Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2022ko irailaren 20an, asteartea

Albistegi gaztea 94. zk.

Nabarmenduak

Gauekoak

Gauekoak: udazkeneko eta neguko egitaraua ezagutu!

16 urtetik gorakoentzat aisialdi osasungarri eta alternatiboa asteburuetan. Izen-emateak zabalik!

Hiretu hiria

Zure hiriaren egunerokoak kezkatzen zaitu?

Lagun artean parte-hartze prozesu bat bizi ezazu, "Hiretu hiria" egitasmoren bitartez!

Patinete elektrikoen Lantegia

Patineteak edo monoziklo elektrikoak prest jartzeko tailerra

Mugikortasunaren Europako Astearen barne, "Gazteok klimaren alde" taldeak doako tailer hau sustatzen du. Irailaren 21ean 17:00etatik 20:00etara.

XtraClub Irristaketa

Lineako patinaje artistikoa - Xtraclub

Estatu mailako errefentziazko klub batekin kirol berri bat probatu nahi duzu? Anima zaitez eta eman izena lineako patinaje artistikoko lantegian.

Lehiaketak

Nire Gasteiz Berdea

"Nire Gasteiz Berdea": 13-30 urte bitartekoentzako argazki eta bideo leihaketa

Sariak: abentura parke baterako sarrerak, baleak ikusteko bidaia eta zuhaitz etxe batean gau bateko ostatua. Epea: 2022/10/09.

Gazte Klik Klak

Gazte Klik Klak, argazki eta bideo lehiaketa

14 urtetik 25era bitarteko gazte gasteiztarrei zuzenduta. Bidali zure proposamenak urriaren 23a baino lehen!

Hezkuntza eta prestakuntza

Jarduera artistikorako hastapen-ikastaroak

Jarduera Artistikorako Hastapen Ikastaroak

Zabalik dago gizarte-etxeetako ikastaro artistikoetan izena emateko epea: hiriko dantzak, musika modernoko ahots-taldea, idazketa-lantegia, xaboigintza, pintura, argazkilaritza, etab.

Sexualidades en digital

"Sexualidades en digital" online ikastaroa

Hezkuntza-eragileei zuzendua, aro digitalak planteatzen dituen hezkuntza-erronkei sexologiaren ikuspegitik aurre egiteko. Izen-emateak urriaren 14ra arte.

Awake Gasteiz

"Awake-Gasteiz"

Ezagutu zure buruaren bertsiorik onena! 16 eta 22 urte bitarteko gazteentzako hazkunde-pertsonaleko programa. Doakoa (diruz lagundua). Izena emateko epea irailaren 30era arte irekita.

Aisialdia

#feminismoanitzel

#FEMINISMOANITZEL

Jabetze Feministarako Eskolaren gazteentzako programa: ginkana feminista, autodefentsa ikastaroak, capoeira, antzerki tailerra, ikuskizunak...

Sualai Aisialdi taldea

SUALAIn izena eman eta primeran pasatuko duzu!

Lagunekin primeran pasatu eta jende berria ezagutu nahi duzu? 9-16 urtekoentzat. Larunbatetan 17:00etatik 19:00etara. Eman izena! Telefonoa: 689 793 764 (Pablo).

Hiriko game changers

Hiriko Game Changers: jai-, kirol- eta kultur-jardunaldia

Irailaren 24an 18:00etatik 21:00etara. Kontzertuak, tailerrak eta hiri kulturako erakustaldiak Santa Luziako skate parkean. Gauekoak programaren barruan.

Bekak eta dirulaguntzak

Euskara zuri deIKA

Euskara zuri deIKA

Gasteizko IKAk, Vital Fundazioarekin batera, dirulaguntzak eskaintzen dizkie 18-25 urte bitarteko gazteei euskara ikas dezaten.

Kultura Gazte-Bonua

2022an 18 urte betetzen badituzu, eska ezazu jada zure Gazte Kultura Bonua

Gazte Kultura Bonua 400 euroko laguntza zuzena da 2022an 18 urte betetzen dituztenentzat. Eskaera egiteko epea urriaren 15ean amaituko da.

Eta gainera...

Martxan minbiziaren aurka

Urriaren 9an bueltan izango da Gasteizko Minbiziaren Aurkako Martxa

Kirola, giro ona eta elkartasuna. Ezin da gehiago eskatu! Izen-emateak irailaren 12tik aurrera: www.fundacionvital.eus eta El Corte Inglés-eko kiroldendan.

Vital Araban zehar

‘Vital Araban zehar’ programak aurrera darrai irailean eta urrian kultur proposamenekin

Arabako herrietan izango diren kontzertuak, antzerki-emanaldiak, abesbatzen kontzertuak nahiz dantza-ikuskizunak programaren webgunean ikus daitezke.

Jarrai gaitzazu sareetan

Sareetan jarrai gaitzazu

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org