Vitoria-Gasteizko Udala
								  Vitoria-Gasteizko Udala
albistegi gaztea
Gaztelanieraz sarbidea

2022ko martxoaren 14an, astelehena

Albistegi gaztea 89. zk.

Nabarmenduak

CES

Hitzaldia "Oportunidades de voluntariado en Europa"

Europako hainbat proiektutara boluntario gisa joateko aukerak aztertuko ditugu. 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Sarrera doakoa leku mugatuekin. Erreserbatu zure lekua formulario honen bitartez.

Osasun mentalaren ikerketa

Gasteizko gazteen osasun mentalari buruzko azterlana

Gazteriaren Zerbitzua ikerketa bat egiten ari da Gasteizko 12 eta 30 urte bitarteko gazteen osasun mentalari buruzko online formulario baten bidez, osasun-krisiak haien ongizate emozionalean nola eragin duen jakiteko.

Hiretu Hiria gala

Hiretu-Hiria gala. Gazteak hiria eraikiz

Martxoaren 25ean, 17: 30ean, Goiurin, Gasteizko 7 ikastetxetako gazteek, herritarren aurrean, euren bizitzan eta hirian kezkatzen dituzten gaiak azalduko dituzte.

Behatokiko txostena

Gasteizko gazteen errealitateari buruzko urteko txosten berria

Gazteria Zerbitzuak, bere Behatokiaren bitartez, gure udalerriko gazteen errealitateari buruzko urteko txosten berri bat argitaratzen du, haien egoerari buruzko sektore anitzeko azterketa bat egiten duena.

Zibersegurtasun gida

Zibersegurtasun gida

Liburuxka berri bat kaleratu da gazteei zuzenduta. Liburuxka horretan, teknologia berrien erabilera segurua eta arduratsua lortzeko aholkuak eta baliabideak jasotzen dira.

Hezkuntza eta prestakuntza

Aisiola

Begirale ikastaroa Gasteizen. Aisiola Begirale Eskola

Ekainaren 1etik uztailaren 12ra atal teorikoa. Praktikak 2022ko abuztuan. Euskaraz izango da ikastaroa. 430€.

null

Begirale ikastaroa Gasteizen. Arabako Gurutze Gorria

Atal teorikoa 2022ko ekaina eta uztaila bitartean egingo da. Praktikak 2023ko irailaren 30era arte egin ahal izango dira. Matrikula: 300 €.

Avanza jardunaldia

AVANZA Lanbide Heziketako Azokaren V. Edizioa

Europa Biltzar Jauregian, martxoaren 30ean eta 31n. Berrikuntza gisa, aurten Orientazio Pertsonalizatuko Guneak egongo dira, doakoak eta aldez aurreko hitzorduarekin.

Enplegua

GFEaren logoa

Gazteriaren Foru Erakunderako Aldi Baterako Lan-Poltsak ireki dira

Aterpetxeko administraría; Uretako Kirol Jardueretako especialista; Garbiketako eta zerbitzuetako especialista; Muntaia eta zerbitzuetako especialista; Zerbitzu Orokorretako teknikaria; Zerbitzu Orokorretako administraria. Epea: 2022/03/25.

Leihaketak eta dirulaguntzak

Sahara, arte expolioren kontra

Bertso-paper leihaketa

Marokok, Mendebaldeko Sahararen baliabide naturalen uztiaketa ilegalari buruz hausnartzeko. Arabako SEADen Lagunen Elkarteak Arabako Bertsozale Elkartearekin batera antolatua.

KARRIKAN

Karrikan

Kaleko arte eszenikoen euskal ekoizpena babesteko eta bultzatzeko bosgarren laguntza-deialdia. Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 25era arte dago zabalik.

Eta gainera...

De Fobos y Desmos

Hitzaldia "DeFobos y Deimos: Cómo ayudar y acompañar a nuestros hijos e hijas"

Alexander Rodríguez psikologoarekin hitzaldia. Ignacio Aldecoa Kultur Etxea. Martxoaren 18an 17:00etan. Izen-ematea: Haur eta gazte sailean (1. soilairuan); web.araba.eus; ccuinfantil@araba.eus.

Ediren

Hitzaldia "Adicciones en la adolescencia: ¿Un problema o una mala solución?"

Martxoaren 17an, osteguna, 18:30ean, Edirenen (Errekatxiki kalea 4 eta 6). Nerabeekin bizi, hezi edo lan egiten duten pertsona guztiei zuzendua. Sarrera librea lekuak bete arte.

Jarrai gaitzazu sareetan

Sareetan jarrai gaitzazu

Gazte Informazioa sare sozialetan

Ez baduzu ezer galdu nahi, begira itzazu gure sare sozialak.

Harpidetza edo baja

Harpidetu, hizkuntza aldatu edo baja eskatu.

Harpidetza nola egin edo desegin ezagutu.

©Vitoria-Gasteizko Udala

informacion@vitoria-gasteiz.org