:45ean. Ixiar García Urbieta artistak dinamizatuta.

JMJ Lisboa 2023

JMJ Lisboa 2023

Gazteen Munduko Jardunaldia fededun eta ez-fededunei, katolikoei edo beste konfesio batzuei irekitako ekitaldia da. 2023ko abuztuaren 1etik 6ra izango da, Portugalen.

Jarrai gaitzazu sareetan

Sareetan jarrai gaitzazu

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org