Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2022ko urriaren 18an, asteartea

Albistegi gaztea 95. zk.

Nabarmenduak

Osasun mentalari buruzko liburuxkak

Osasun mentalari buruzko liburuxkak gazteentzat

Material berri hauek elikadura-jokabidearen nahasmenduekin (EJN), depresioarekin eta suizidioarekin lotutako gaiak jorratzen dituzte, horiek eragin berezia baitute gazteengan.

Oporklik

Oporklik 2022

Lehiaketaren argazki eta testu irabazleen erakusketa. Falerina tabernan ikusgai azaroaren 4ra arte.

Hizki laburrak

Hizki Laburrak, gazteentzako euskarazko kontakizun laburren III. lehiaketa

Erronka: istorioak euskaraz idatzi 1000 hitz erabiliz. Gauekoak eta Lazarraga Elkartea elkarlanean.

Orekabide

Orekabidek "Construir un espacio para la salud mental" jarduerara gonbidatzen zaitu

Nahasmendu bipolarra ezagutzeko jarduera parte-hartzailea. 2022ko urriaren 29an, larunbata, 11:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan. Hurbildu eta ezagutu itzazu.

Hezkuntza eta prestakuntza

#feminismoanitzel

Autodefentsa Feminista neskentzat

14 eta 17 urte artean dituzu ? Inoiz txiki sentitu izan zara? Lantegi honetan, indarkeria nondik datorren ulertzeko eta indarkeriari aurre egiteko teknika emozional, fisiko eta kognitiboak landuko ditugu.

Avanza Araba

Avanza Orienta IV. Edizioa. Azaroaren 8an

Arabako Lanbide Heziketako ikastetxeek antolatuta, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko orientatzaileak bilduko ditu. Ez geratu tokirik gabe!

null

Arabako museoen hezkuntza-programa

Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasle eta irakasleei zuzendutako proposamen berriak.

Arabako Ganbera

4. industria-iraultzarako "Soft" gaitasunak

2022ko azaroaren 2tik 16ra, 09:00etatik 14:40ra, Arabako Ganberan. Doakoa, batez ere langabetuentzat edo enplegua hobetzeko asmoz dabiltzanentzat.

Aisialdia eta kultura

Truke azoka Gasteiz

Liburuak Trukatzeko Azoka bueltan dago!

Urriaren 22 eta 23an Iradier Arena literaturaz beteko da! Zatoz zure liburuekin!

Gazteen bila gaude Haz

Gazteen bila!

Sorkuntza artistikoko proiektu baten diseinuan eta garapenean parte hartu Haz-ekin, diziplina artistiko profesionalekin batera; dantza, musika, bideoa, antzerkia… Urriaren 21era arte: kaixo@somoshaz.com

Arabako Unibertsitate Zineforuma

Arabako Unibertsitate Zineforuma

Hilean behin egiten da UPV/EHUn eta edonorentzat zabalik dago. Urriak 20, 18:45: "Sir" (India, 2018), Rohena Gera-ren filma. EHUko Letren Fakultateko Gradu Aretoan.

Euskal zinema dokumentalaren astea

Euskal Zinema Dokumentalaren VIII. Astea

Euskal profesionalek zuzendutako dokumentalik onenak Vital Fundazioa Kulturunean, urriaren 24tik 28ra, 19:30ean. Sarrera librea lekua bete arte.

Boluntariotza

C√°ritas Vitoria

Boluntariotza ikasketetan laguntzeko

Gasteizko Caritas-ek gazte boluntarioak bilatzen ditu astean bi orduz, arratsaldez, laguntzeko. Kontaktua: animacion@caritasvitoria.org

Aspace

Denbora librea eta laguntzeko gogoa baduzu, ASPACE-n behar zaitugu!

Gazte boluntarioen parte-hartzeari esker, jolas eta kirol-jarduerez, aisialdikoez eta laguntza-tailerrez goza dezakegu.

Eta gainera...

Libre izan nonahi

"Online edota offline Libre Izan Nonahi" topaketa

Animatu eta partekatu gurekin indarkeria matxistei aurre egiteko dituzun moduak! Azaroaren 18an, 18:30ean. Derrigorrezkoa da izena ematea.

HAZ Gasteiz

HAZ Argazkigintzako laborategia

Haz-eko argazki-laborategian bi hilabeteko prestakuntzaz gozatu, kostu txikiarekin: kaixo@somoshaz.com

Jarrai gaitzazu sareetan

Sareetan jarrai gaitzazu

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org