Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2022ko ekainaren 7an, asteartea

Albistegi gaztea 92. zk.

Nabarmenduak

Act now

Climate Emergency. ACT NOW!

16 eta 25 urte bitartekoa bazara eta ingurunearekiko eta planetaren etorkizunarekiko ideiak eta jakin-minak badituzu, anima zaitez sortuko den gazte talde berrian parte hartzera! Ekainaren 8an lehenengo bilera Montehermoson, 18:00etan.

Gazte uztaila

Gazte Uztaila

Abentura eta dibertsioa gazteentzat (16-17 urte) naturguneetan. Uztailaren 11tik 15era. Azken leku libreak.

Eta uda honetan

Zure uda antolatzeko gida: "Eta uda honetan, zer?"

Udarako baliabide eta jardueren gida: bidaiak, lana, jarduerak, prestakuntza eta boluntariotza.

Ikusgune

Ikusguneren txostena

Ikusgunek, LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak, aurkeztu du Gasteizen sexu-orientazioaren eta genero identitatearen aurka izandako gertakariei buruzko V. txostena (2021).

Hezkuntza eta prestakuntza

Euskara

Udaleko Euskara Zerbitzuaren udako aisialdi ekintzetako hezitzaileentzako formazioa

Udako aisialdiaren eta denbora librearen eremu horretan euskararen erabilera sustatzeko estrategiak eta jarduerak partekatuko dira.

null

Begirale ikastaroa Gasteizen. Arabako Gurutze Gorria

Azken lekuak Gurutze Gorriko begirale ikastaroan. Atal teorikoa 2022ko ekaina eta uztaila bitartean egingo da. Praktikak 2023ko irailaren 30era arte egin ahal izango dira. Matrikula: 300 €.

null

Lan-orientazioa, doako online prestakuntza eta laneratzea enplegu-poltsaren bidez- PICE programa

30 urte baino gutxiago badituzu eta langabezian bazaude, zure interesekoa izan daiteke. Informazio gehiago: pice@camaradealava.com edo 945141800 -628348807 (Whastapp).

Aisialdia

Gauekoak

Gauekoak: denboraldi amaierako jaia

Denboraldiari amaiera emango zaio Etxekalte eta Pinpilipussies taldeen kontzertuekin Falerina lorategian.

KaldeArte

Kaldearte

Kaldearte kaleetara eta plazetara itzuliko da ekainaren 10etik 12ra. Hogeita hamar konpainiak beren ikuskizunak erakutsiko dituzte, era guztietako formatuak biltzen dituzten 56 emanalditan.

Kirol Bidean

Udaberri-udako kirol bidean kanpaina

Oraindik leku libreak dituzu Kirol Bidean programaren edizio honetako jarduera batzuetan. Animatu!

Araski Campusa

Araskiren Udako Campusa

2008tik 2015era bitarteko jokalariei zuzenduta. Bi txanda: ekainaren 27tik uztailaren 1era eta uztailaren 4tik 8ra. Ordutegia: 10:00etatik 18:00etara. Txanda bat, 185 €; bi txanda, 345 €.

Kalakalab

ENCUENTROS en torno a un OTRO CINE

ZINELEKU, uztailaren 22tik 24ra, Baratzan. Ikusentzunezko esperientzia edo prestakuntza duten pertsonentzat eta garapen-prozesuan dauden proiektuekin.

Jaibus

‘Jaibus Vital’ itzuli da Arabako 23 udalerritako jaiak gerturatzeko

15 urtetik gorako gazteentzat, Vital Fundazioaren eskutik. Ekainaren 18tik aurrera, autobus-flota zabala joango da 23 helmugatara, 43 ibilbide desberdinekin.

Jurassic World

Jurassic World Experience 2022

Boulevardek abentura teknologiko honetaz gozatzera gonbidatzen zaitu, ekainaren 9tik 15era "Jurassic World: Dominion" filmaren estreinaldia dela eta.

Bekak

Batera

BATERA-ko aurkezpenak

"Batera, kultur proiektuak elkarrekin" deialdian hautatutako proiektuen aurkezpena egingo da ekainaren 21ean, 19:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean.

Eta gainera...

bakeraren aldeko ibilbidea

Ukraniako bakearen aldeko martxa

Gasteizko Elizbarrutiko Gazte Pastoraltzak antolatu du ibilaldi hau ekainaren 25erako, larunbata, 10:00etatik 12:00etara, San Inazio parrokiatik Olarizura. Inskripzioarekin.

Santiago

2022ko gazte europarren erromesaldia Santiagora

EHEko Gazteria eta Haurren Azpibatzordeak eta Santiagoko Gazte Pastoraltzarako Ordezkaritzak 2022ko abuztuaren 3tik 7ra antolatzen dute PEJ22- Gazteen Europar Erromesaldia Santiagora.

Jarrai gaitzazu sareetan

Sareetan jarrai gaitzazu

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetu edo baja eman

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org