Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2022ko abenduaren 13an, asteartea

Albistegi gaztea 97. zk.

Nabarmenduak

K-Pop Gasteiz

K-Pop (dantza korearrak) programazio berezia

Masterclass June Higuerarekin Salburuan, K-pop random dance Campillon eta Gasteizko K-pop taldeen erakusketa Zabalganan: Everyoku, Element, Fairy Mist, Pop Shoot eta Four Else. Ez galdu!

VGFL Vitoria-Gasteiz

VGFL - Gasteizko Freestyle League (Gauekoak)

Gauekoak-ek Urban Rock Concept aretora hurbilduko du rap jardunaldia Gasteizko Freestyle ligaren barnean. Gonbidatu bereziak, kontzertuak, batailak eta hainbat jarduera. Abenduaren 23an, 19:00etan.

Egunpasa Vitoria-Gasteiz gabonetan

Egunpasa gazteak gabonetan

Gabonetan Iruñera, Donostiara edo Bilbora ihes egitea proposatzen dizugu! Gasteizko autobus geltokitik irtengo gara. Izena ematea abenduaren 21era arte. 5€ kuota orokorra eta 3€ abonatuak.

Lehiaketak

Gazte sormen-gunea Gasteiz

Gazteentzako sormen-gune berrirako izen lehiaketa martxan!

Laster, Gasteizek gazteentzako gune berri bat izango du, sortzeko, topatzeko eta parte hartzeko. Bidali zure proposamena abenduaren 16ra arte eta irabazi 60 €-ko bonua!

Gasteizko inauteriak kartel lehiaketa

2023ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa

Kartelak aurkezteko epea: urtarrilaren 9ra arte. Sariak: 1500€ irabazlearentzat eta 250€ finalistentzat.

Aisialdia

Kilimanjaro dokumentala Gasteiz

"KILIMANJARO, experientzia inklusiboa"

Vital Fundazioak estreinatuko du Araban, Javier Rojas itsuak Tanzaniako gailur horretara egin zuen igoerari buruzko dokumentala. Abenduaren 23an 19:00etan, sarrera librea.

psychodrama 5 (photo credit - @ladalianegra_)

Sleepwalk Collective eta Christopher Brett Baileyren "psychodrama"

Sleepwalk Collective euskal-britainiar konpainia sarituak pop kultur exorzismo moduko bat aurkezten du. Abenduaren 16an, ostirala, 20:00ean, Baratza aretoan.

Unibertsitate Zineforuma

Unibertsitateko zineforuma UPV/EHUko Letren Fakultatean

Roger Corman-en "El Intruso" proiektatuko da. Sarrera doan. Abenduaren 15ean, osteguna, 18:45ean. Unibertsitateko kredituak izateko: iragarri.elkartea@gmail.com

Erakusketak

Gazte Klik Klak

Gazte Klik Klak 2022 argazki eta bideo erakusketa

Aurtengo lehiaketako lan onenak biltzen dituen erakusketa abenduaren 21ean inauguratuko da, 19:00etan, Amarica aretoan.

Lana

Diseinatzaileak EGK

Diseinatzaile gazteen lan-poltsa Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

Diseinatzaile gazteen CV eta porfolioak abenduaren 23ko 12:00ak arte jasoko dituzte komunika@egk.eus helbide elektronikoan "Diseinatzaile gazteak" gaiarekin.

Enplegu publikoa Gasteiz

Mobility Lab Fundazioak Administrari eta Berrikuntzako teknikarien bila

Lan-eskaintza publiko hau eta beste asko gure webgunean, astero eguneratuta.

Jarrai gaitzazu sareetan

Sareetan jarrai gaitzazu

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org