Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2022ko azaroaren 14an, astelehena

Albistegi gaztea 96. zk.

Nabarmenduak

Gauekoak espresio eta pintura lantegia 147x74

Gorputz adierazpen eta pintura tailerra (Gauekoak)

Jolasa oso gauza serioa da eta gorputz adierazpenarekin eta pinturarekin modu askean jolasteko espazio bat izango da tailer hau, sentsazioz eta emozioz beterikoa. Azaroaren 26an 11:00etan Baratza aretoan. Izena eman!

Taldegune 147x74

Gasteizko musika taldeentzako entsegu-aretoak Taldegunen

Zure musika lanak sortu, entseatu eta grabatzeko espaziorik behar? Zozketan parte-hartzeko oinarriak eta araudia kontsultatu. Epea zabalik azaroaren 20ra arte.

Brigitte Vasallo 147x74

Hitzaldia Brigitte Vasalloren eskutik. "Harremanak ehuntzen: Discurso de amor y odio"

Azaroaren 21ean 18:30ean Goiuri Jauregian, Brigitte Vasallok maitasun eta gorroto diskurtsoez, maitasun erromantikoaz eta gazteen arteko harremanez hitz egingo digu. Gaztelaniaz. Oraindik plaza libreak daude!

Elkargune Gazteria

Gazteria Elkargunea

Azaroaren 29an, 18:00etan, Egibide-Molinuevon Gazteria Elkargunea izango dugu. Bosgarren Gazte Planaren berri emango dugu. Anima zaitezte parte hartzera!

Euskaraldia

Euskaraldia

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Izan belarriprest edo ahobizi! Hitzez ekiteko garaia heldu da. Animatuko zarete?

Hezkuntza eta prestakuntza

FP ON LH

Arabako LHko Enplegagarritasun Jardunaldiak - FP ON LH

Jardunaldien xedea da Lanbide Heziketako ikasleen enplegagarritasuna eta ikasle horien nahiz tituludunen laneratzeko aukerak hobetzea. Azaroaren 29an eta 30ean Europa Biltzar Jauregian. Izena eman behar da.

Aisialdia eta kultura

Kirol bidean 147x74

Kirol Bidean kanpainaren edizio berria

Snowboard, elur-erraketak, neguko mendiko teknika, eski nordikoa, kalistenia... Izen-ematea azaroaren 14tik aurrera.

Rent musikala

"No habrá otra ocasión". RENT musikalari egindako omenaldia

Hurbildu ikustera Haziak deialdian saritua izan zen antzezlan hau. Azaroak 19, 20, 26 eta 27, goizez zein arratsaldez. Gonbidapenak eskuragarri!

Aritz Ibarra, komikia

Aritz Ibarraren 'Gasteiz 1200, defentsa amaigabea' komikiaren aurkezpena

Crowfunding lortu ondoren, "Batera, kultur proiektuak elkarrekin" programaren egitasmo irabazleak, jendeari ezagutzera emango zaio azaroaren 17an 19:00etan Montehermoso kulturunean.

Arabako Unibertsitate Zineforuma

Zineforuma EHUn

Azaroaren 17an, osteguna, 18:45ean Letren Fakultateko 6. gelan. "El señor de las moscas". Doako sarrera. Unibertsitateko kredituak izateko, eman izena iragarri.elkartea@gmail.com helbidean.

Fokoan jardunaldiak

"Fokuan. Indarkeria matxistak eta borroka feminista globalak" jardunaldiak

Gasteizko hainbat gunetan izango dira azaroaren 16tik 23ra. Oraingo honetan, egitarauak hainbat hitzaldi, solasaldi, erakusketa eta film baten proiekzioa eskainiko ditu.

Erakusketak

Gazte Klik Klak 2022

"Gazte Klik Klak" argazki eta bideo lehiaketak baditu irabazleak!

Abenduaren 21ean 19:00etan, lan onenak biltzen dituen erakusketa inauguratuko da Amarika Aretoan. 2023ko urtarrilaren 22ra arte bisitatu ahalko da.

Nire Gasteiz Berdea 147x74

Nire Gasteiz Berdea lehiaketaren argazki eta bideo erakusketa

Olarizuko Infogunean inauguratuko da azaroaren 18an arratsaldeko 19:00etan. Azaroaren 30era arte egongo da han ikusgai. Abenduaren 1etik 18ra Iparralde gizarte etxean ikusi ahalko duzue.

Cristina Roderoren erakusketa

Vital Fundazioak "Con la boca abierta" erakusketa aurkeztu du, "World Press Photo"-ren hogei urteak ospatzeko Vitoria-Gasteizen

Mangun agentziako kide eta Argazkigintzako Sari Nazionala den Cristina García Roderoren argazki erakusketa. Nahita edo nahi gabe ahoa irekitzeko keinua oso ohikoa da eta horixe da, hain zuzen ere, atzera begirako erakusketa ospetsu honen haria. Vital Fundazioa erakusketa-zentroan (Posta kalea 13-15) egongo da ikusgai abenduaren 8ra arte.

Lahiaketak

Gazte Talent 2022

"Gazte talent" talde eta bakarlari gazteen lehiaketa martxan da!

Eman izena azaroaren 18a baino lehen.

Eta gainera...

Topaketa Libre izan nonahi

Anima zaitez "Online edota offline LibreIzanNonahi" topaketan parte hartzera

Tailerrak, dantza eta musika zuzenean! Azaroaren 18an, ostirala, 18:30ean Montehermoso Kulturunean. Eskatu zure gonbidapena.

Zurrumurruen aurkako mintegia

"Saiakuntza-errorea: zurrumurruen aurkako elkarrizketak praktikatzen" mintegia

Zurrumurruak sor daitezkeen egoera edo elkarrizketen inguruan analisia eta hausnarketa egiteko espazioa. Azaroaren 23an 18:00etan Landatxo gizarte etxean (erabilera anitzeko 1. aretoa).

Lisboara erromesaldia

Gazteen Munduko Jardunaldia (JMJ) Portugalen

Gasteizko elizbarrutiko 16 urtetik gorako gazteek erromesaldia egingo dute Espainia osoko beste gazte batzuekin batera. Plaza erreserba zabalik abenduaren 20ra arte.

Jarrai gaitzazu sareetan

Sareetan jarrai gaitzazu

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org